GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/05/26

Corpus Christi eguna C ABESTIAK 2016-05-29

SARRERA

Jauna gure Jainkoa, bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, bedeinkatua zu!

Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu!

Espiritu Santua, bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu!

2016/05/24

Corpus Christi eguna C 2016-05-29

Hiru irakurgaiak

Lehenengo irakurgaia arrazoi honengatik aukeratu dute: Jerusalemgo erregeak Abrami eskaini zizkion ogiaz eta ardoaz mintzo delako (Abram izena ez da erru bat; geroago aldatu zion Jainkoak, Abraham izena ezarriz). Ematen du pasarte hau doi-doi datorrela harira, baina Eliz Gurasoek eta artistek eszena honetan eukaristiaren iragarpena ikusi izan dute beti, egin dakigukeen eskaintzarik hobena bezala.

Bigarren irakurgaiak, Korintoarren gutunekoak, azken afarian gertatua dakar. Pauloren gauzarik bereziena azken

2016/05/24

JESUSEN OROITZAPENA EGIN (1 Ko 11,23-26)
Corpus Christi 2016-05-29

Jesusek ikasleekin egindako Azken Afaria kontatzean, Maisuak berariaz aipatutako gogoa gogoratu ohi zuten lehen kristau-belaunaldiek: «Egizue hau nire oroigarri». Horrela dakarte Lukas ebanjelariak eta jentilen ebanjelizatzaile Paulok. Bere jatorriaz gero, Jesusen oroitzapena burutzeko ospatu izan dugu kristauek Jaunaren Afaria, gure artean haren presentzia bizia gertaberritu eta harekiko, haren mezuarekiko eta azkeneraino gugatik eman duen biziarekiko geure fedea elikatzeko. Har ditzagun gogoan mezak,

2016/05/20

Hirutasun Santua C 2016-05-22
HOMILIA

Anai-arrebok!

Hirutasun Santuaren eguna ospatzen dugu gaur. Beldur pixka bat ematen du Hirutasunaz hitz egiteak. Koranek kristauak politeista garela esaten du, hau da, jainko asko adoratzen ditugula, Hirutasuneko hiru pertsonez hitz egiten dugulako.

Baina Biblia, Hirutasunaren misterioaz hitz egitean, ez da hasten Hirutasunaren misterio hori zer den esanez. Ez. Misterio hori gertaera bezala agertzen du Bibliak. Gertaera. Zer den ez, baizik zer egin duen eta zer

2016/05/20

HIRUTASUN SANTUA C 2016-05-22
SARRERA

Senideok, ongi etorri Eukaristiara. Gaur, Hirutasun Santuaren jaia ospatzen dugu: Aita, Semea eta Espiritu Santua. Kristauok, Aita, Seme eta Espiritu Santu bezala ikusten dugu geure Jainkoa, eta hala bizi dugu eta hala dela hots egiten dugu. Aita edo Ama; Semea, Aitak gu salbatzera bidali duena; Espiritu Santua, bataioko uraren eta fedearen bidez Semeak gure bihotzean isuri duena.
Hirutasun Santu hori beti presente egon da

2016/05/19

Hirutasun Santua C ABESTIAK 2016-05-22

SARRERA

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

Bakearen lokarriz
Espiritu bat bizi
behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu.

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

Bakearen lokarriz
Espiritu bat bizi
behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu:

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

Espiritu batean
gorputz bat
garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu:

Bat denon Jauna,
bat

2016/05/17

Hirutasun Santuaren Jaia

2016-05-22

Liturgi urtea Jesus etortzearekin hasi da eta Espiritua etortzearekin iritsi da gailurrera: Aita presente dago beti. Logikoa da Aitaren ohoretan jai bat egitea. Horretarako, hiru pertsonez hitz egiten duten testuak aukeratu behar ziren, gutxienez hiruretako biez. Baina ez doaz teologi ikasgai bat ematera, baizik laguntza bilatzera Jainkoa gorabehera desberdinenetan aurkitzeko. Lehenengoa, eder eta baikor, bizitzako une zoriontsuetan. Bigarrena, atsekabe-aldietan beraietan, guri indarra eta esperantza emanez. Hirugarrena, dudaldietan, argituko

2016/05/17

JAINKOAREN MISTERIOARI BIHOTZA IREKI

Hirutasun Santua C (2016-05-22)

Mendeetan barna, teologoek eginahal handiak burutu dituzte Jainkoaren misteriora hurbiltzeko, Hirutasunaren baitan jainkozko pertsonak elkartzen eta bereizten dituzten harremanak kontzeptu-eraikuntza desberdinez formulatu nahiz. Dudarik gabe, bidezko ahalegina da, Jainkoarekiko maitasunari eta desioari dariona.

Jesusek, alabaina, ez du hartu bide hori. Jainkoaz duen bere esperientziatik, gonbit hau egin digu bere jarraitzaileei: Jainko Aitarekin konfiantzaz jardun dezagun, bere, haragi egindako Jainkoaren Semearen, urratsei jarrai diezaiegun,

2016/05/13

Mendekoste igandea C 2016-05-15
HOMILIA

Anai-arrebok!

Espiritu Santua Jesusen ikasleen gain etorri izana ospatzen dugu. Nabarmen etorri izana, gero. Eta etorrera horren ondorioz, ikasleak bere lozorrotik esnatu izana.

Zer gertatu zen, ordea. Lukasek lehen irakurgaian argiro esan digu. Ikasleak bildurik zeuden goiko etxebizitzara eraman gaitu. Bat-batean, egundoko zarata entzun da: haizearen ufada handi bat bezala. Etxe guztia airean jarri duena. Ondoren, su-mihi batzuk bezala, banatu dira ikasleetako bakoitzaren buruan kokatzen zirenak. Beraz, haizea

2016/05/13

MENDEKOSTE IGANDEA (C) 2016-05-15

SARRERA

Senideok, Mendekoste igandea ospatzen dugu gaur. Urteurren handia: Jesusen ikasleen gain Espiritu Santua etorri zen egunaren urteurrena; ikasleen artean zen Andre Maria ere; ez lehen postuan, baizik, bere bizitzan guztian izan bezala, apal-apal, lehentasuna Pedrori eta beste apostoluei aitortuz; beti ere, Kristoren zerbitzari.
Oroitzapen hori egitean, Espiritu Santua gure gain etorri izana ospatzen ari gara. Gure bataio-eguna ospatzen; kristau izaten hasi ginen egun hura ospatzen;

Page 169 of 218