GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/06/08

Urteko 11. igandea C ABESTIAK 2016-06-12

SARRERA

Igandean du sortarazia,
Jaun zerukoak argia.
Igandean du maitez egina
Munduko lehen eguna.

“Denek batean eskerrak eman,
zeruan eta lurrean” (2).

AINTZA

“Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza,
Jainko berak eman digun
Maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.

“Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari.

SALMOA

Zure egarriz
daukak gogoa,
Jauna,
ene Jainkoa.

Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen

2016/06/07

Bekatua eta barkazioa
Urteko 11. igandea C (2016-06-12)

Biblia irakurri ez duen jende askok uste du, liburu horrek santuen bizitzaren antzekoa izan behar duela, etsenplu onbidezkoz betea. Urrik eman ere, gaurko irakurgaiak lekuko.

David, adulteriogilea eta hiltzailea (1. irakurgaia)

Lehenengo irakurgaiak, ulertuko bada, girotu beharra du; izan ere, egin dizkioten etendurak direla-eta ezin ulertu da.
Antzina, erregearen egiteko bat herria gerlara eramatea izaten zen. Horrela jardun zuen Davidek hasieran, filistearren kontra

2016/06/07

INOR EZ APARTATU JESUSENGANDIK (Lukas 7,36−8,3)
Urteko 11. igandea C (2016-06-12)

Lukasen kontakizunaren arabera, Simon izeneko fariseu batek gogo handia du Jesus bere etxera gonbidatzeko. Segur aski, otorduaz baliatu nahi da jendearen artean izen handia hartzen ari den galilear harekin zenbait arazoz mintzatzeko.Jesusek onartu du gonbita: guztiengana helarazi nahi du Jainkoaren Berri Ona.

Otordukoan, Simonek aurreikusi ez duen zerbait gertatu da. Herriko emakume prostituitu batek eten du bazkalondoa: Jesusen aurrean belauniko jarri

2016/06/04

Urteko 10. igandea C 2016-06-05
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaiez idaztean, biblialari batek titulu hau eman dio bere idazkiari: hildako bat pizteko hiru forma.

Jakin-minak, piztutako hiru horiek zein ote diren ikustera eragin dit. Izan ere, lehen begiratuan bi bakarrik ikusi baititut nik pizturik gaurko irakurgaietan. Lehenengo irakurgaian Elias profetak piztu duen mutikoa; Sareptako ama alargunaren semea, eta ebanjelioko Naimgo ama alargunaren semea, Jesusek piztua. Eta zein da hirugarrena?

Ikus ditzagun xehekiago hiru

2016/06/02

URTEKO 10 IGANDEA C (2013-06-09)

SARRERA

Senideok, pazkoaldia bukatu dugu, Hirutasunaren eta Corpus jaiak ere ospatu ditugu. Gaur, Urtekoa deitzen dugun aldia hasten dugu. Hobeto esan, berriro ekiten diogu, Garizuma aurreko Urteko igandeei jarraipena emanez.
Aurten, bereziki, San Lukasen ebanjelioa entzungo dugu. Ebanjelio honek azpimarratzen du gehiena, ebanjelio guztien artean, Jainkoaren errukia, Jesusen bizitza dela medio.
Gaur, hain juxtu, erruki hori agerian jartzen diguten bi pasarte entzungo ditugu. Batetik, lehenengo irakurgaian datorrenez,

2016/06/01

Urteko 10. igandea C ABESTIAK 2016-06-05

SARRERA

Argiaren ume eta
egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok
Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak
gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea
sortu digu bihotzean.

AINTZA

GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)

R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

1.-Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu,
bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, / zeruko Errege
Jaungoiko Aita
guztialduna.

2016/05/31

Hiru forma oso desberdin hildako bat pizteko
Urteko 10. igandea C (2016-06-05)

Igande honetan entzun dugun ebanjelioaren kontakizunak, Naingo emakume alargunaren semearen piztuerak, antzeko beste mirari batzuk dakarzkigu gogora: Jairoren alabaren piztuera eta Lazarorena. Azken honekin, Joan ebanjelariak erakutsi digu piztuera eta bizia dela Jesus, eta Lazaro eta gutako nornahi, hilik ere, biziko dela Jesusi esker.
Lukasek, beraren ebanjelioan bakarrik datorren kontakizun honetan, ez du fokatu gaia modu berean. Erakutsi nahi

2016/05/31

SUFRIMENDUA AINTZAT HARTU BEHARRA (Lk 7,11-17)
Urteko 10. igandea C (2016-06-05)

Jesus Nainera iritsi da, herrixka horretan gertaera triste bat bizi dute. Honetan, Jesus bidez dator, ikasleak eta jendetza handi bat bidelagun dituela. Hileta-segizioa irten da herrixkatik hilerrirantz. Ama alargun bat, auzokoak lagun, bere seme bakarrari lur ematera doa.

Hitz gutxitan, emakume horren egoera tragikoa deskribatuko digu Lukasek. Alarguna da, ez du gizonezkoek kontrolatzen duten gizarte hartan zainduko eta babestuko

2016/05/28

Corpus Christi eguna C 2016-05-29
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesusen gorputz-odolen eguna ospatzen dugu gaur. Erraz esaten dugu hori. Baina zer esan nahi du egiaz. Gaurko irakurgaiek lagunduko digute, misterio honen alderdi bat kontenplatzen.

Lehenengo irakurgaian entzun dugu: Abrahami, gudu edo gerla batetik itzultzean, pertsonaia misteriotsu bat atera zitzaion bidera: Melkisedek. Salemgo, hau da, Jerusalemgo erregea zen. Eta ogia eta ardoa eskaini zizkion Abrahami. Gosea kentzeko modua izan zuten Abrahamek eta soldaduek. Baina eskaintza horri,

2016/05/27

URTEKO 9. IGANDEA C CORPUS 2016-05-29

SARRERA

Ongi etorri guztiok, Jesu Kristoren Gorputz Odolen jai hau ospatzera. Hil duten, baina zeruko Aitak piztu duen Jesusek gure artean jarraitu nahi izan du. Modu askotan jarraitu ere: lan egiten dugunean, jolas egitean, jatean nahiz edatean, otoitz egitean, Jainkoaren Hitza entzutean, etab.
Modu berezi-berezian, ordea, jarraitu nahi izan du gure artean bere ikasleekin ospatu zuen Azken Afaria gogoratzeko eta berritzeko elkartzen garenean.

Page 168 of 218