GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/06/23

San Joan Bataiatzailea (2016-06-24)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Kristau-egutegian bi Joan handi ospatzen ditugu: bata gaurkoa, San Joan Bataiatzailea, eta bestea nagusiki abenduaren 27an ospatzen duguna, Joan ebanjelaria, Lazkaomendin maiatzaren hasieran ospatzen duguna.

Joan Bataiatzailea modu berezian agertzen digute ebanjelariek. Zakarias eta Elisabet izan zituen gurasoak. Biak adin handiko zirela jaio zen Joan.

Oso gazterik etxea utzi eta basamortura jo zuen. Han erlijio-prestaketa luzea eta sakona hartu ondoren, Jordan ibaian jendea bataiatzen ageri da; jendearen artean

2016/06/23

San Joan Bataiatzailea
2016-06-24

SARRERA

San Joan Bataiatzailearen jaioteguna ospatzen dugu gaur; abuztuaren 29an Joanen martiritza-eguna ospatuko dugu.
Edozein santuz ari garenean, beti Jesusekin erlazionatu behar dugu. Burubide hau argi eta garbi adierazten digu Elizak datu soil honekin: neguko solstizioan, abenduaren 25ean, Jesusen jaiotza ospatzen dugu; udako solstizioan, ekainaren 24 honetan, Joan Bataiatzailearen jaiotza ospatzen dugu.
Joanen berak ere argi esan digu Jesusekin duen erlazioa: ni ez naiz Mesias. Nik urez bataiatzen

2016/06/20

Ukoa eta jarraipena
Urteko 13. igandea C (2016-06-26)

Aita Santu hautatu zutenetik, Frantziskok askotan azpimarratu du, batez ere gazteei hitz egitean, apaiz- eta erlijioso-bokazioaren garrantzia. Bokazioaren gai horixe da gaurko irakurgaien gairik nagusiena, kontrajartzen zaion balizko ukoarekin batean.

Eliseoren bokazioa (1. irakurgaia)

Eliasi Jainkoak emandako agindu batekin hasi da guztia: Eliseo profeta olioz gantzutzeko agindu dio. Gantzutzea, olioa burura isuriz egina, erregeei egiten zitzaiena zen bereziki, eta gaurko hau

2016/06/20

EZ TXOKOARI LOTURIK, EZ ATZERA BEGIRA (Lk 9,51-62)
Urteko 13 igandea C (2016-06-26)

Jesusi jarraitzea da kristau-bizitzaren bihotza. Funtsa. Ez da gauza garrantzizkoagorik edo erabakitzaileagorik. Lukasek hiru pasadizo txiki dakartza, beraren ebanjelioa irakurriko dutenak jabetu daitezen ezen, Jesusen ustez, ez dela ezer premiazkoagorik eta atzeraezinekorik.

Irudi gogorrak eta eskandalagarriak darabiltza Jesusek. Bistan da ezen jendearen kontzientzia astindu nahi duela. Ez dabil jarraitzaile gehiagoren bila, baizik jarraitzaile konprometituagoen bila: mugarik gabe

2016/06/18

Urteko 12. igandea C (2016-06-19)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioan, gairik nagusiena da hau: Nor da Jesus? Baina ez da galdera erretoriko bat. Ez da galdera teoriko hutsa. Jendeak Jesusez esaten duena eta guzti, Pedrok Jesusez esaten duena eta guzti, Jesusek berak sakonkiago agertu nahi izan du bere izaera, bere nortasun. Baita zer esan nahi duen ere horrek guztiak guretzat.

Jesus, gaurko ebanjelioan, oso probokatzaile ageri da: zer dio jendeak nitaz?, eta

2016/06/17

URTEKO 12. IGANDEA C (2013-06-23)

SARRERA

Senideok, urteko 12garren igandea ospatzen dugu gaur. San Lukasek esaten digu, Jesus, beste hainbatetan bezala, otoitzen ari dela. Eta gehitu digu, otoitz horrek galderak iradoki edo sujeritu dizkiola Jesusi: bere bizitzari dagozkion galderak; galderak ez ezik, intuizio edo gogoetak ere bai bere bizitzaz.
Jainkoa gizon egin zen, eta gure artean bizi izan zen. Horregatik, oso egoki dio Vatikano II.a kontzilioak: Jesusek «gizaki

2016/06/16

Urteko 12. urtea C ABESTIAK 2016-06-19

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

Aldarean aurkitzen da,
“kristau-alaitasuna” (2).
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan (2).

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA

Zure egarriz
daukak gogoa,
Jauna, ene Jainkoa.

Zu gertatu baitzara
nire laguntzailea,
pozez oihu dagit
zure hegal-itzalean.

2016/06/14

Nor da Jesus?
Urteko 12. igandea C (2016-06-19)

Jendaurreko bere bizitza hasi duenetik, txundiduraz eta jakin-minez osatutako nahasmendua eragin du Jesusen jarduerak: zer da gizon hau? Galdera horrek indar berezia hartu du gaurko ebanjelioan, zeinetan Jesus bera baita galdera planteatu duena. Lukasen kontakizun honetan sarrera bat eta lau zati nabari ditzakegu: 1) jendeak uste duena; 2) Pedrok uste duena; 3) Jesusek uste duena; 4) ondorioak entzuleentzat.

Sarrera

Markosek ez bezala, zeinek pasadizo hau

2016/06/14

SINESTEN OTE DUGU JESUSENGAN? (Lukas 9,18-24)
Urteko 12. igandea C 2016-06-19

Lehen belaunaldiko kristau-elkarteek gaurko ebanjelioko pasadizo honen oroitzapena garrantzi handikotzat eman zuten Jesusen jarraitzaileentzat. Zuzena zen uste hori. Bazekiten Jesusen Elizak behin eta berriz entzun beharko zuela, Zesareako Filipo inguruan, Jesusek ikasleei behin batean egin zien galdera hau: «Zuek, nor naizela diozue?».

Kristau-elkartean Jesusekiko geure fedea itzaltzen uzten badugu, galdua dukegu geure nortasuna. Ezin bizi izango dugu ausardia kreatzaileaz Jesusek gomendatu

2016/06/09

URTEKO 11. IGANDEA C 2016-06-12

SARRERA

Senideok, igandero bezala elkartu gara, Jesusen eta gizon-emakumeon misterio handia ospatzeko. Jainkoak munduaz duen asmoa bizitzeko. Gure bizitzak zein zentzu duen aztertzeko. Gure bizitzari zentzua zeinek eta zerk ematen dion aztertzeko.
Aldi berean, dagoeneko, neurri txiki batean bada ere, ezagutzen dugun Jainkoa goratzeko eta egin dizkigun mesedeengatik eskerrak emateko bildu gara. Geure bihotzean sartu eta mesede horiek Jainkoari era biziagoan eskertzeko, eta geure burua Jainkoari bihotz

Page 167 of 218