GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/11/28

BIDE BERRIETAN IBILI (Mateo3,1-12)
Abendualdiko 2. igandea A

K.o. 27 edo 28an profeta berezi eta independente bat agertu zen basamortuan, Jordan inguruan. Zirrara bortitza eragin zuen judu-herrian: lehen kristau-belaunaldiek Jesusi bidea urratu zion gizontzat eman zuten hura beti.

Haren mezu guztia oihu batean bil daiteke: «Prestatu bidea Jaunari, zelaitu hari bidexkak». Hogei menderen ondoren, Frantzisko aita santua mezu bera ari zaigu hots egiten kristauei: urratu bideak Jainkoari, itzuli Jesusengana, onartu

2016/11/25

Abendualdiko 1. igandea A 2016-11-27
HOMILIA

Anai-arrebok!

Abendualdia aro berezia da; zain-zain egoteko aroa. Antzinako israeldarrak mende askotan egon ziren zain, mesiasen zain, salbatzailearen zain.

Pentsatzekoa da, israeldarrak ez ezik, jende asko eta asko biziko zela bizitza hobeago baten zain. Pentsatzekoa da, gaur ere jende asko eta asko biziko dela bizitza hobeago baten zain, nahiz ez bizi kristauok bizi ohi dugun abendualdirik.

Baina gatozen gaurko irakurgaietara. Isaias profetak, Espirituak argiturik, bukaturik ikusi ditu

2016/11/25

ABENDUALDIKO 1. IGANDEA A (2016-11-27)

SARRERA

Senideok, liturgiako urte berria hasten dugu gaur. Abendualdia. Liturgiako urte osoan, Jainkoak munduan gauzatu nahi duen salbamen historia ospatuko dugu. Abendualdi honetan bi gertaera hauek gogoratu eta biziko ditugu: batetik, gizakiak bere barruan bizi duen zorionaren irrika eta, bestetik, zorion hori beteko duela aginduz, Jainkoak egindako promesa.
Hau da promes horren muina: Jainko Aitak bere Semea bidaliko duela mundua salbatzera. Abendualdia, Seme hori

2016/11/24

Abendualdiko 1. ig ABESTIAK 2016-11-27

SARRERA

Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa.

Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki;
agindu zenun salbatzailea
zure seme-alabori,
arren, bidali.-R/

SAKMOA

Salbatzailea,
zatoz lenbaitlen!
Zure zain, Jauna,
gaude gu hemen.

Idazu, Jauna, / zure bideak / ikastea,
zure bidexkak / jakitea.
Argi nazazu / egi bidetik / ibiltzeko.
Zu zaitut nire / Jaun ta Jainko.-R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena emaguzu.

Aleluia aleluia.

SINESTEN DUT

2016/11/22

Abendualdiko 1. igandea A (2016-11-27)
2013ko abenduaren 1a

Abendualdiko lau igandeetako testu biblikoak ez dira, juxtu esateko, Eguberrietarako prestaketa, baizik eta sarrera bat dira urte liturgiko berri osorako. Horregatik aro oso desberdinak hartzen dituzte: 1) etorri aurretik Mesiasen zain egon zena; 2) Mesiasen jaiotza; 3) beraren jendaurreko bizitzaldia eta eragin zituen erreakzioak; 4) beraren itzulera aldien azkenean.

Igandero nahasten dira lau aro hauek, eta zail gertatzen da irakurketa desberdinak erlazionatzea. Osagai komun

2016/11/22

BEGIAK IREKIRIK (Mateo 24,37-44)
Abendualdiko 1. igandea A (2016-11-27)

Lehen kristau-elkarteek urte oso zailak bizi zituzten. Erromako inperio handian galdurik, gatazka eta pertsekuzio artean, kristau haiek indarra eta arnasa bilatu ohi zuten, Jesus berehala etorriko zain eta haren hitz hauek gogoan: «Egon erne. Bizi esna. Eduki begiak irekirik. Egon adi».

Esna bizitzeko Jesusen hitz hauek esaten al digute guri zerbait? Zer esan nahi du gaurko kristauentzat geure esperantza Jainkoagan ipintzeak

2016/11/18

URTEKO 34. IGANDEA C
KRISTO ERREGE EGUNA (2016-11-20)

SARRERA

Senideok, igandez igande, Nazareteko Jesus izan da gure ospakizunetan erdigune. Jesus izan da burua, bihotza, ahoa, eskuak..
Gaurko jai honetan, Jesus ez da soilik Nazareten jaio eta han bizi izan zen judu hura; ez da soilik Galilean, Samarian eta Judean hitz egiten, jendea sendatzen, jendeari ogia ematen ibili zen judu hura.
Gaurko jai honetan, Jesus Munduko Erregea dela adierazten dugu. Baina haren erregetza

2016/11/18

Urteko 34. ig Kristo Errege ABESTIAK 2016-11-20

SARRERA

Kristo gure Errege adora dezagun
Zeru-lurren jabe aitortu dezagun.

Fede bizi baten denok ernai,
“Zureak gera gu, o Jesus, bai” (2);
ez, beste jaberik ez dugu nahi.

AINTZA

Gloria! Gloria!
in excelsis Deo!
Gloria! Gloria!
in excelsis Deo!

1.-Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu, bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, / zeruko Errege
Jaungoiko Aita
guztialduna.-R/.

Jauna, Seme

2016/11/14

Kristo Erregea Trump-en kontra?
Urteko 34. igandea C (2016-11-20)

Polemikoa eta populista irudi dakizuke idazki honen titulua, baina Kristo Erregearen jaiaren eta gaurko une honen erlazioaz ohartarazi nahi zaitu. Achille Ratti-k, 1922ko otsailean Aita Santu hautatu zutenean eta Pio XI.a izena hartu, Lehen Mundu Gerrate bukatu berriaren esperientzia zuen, baita Errusiar Iraultzarena ere. Hilabete batzuk geroago, Erromaren kontrako martxa antolatu zuen Mussolinik, faxismoaren garaipena ekarriz. Handik urtebetera (1923ko arazoaren

2016/11/14

GURUTZEA LEPOAN (Lukas 23,35-43)
Urteko 34. igandea C KRISTO ERREGEA

Kristo Errege egunean hots egiten den kontakizunak, gurutzean jostearenak, hau gogoratzen digu Jesusen jarraitzaileei: haren erreinua ez dela aintzaren eta boterearen erreinua, baizik zerbitzuaren, maitasunaren eta erabateko buru-eskaintzarena, gizakia gaitzetik, bekatutik eta heriotzatik libratzeko.

«Gurutzeko garaipena» hots egitera ohituak gara eta horrek arrisku bat du berekin: ahaztaraztekoa Gurutziltzatuak ez duela inolako zerikusirik sasi-triunfalismoarekin. Eta badakigu: honek hustu egiten du edukiaz

Page 154 of 218