GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/01/07

Jesusen bataioa A 2017-01-08
HOMILIA
Anai-arrebok!

Jesusen bataioa ospatzen dugu gaur. Eta geure bataioa. Mezu aberatsa dakarkigute irakurgaiek.

Joan den ostiralean, artean haur agertu zitzaigun Jesus. Eguberri egunean pobreei eta apalei agertu zaie. Epifania egunean paganoei edo jentilei.

Eta bataiokoan? Marcos ebanjelariak modu laburrean agertu digu guztia: «Uretik irtetean, zerua urratzen ikusi zuen Jesusek, eta Espiritua beragana jaisten uso baten irudipean», eta ahots bat entzun zen: «Nire Seme maitea zara zu, nire kutuna».

2017/01/04

JAUNAREN BATAIOA (A) 2017-01-08

SARRERA

Senideok, herenegun, Epifania egunean, artean haur den Jesus ospatu dugu. Gaur, liturgiak jauzi handi bat egitera garamatza: Jesus gizon eginik aurkezten digu.
Hain zuzen, Jesusen Bataio-eguna ospatzen dugu gaur. Hogeita hamar urte inguru zituen Jesusek. Beste jende bekatariaren lerroan jarri zen horretarako.
Zergatik, ordea? Jesusek ez zuen bekaturik. Gainerako jendeak bai. Ez da gauza erraza galdera horri erantzutea. Behar bada, honengatik: gizon egitean egin zuen bezala, beste

2017/01/04

Jesusen Bataioa A ABESTIAK 2017-01-08

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Erakusten du / hau dela gure bidea,
egin dezagun / batasun eta bakea:
hargatik gora diogu.-R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta

2017/01/03

Jaunaren Epifania A 2017-01-06
HOMILIA

Anai-arrebok!

Epifania hitzak agerpena esan nahi du. Jainkoa ez du inork ikusi. Halere, Jainkoak betidanik izan du gizon-emakumeekin harremanak izateko gogoa. Horixe da Jainkoaren misterioa edo gogoa, Jainkoaren asmoa, Jainkoaren intentzioa.

Eta asmo hori Jesus gizon egitearekin bete du osorik. Eguberritan ikusi dugu, Jesus hori jende pobre, apal eta xumeari agertu zaiola. Epifania egunean ageri zaigu gizon-emakume guztiak dituela gogoan. Juduak ez ezik, paganoak ere bai. Errealitate honen

2017/01/03

EPIFANIA (A) 2017-01-06

SARRERA

Jaunaren Epifania ospatzen dugu gaur. Epifaniak Agertzena esan nahi du. Gaur, beraz, Jesus Jaunaren Agerpena ospatzen dugu. Jesus ez da etorri juduentzat bakarrik. Lurreko gizon-emakume guztientzat etorri da. Judu nahiz pagano.
Gaur, behin eta berriz, entzungo dugu hau: Jainkoaren maitasun salbatzaileak ez du mugarik, ez du onartzen inor baztertzerik; gizon-emakume guztiengana etorri da. Hau entzungo dugu: Jainkoaren maitasunak Jesus duela izena. Jesusek agertu digula

2017/01/03

Epifania A ABESTIAK 2017-01-06

SARRERA

Zatozte, kristauak,
bihotzak pozturik,
zatozte guztiok
Belenera
jaio den gure
Jesus ikustera.
“Jauna gurtu dezagun” (3),
Ahuspezturik.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) Bened 88

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak Zuri.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Jainko Jauna, Zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna.
Jauna Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko

2017/01/02

epifania TRUFANIA

Lehen irakurgaia
(Pagano herrialdeak Jerusalemeren argirat buruz )
Izai profetaren liburutik 60,1-6
1 Xuti, distira, Jerusaleme, etorri baita zure argia,
eta zure gainean zabaldu Jaunaren aintza.
2 Beha : ilunbeak lurra estaltzen du,
bai eta gau beltzak herriak oro;
zure gainean aldiz, altxatzen da Jauna
eta haren aintza zure gainean agertzen.
3 Zure argiari buruz etorriko dira herriak,
eta zure goiz-argi zirrintari buruz erregeak.
4 Altxa begiak inguruz inguru,

2017/01/02

Jesusen Bataioa A (2017-01-08)

Isiltasuna oso adierazgarri

Ospatu berria dugu Epifaniaren festaburua, bi urtez beheko Jesus haurrarekin; bat-batean, gizon egina ageri zaigu Jesus, bataiokoan. Tarteko urteez, Lukasek dakarren tenplura egindako bisita alde batera utzirik, ebanjelioek ez digute ezer esaten.
Oso esanguratsua da isiltasun hau. Ebanjelariek kontatzen ahal zuten Nazareteko urte haietaz gauza interesgarririk, lurrean zulatutako etxe haietan bizi izandakoaz; baita soilik 5 km-ra zegoen eta Jesus haurra zenean erromatarrek eraso egin zioten

2017/01/02

ARGIARI ERANTZUN (Mateo 2,1-12)
Epifania A (2017-01-06)

Paul Tillich teologo handiaren arabera, gizaki modernoaren tragedia handia sakontasunaren alderdia galdu izanean datza. Gizakia jada ez da gai nondik datorren eta nora doan galdetzeko. Ez daki galdetzen zer egiten duen eta bere buruaz zer egin behar duen, bere jaiotzaren eta bere heriotzaren arteko tarte labur honetan.

Galdera hauei gaur egungo gizon-emakume askok ez die jada erantzunik ematen. Are gehiago, planteatu ere ez

2017/01/02

Errege magoak ez dira gurasoak, gu geu gara
Epifania Festaburua (2017-01-06)

Lehen ebanjelioaren idazleak (Mateorenak), inondik ere Siriako Antiokian bizi denak, urteak daramatza esperientzia berezi bat bizitzen: Jesus judua izan zen arren, judurik gehienek ez dute onartu Mesiastzat; aldiz, gero eta handiagoa da paganoen kopurua, kristau-elkarteko egiten ari dena. Zenbait jendek era guztiz gizatarrez interpreta lezake gertaera bitxi hau: konbertitzen diren paganoak pertsona jainkozaleak lirateke, juduen sinagogari oso atxikiak,

Page 150 of 218