GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/05/20

Pazkoaldiko 6. igandea A (2017-05-21)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Batzuetan galdetzen didate –eta galdetzen diot neure buruari−: «Kristauok nolatan predikatzen duzue pozik bizitzeko, nolatan abesten duzue ALELUIA, nolatan aritzen zarete AINTZAKA Jainkoari? Nor bere baitan triste denean, nork bere familian ezbehar bat izan duenean, nork bere munduan miseria ikusten duenean?» Batzuetan galdetu izan didate horrelakorik, eta galdetu izan diot neure bizitzari.

Zaila da erantzun konbentzigarri bat ematea. Ezinezkoa, giza ikuspegi hutsean gelditzen bagara. Gaur (larunbata)

2017/05/18

PAZKOALDIKO 6. IGANDEA A 2017-05-21

SARRERA

Senideok, ebanjelioan, Azken Afariko hitzaldia irakurtzen jarraituko dugu. Gaurko zatia joan den igandeko zatiaren jarraipena da. Esaten digu, Jesusek Espiritua emango digula ikasleei, Aitagandik datorren eta Jesusengan den Espiritua.
Espiritu horrek ikusarazten digu Jainkoak maite gaituela. Eta Jainkoaren maitasun horrek Jainkoa maitatzera garamatza. Aldi berean, ordea, esaten digu, maitatzea Jainkoaren aginduak betetzea dela. Eta agindu horien muina maitatzea da. Horixe da, hain zuzen, Jesusen Espiritua

2017/05/17

Pazkoaldiko 6. ig A 2017-05-21 ABESTIAK

SARRERA

Abestu dezagun denok
misterio handiena:
garaiturik heriotza,
piztu da Jesus Jainkoa.

R/. Aleluia, aleluia!
Hilobitik piztu da Jauna!
Aleluia, aleluia!
Hilobitik piztu da Jauna!

BATAIOA BERRITU

R.-Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.-R.

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.-R/.

Kanta Jaunari
ospetsu baita egitetan,
jakin bezate lur-mugetan.-R/.

AINTZA

R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

1.-Eta bakea lurrean

2017/05/16

Pazkoaldiko 6. igandea A (2017-05-21)
Poza, esperantza, maitasuna

Joan den igandean komentatu nituen Elizaren hiru egoerekin jarraitzen dute irakurgaiek: Eliza jaioberri, Eliza sufrikario-jasaile, Eliza sinesle.

Eliza jaioberria: elkarte berri baten eredu

Diakonoen erakundea antolatu ondoren, haietako baten jarduera dakarkigu Lukasek: Feliperena, Samariako elkartea fundatzen. Honetaz baliatu da, edozein elkarte berrik izan beharko lituzkeen ezaugarriak adierazteko.
1) Ez du inor baztertu behar. Felipe Samariara joan da, juduentzat eskualderik mespretxatuena eta gorrotatuena den horretara.
2) Felipek Kristo

2017/05/16

EGIAREN ESPIRITUA (Joan 14,15-21)
Pazkoaldiko 6. ig A (2017-05-21)

Ikasleei agur esaten ari da Jesus. Triste eta lur jota ikusten ditu. Laster ez dute izango berekin. Nork bete haren hutsunea? Orain arte Jesus da arduratu beraiez, Jesusek ditu defenditu lege-maisu eta fariseuengandik, Jesus izan dute sostengu beren fede makal eta duda-mudazkoarentzat, Jesus aritu zaie Jainkoaren egia agerian jartzen, eta Jesusek dizkie agertu bere egitasmo gizatarraren hastapenak.

Gogotsu mintzo zaie Jesus Espirituaz. Ez

2017/05/13

Pazkoaldiko 5. igandea A 2017-05-14
HOMILIA

Anai-arrebok!

Esan genezake, gaurko ebanjelioaren muina Jesusen esapide hau dela: «Neu naiz bidea, egia eta bizia». Eta beste honek argiagotzen duela aurreko hori: «Ni ikusten nauenak Aita ikusten du».

Gaurko ebanjelio honen jatorria edo sustraia ikusteko, Joanen ebanjelioko 13. kapitulura jo beharko genuke. Kapitulu horretan, lau gai nagusi harrotu ditu ebanjelariak: Jesusek ikasleen oinak garbitu; Jesusek Judasen saldukeria iragarri; Jesusek agindu berria eman: maita dezazuela elkar, nik

2017/05/11

PAZKOALDIKO 5. IGANDEA A 2017-05-14

SARRERA

Senideok, Pazkoaldian aurrera goaz. Komeniko litzateke bakoitzak bere buruari galde egitea: zertaraino aurreratu dut pazkoaldi honetan Jesus berpiztua ezagutzen, eta harekin bat egiten?
Gaurko ebanjelioan Jesusen hitz hauek entzungo ditugu: «Neu naiz bidea, egia eta bizia». Judasen saldukeriaz eta Pedroren ukoaz Jesusi entzutean, nahasirik bezala dauden ikasleei esandako hitzak dira. Arazoa ez da Jesusen irakatsiak ulertzea, baizik eta Jesus bera onartzea, konfiantzaz: gidari ona dugula,

2017/05/10

Pazkoaldiko 5. igandea A ABESTIAK 2017-05-14

SARRERA

Piztu da Kristo, ALELUIA,
guregan dago, ALELUIA.

Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu, ALELUIA,
bere indarrez
piztuko gaitu
ALELUIA, ALELUIA.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.-R/.

Jainkoa baita
nire indarra (e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.-R/.

Kanta Jaunari
ospetsu baita egitetan,
jakin bezate lur-mugetan.- R/.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,

2017/05/08

Pazkoaldiko 5. igandea A (2017-05-14)
Eliza jaio berri, sufrikario-jasaile, sinesle

Joan den igandean esan nuenez, Pazkoaldiko igandeetako hiru irakurgaiak Elizaren jatorriaz mintzo zaizkigu, Elizaren kontrako pertsekuzioez eta Jesusekin dugun erlazioaz.

Eliza jaio berria

Lehen irakurgaiak diakonoen eratzea dakarkigu, eta kristau-elkartearen ugalde hazkorra, apaizak ere atxiki zitzaizkiola azpimarratzen duelarik.

Jerusalemgo elkartea hebreera hizkuntzako juduek eta greziera hizkuntzako juduek (segur aski, jatorriz atzerritarrek, Diasporakoek) osatzen zuten. Bazituzten orduan ere hizkuntza-arazoak, gure garai honetan hain tipikoak direnak.

2017/05/08

BIDEA (Joan 14,1-12)
Pazkoaldiko 5. igandea A (2017-05-14)

Azken Afaria bukatzean, ikasleak sumatzen hasi dira, Jesus ez dutela jada berekin luzerako izango. Judas presaka irtetea, Pedrok laster ukatuko duela iragartzea, Jesusen hitzak laster joango dela esanez: horrek guztiak utzi ditu koloka eta larri. Zer izango da beraiez?

Jabetu da Jesus haien tristuraz eta nahasmenduaz. Bihotza hunkitu dio horrek. Bere buruaz eta datorkionaz ahazturik, ikasleei bihotz ematen ahalegindu da: «Ez dadila larritu zuen

Page 140 of 218