GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/06/03

Mendekoste igandea A 2017-06-04
HOMILIA

Anai-arrebok!

Mendekoste-eguna ospatzen dugu gaur. Jesusek hitzemandako Espiritu Santua ikasleengana jaitsi izana.

Israel herriak aspaldidanik ikusi zuen Espirituaren beharra. Hona, adibidez, Jeremias profetaren aitorpen hau: «Barruan ezarriko diet neure legea, bihotzean idatziko diet» (Jr 31,33). Eta Ezekiel profetaren beste hau: «Bihotz berria eman dizuet eta espiritu berria ezarriko» (Ez 36,26).

Eta Jesusek berak agindu zigun: Ez zaituztet umezurtz utziko. Neure Arnasa, neure Espiritua, bidaliko dizuet. Hark argituko dizue

2017/06/02

MENDEKOSTE IGANDEA A 2017-06-04

SARRERA

Anai-arrebok, Mendekoste igandea ospatzen dugu gaur. Espiritu Santua ikasleen gainera etorri izana. Baita gure gainera ere.
Joan den igandean esan bezala, egintza edo errealitate bera izan ziren Jesusen Piztuera, Jesusen Igokundea eta Jesusek Espiritu Santua bidaltzea.
Jesus berpiztu hori Jauna dela adierazten du egintza horrek. Jesus Jainkoa dela. Lehen ikasleek oso gogoko zuten Jesusi Jauna deitzea. Jesusi izen hori ematean, garaiko paganoen kontra ari ziren. Paganoek sasi-jainkoei

2017/05/31

Mendekoste igandea A ABESTIAK 2017-06-04

SARRERA

Zeru-lurren egile zeran
Espiritu Santua,
zatoz eta bete bihotzak
“piztu gugan maite-sua” (2).

Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena.
Nahigabean gure barrengo
“poza sortutzen duena” (2).

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta /salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe.-R/.

Kanta Jaunari
ospetsu baita / egitetan,
jakin bezate / lur-mugetan.-R/.

AINTZA Aintza zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) Bened 88.

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna,
ta eskerrak zuri.

Eta bakea

2017/05/29

Mendekoste igandea A (2017-06-04)
Greco-rentzat, Maria Magdalenak ehun eta zazpiren balioa du

Mendekostearen lauki famatuak, El Greco-k pintatuak, orain El Prado museoan jasoak, badu xehetasun bat, oharkabe gerta litekeena: Birjinaren ondoan Maria Magdalena dago. Ondorioz, Espiritu Santua ez da jaitsi Hamabien (gotzainen ordezkarien) gain bakarrik, baita Andre Mariagan ere (bide ematen zaio, Jesusen ama delako) eta baita iragan dudagarriko sekular baten gain ere (XVI. mendearen akaberan, Maria Magdalenak ez zuen gaur

2017/05/29

JAINKOA NORK BERE BARNETIK BIZI (Joan 20,19-23)
Mendekoste igandea A (2017-06-04)

Duela urte batzuk, alemaniar teologo handi bat, Karl Rahner, ausartu zen esatera ezen gaur egungo Elizak «bere eskastasun espirituala» duela bere arazorik nagusiena eta premiazkoena. Hona haren hitzak: Elizaren benetako arazoa da «gero eta neurri handiagoan etsirik eta asper-asper eginik jarraitzen duela eskastasun espiritual baten ohiko bideetan barna».

Arazoa larritu besterik ez da egin azken hamarkada hauetan. Ezer gutxirako izan dira

2017/05/27

Pazkoaldiko 7. igandea A IGOKUNDEA (2017-05-28)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesusen zeruratzea ospatzen dugu gaur: Jesusen IGOKUNDEA.

Gaurko jai honen muina, duela gutxi, Frantzisko aita santuak adierazi digu; Fatiman; Andre Mariaren benetako debozioaz ari dela, kristau-bizitzaren ardatz Kristo berpiztua eta zeruratua dela esan du. Eta gaurko jaiari dagokionez, hau dio hitzez hitz: «Jesus zerura igo zenean, zeruko Aitaren ondora eraman zuen gizatasuna –gure gizatasuna−, Ama Birjinaren sabelean beretu zuena, eta sekula ere utziko ez duena».

2017/05/25

PAZKOALDIKO 7. IGANDEA A IGOKUNDEA 2017-05-28

SARRERA

Senideok, Jesusen zerura igotzea ospatzen dugu gaur. Baina, zer esan nahi du zeruratzeak, zerura igotzeak?
Hasteko, esan dezagun zer den gaurko jai honen funtsean: Jesus gurutzean hiltzea, ematen zuen esperantza guztien akabera zela. Baina ez, egiaz eta benetan, biziaren eta piztueraren iturburu dela agertu da. Gaurko jai hau, beraz, esperantzaren iturburu da: biziaren iturburu.
Baina gatozen, jai honen xehetasun batzuetara. Beste garai batean uste zuten

2017/05/24

Pazkoaldiko 7. ig. A IGOKUNDEA Abestiak 2017-05-28

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

R/. Kristo sartu da zeruetan:
gauden kantuz bat, poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta / salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe.-R/.

Kanta Jaunari
ospetsu baita / egitetan,
jakin bezate / lur-mugetan.- R/.

Jainkoa baita
nire indarra

2017/05/22

Jaunaren Igokundea A (2017-05-28)
Garaipena eta misioa

Zerura igotzea, garaipenaren irudi denez.

Jesus zerura igotzea, artistek maiz irudikatzen duten imajina da. Txikitatik daukagu barneratua. Gainera, gure fede-aitorpenaren gaia da. Norbaitek pentsa lezake, eszena hau lau ebanjelioetan datorrela. Baina ez; Lukasek bakarrik dakar, eta bi kasutan: bere ebanjelioaren bukaeran eta Apostoluen Eginak liburuaren hasieran. Alabaina, alde handiak nabari dira bietan.
• Ebanjelioan, zerura igo aurretik bedeinkatu ditu Jesusek (Eginak liburuan ez).
• Eginak

2017/05/22

IREKI HORIZONTEA (Mateo 28,16-20)
Jaunaren Igokundea A (2017-05-28)

Ongizaterik handiena berehala lortzeari bakarrik emanik eta nahikunde eta esperantza txikiek erakarririk gabiltzala, arriskua dugu, geure biziaren horizontea pobretzeko, betikotasunaren desioa galdurik. Aurrerapena ote da hori? Errore bat ote?

Badira bi gertaera, duela urte batzuez gero bizi dugun milurteko honetan, egiaztatzeko zail ez direnak. Alde batetik, haziz doa gizartean mundu berriago baten nahia eta gogoa. Ez dugu aski edozein gauza: mundu duinago, gizakoiago eta

Page 139 of 218