Ez dakit ondo osatzen garen (Arratiako Eliza 2017-11-08)
Behartsuen egunerako bertsoak
Bertsoak: Angel Mari Peñagarikano
Kantaria: Martina Elizpuru
Doinua: Mutil koxkor bat itsuarreko

1.-Ez dakit ondo osatzen garen
sinesmenez edo fedez,
Aita Santuak esan dauena
ausnar dagigun mesedez,
gaurko mundua ipini dogu
hankaz gora ta aldrebes,
pobreak holan geratu dira
ez laguntza ta ez babes,
mundu hontako ondasun gehien
gitxi batzuk jaten dabez.

2.-Aspalditxoan aita Francisco
dabil esan eta esan,
zelan gagozan irakur leike
goizeroko gure prentsan,
batzuek gosez, aldiz besteak
milloi ederrak despentsan,
dirurik gehien gastatzen baita
armetan eta defentsan,
mundu txiki hau danona da ta
zabalak izan gaitezan.

3.-Batzuk daukie sabela eta
sakela ondo betea,
ta beste batzuk sakela hutsik
ta gatxa zerbait jatea.
Eskuzabala izatea ez da
“Kristaua naiz” esatea.
Kristautasuna ez da bakarrik
mezetara joatea,
kristautasunak oinarri dauka
behar dabenei emotea.