Abiaduraren arriskua bizitzeko modua

Christus vivit agiriaren 277. zenbakian, Frantzisko aita santuak ohartarazi digu, batez ere gazteei, abiadurak eragiten digun zorabio-moduko batez:

«Gaur egun bonbardatzen gaituzten hainbat estimuluren antsiak eta abiadurak barne-isiltasunerako lekurik gabe uzten gaituzte: Jesusen begiratua eta beraren deia entzuteko lekua den hori gabe.
Bitartean, proposapen makilatuak, apainduak, iritsiko zaizkizu, eder eta sakon itxurakoak, baina denborarekin hutsik, akiturik eta bakarrik utziko zaituztenak. Ez dakizula horrelakorik gerta; izan ere, mundu honetako zurrunbiloak zentzurik gabeko, norabiderik gabeko, helburu argirik gabeko lehia batera eramango zaitu, eta, horrela, zure ahalegin guztiak haizeak eramango ditu. Aitzitik. saia zaitez lasaitasun eta isiltasun-eremu horien bila; horiek emango dizute hausnartzeko, otoitz egiteko, inguruan duzun mundua hobeto ikusteko; orduan, bai, orduan, Jesusekin, atzemango duzu zein duzun zeure bokazioa lurrean».