Urteko 24 ig A 2014-09-14 ABESTIAK
GURUTZE SANTUAREN GORAPENA

SARRERA

Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
Esker, otoitz, maitasuna” (2)

Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila
harek dakarren argia.

AINTZA AINTZA ZERUETAN JAUNGOIKOARI (Bened 88) (Peña)

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.-R/-

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots, / Aitaren Seme.-R/

Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu, Erruki Jauna.-R/.-

Zu bakarrik Santua,
Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa
Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen-R/.

SALMOA (Mintzo eta kantu 2014 A /50)

R/.- Kanta Jaunari, / kantu berri,
Egin baititu / hainbat harrigarri.

Entzun irakaskizun hau, ene herria,
nire ahoko hitzetara itzuli belarria.
Alegitan zabalduko dut ahoa,
aterako ditut antzinako ezkutuak.- R/.

ALELUIA (Mintzo eta Kantu 2014 A 9/51)

Aleluia aleluia aleluia.

Gorespen zuri, Kristo, bedeinkatua zu,
zeure gurutzeaz salbatu baituzu mundua.-R/.

SANTU Hosanna, hosanna, hosanna (Bened 127) SANTU

Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Santu, santu, santua,
diren guztien
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.

JAUNARTZEA Abestu dezagun denok (Bened 329)

1.-Abestu dezagun denok
misterio handiena:
garaiturik heriotza,
piztu da Jesus Jainkoa.

R/. Aleluia, aleluia!
Hilobitik piztu da Jauna!
Aleluia, aleluia!
Hilobitik piztu da Jauna!

2.-Ekaitzaren ondorean
eguzkia agertzen da;
garaiturik heriotza,
Jesus ona berpiztu da.-R.-

AZKENA ANDRE MARIA Guztiok bat eginda bihotza poz gainezka (doinua: gregorianoz) (Bened 552)

1.-Guztiok bat eginda,
bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada
Mariren ontasuna.
Andre Maria.

2.-Jesus piztu zenean
zer poza bihotzean,
lili zabal dirudi
Jesus delako bizi.
Andre Maria.

3.-Zeru-talde guztiak
kantuz lehiatzen dira,
zu beti jasotzera
ahal duten goienera.
Andre Maria.

4.-Santuen Erregina
gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun
zerura jo dezagun.
Andre Maria.

5.-Hirutasun berdina,
batasun iraunkorra,
Mariren on eginak,
salba gaitzala denak.
Andre Maria.