Urteko 26. igandea A ABESTIAK (2014-09-28)

SARRERA (Orduen Liturgiako Doinuak 458)

1.-Zu zara Jainko salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza
aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

2.-Pozik gabilzke ur ateratzen
biziaren iturritik.
horren indarrak baitu gizona
berpizten hilen artetik.-R/.

3.-Orduan dugu denok esango:
“Jo Jaunari kantu hotsa!
Handia baitu bere izena,
neurrigabea bihotza”. R/

4.-Gorets beza lur osoak Jauna,
kanta harek egin lana.
Bai harrigarri dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA (Mintzo eta Kantu 2014 10/14)

R/.-Ez egon, Jauna, nigandik urrun;
zurea nauzu, zatozkit lagun.

Erakuts niri, Jauna, zeure bideak,
adierazi zeure bidexkak.
Eraman nazazu zeure egi bidetik, eta argitu,
zu baitzara nire Jainko salbatzaile,
zu zaitut egun osoan neure itxarobide.- R/:

ALELUIA (Mintzo eta Kantu 2014 10/15)

Aleluia, aleluia, aleluia.
Nire ardiek aditzen dute
nire mintzoa, dio Jaunak;
nik ezagutzen ditut,
eta haiek ondoren datozkit.
Aleluia, aleluia, aleluia.

SANTU (Bened 43)

Santu, santua, santua,
diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

GURE AITA

Gure aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA (Bened 663)

Sinesten du, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe+esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan uste duenik uzten ez duzu.
Poz ta+atsekabean dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut.
Zurekin zerura bizitzera nahi dut:
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!

AZKENA

Ama maite Maria, (Bened 541)(ahapaldi egoki bat internetetik)
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.R/.-