ABENDUKO LAUGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Mesias Betleemetik etorriko da )

Mikeas profetaren liburutik 5, 1-4

Hunela mintzo da Jauna:
1 Zu, Betleem Efrata, Judako leinuetan ttipiena,
zureganik sortuko dut Izraelen errege izanen dena.
Aspaldikoa da hunen sortzea, betiereko egunetakoa.
2 Horrengatik, Jaunak utziko du herria, amak haurra ukan arte.
Orduan atzerrian bizirik gelditu haurrideak
Izraelen semeenganat itzuliko dira.
3 Xutituko da eta Jaunaren indarraz alhatuko ditu,
bere Jainkoaren izen handiaz.
Lasai biziko dira herritarrak,
handi agertuko baita hura lurraren azken mugetaraino,
4 eta Bera bakea izanen da.

Ardura, profetek, bi mintzaira gisa erabili dituzte : lehenik, Jainkoaren batasuna ahanzten
duteneri jakinaraziz beren zorigaitza egiten dutela; bigarrenekorik, leial egon direnak sustatuz. Eta,
azkenean, zer gertatzen da ? Lotsatua delarik jendea, erasiak ala sostenguak nekez onartzen ditu.
Egungo testo hunek sostenguak emaiten ditu. Profetak izkiriatzen duelarik: «Jaunak utziko
du herria », hemen, hitz-erdika aipatzen du, populuak senditzen duela Jainkoak ahantzia duela eta,
mendez mende hitz-emanak, haizeak eremanak dituela. Errege onena ez dela oraino sortua, ez dela
sekulan sortuko.
Ez dakigu xuxen noiz gertatua den, badakigu Mikeas profeta bizi izan dela 8. mendean JesuKristo
aitzin, Jerusaleme eskualdean, bainan, denbora hetako erregeek ez zuten delako erregeMesiasen
eiterik, beraz, populuak uste zuen Jainkoak ahantzia zuela.
Bestalde, ainitzek aldiz pentsatzen dute, biziki berantago erantsia izana dela Mikeas
profetaren liburuan. Babiloneko desterruz geroztik, David erregeak ez du ondokorik, eta populua
beti arrotzen menpean dagolakotz, Mesiasez oroitzen da.
Profetak ihardesten diote jendeeri:uste duzue abandonatuak zireztela, ez segur, Jainkoak
obratuko du hitzemana. Mesias sortuko da: « Jaunak utziko du herria, amak haurra ukan arte.»
Esaldi hori bitxi iduritzen zaiku, horrek erran nahi du: « Jinen da eguna, nun, haurra ukan behar
duena, etorriko baita » Orduan, ulertu behar dugu, bazterrerat uzte hori iduripen bat baizik ez dela.
Zendako tematzen da Betleementzat? « Zu Betleem Efrata, Judako leinuetan ttipiena,
zureganik sortuko da Izraelen errege izanen dena. » Bi asmu badira: lehena, populuak badaki
Mesias Daviden leinutik jinen dela. Alabainan, Jainkoak igorririk, Samuel profeta, Betlemerat joan
zen, Jesseren 8 semeren artetik erregea hautatzeko. Beraz jendea beha dago.
Bigarrenekorik: Jerusaleme hiri handia, desberdin da Betleem herri xumearen ondoan. «
Judako leinuetan ttipiena. » Ttipitasunean, ahulezian Jainkoa agertzen da. Beti, Jainkoak egiten
duen bezala, hautatzen ditu ttipiak gauza handien egiteko. Eta profetak ez du uste gabez ezartzen
«Efrata » Betleemen ondoan, « Efratak » erran nahi du aberatsa, hemendik goiti, Betleem izanen da
deitua: «Aberatsa .»
Mikeasen iragarpena Mesias Betleemen sortzeaz, ezagutua zitaken Judako populuaz. Huna
froga: errege magoen ixtorioan Matiu, ebanjelistak erraiten dauku idazlariek aipatu zutela Herode
erregeari, Mikeas profetaren esaldia, Magoen zuzentzeko Betleemeko bidean. Nor oroitu da gero
Jesus Betleemen sortu dela?
Jesusen garaikidendako Nazaretekoa zen, eta ez zitaken sinesten ahal Galileatik ateratzen
ahal zela Mesias. Joaniren Ebanjelioak erraiten dauku ainitz galdera egin zirela Kristoren
sortzearentzat. Zoinbaitzuk pentsatzen zuten ez zela Galileatik ateratzen ahal, Mikeasek errana
zuelakotz: « Jesusen hitz horiek entzun zituztelarik, batzuk zioten:« Zinez hau da etortzekoa den
profeta », beste batzuk erraiten zuten: « Galileatik etor ote daiteke Mesias? Liburu Sainduak ez ote
dio Daviden hazitik eta haren herritik, Betleemetik etorriko dela? » Jendea Jesusengatik zatitu
zen.»
Mikeas, profetak, mendez mende, hitz berak erran ditu, Daviden leinutik, errege bat sortuko
dela, bakea eta justizia hedatuko dituela, ez bakarrik Jerusaleme hirian. Profeta tematzen da erranez,
beti eta denetan, gizadi guzia izanen dela tokatua: « Lasai biziko dira herritarrak, handi agertuko
baita lurraren azken mugetaraino eta bera bakea izanen da » Jainkoaren asmu amultsua, betiko
gizon guzientzat da.

Salmoa 79

Leloa: Gu itzularaz berriz zugana:
Begitarteaz gu salba, Jauna.

Izraeldarren artzain, entzun:
Zure ardiak, lehen bezala, otoi, lagun.
Zure indarra berpitz-azu:
Zato, Jainkoa, salba gaitzazun etor ba zu.
Guganat itzul, Jaungoikoa!
Zerutik beha, gure zain heda zuk besoa.
Zain mahasti hau, zain zazu ba:
Zure eskuinak lantu mahatsa, otoi, salba.
Zure gizona zuhauk lagun,
Hautatu duzun gizasemea hel dakigun.
Zure gaitutzu sekulako:
Pitz gaitzazu, pitz, guk zuri beti kantatzeko.

« Zure gaitutzu sekulako ; pitz gaizazu, pitz, guk zuri beti kantatzeko » « Sekulako » horrek
erran nahi du, populuak ezagutzen duela bere desleialtasuna, eta hortakotz zorigaitzak dituela.
Salmua segitzen da xehetasunak emanez zorigaitzetaz, bainan, urrun joan gabe erraiten du : « Zure
indarra berpitz zazu » populuak erraiten du esaldi hori, nahi baitu salbatua izan dadin.
Norenganat izultzen gira denak gaizki doatzilarik ? Jainkoaren ganat, baitakigu ez gaituela
utziko. Otoizteko, bi izen emaiten diozkagu: Izraeleko artzaina, eta ere mahastizaina ; Biblia
denboran, bi irudi, egun-oroz Palestina erresuman ikusten zirenak.
Lehenbiziko irudian, Jainkoa Israeleko artzaina da. Artzainaren izena, lehengo denboretan,
emana zen ere erregeeri. Hemen, lehenik, Jainkoari emana zaio eta gero lurreko erregeeri emana
zaiote izen hori, Jainkoaren ordain ; bainan, Israelen, egiazko artzaina Jainkoa da, hala nola, 22.
Salmoan : « Jauna dut artzain: ez naiz deuseren beharretan » Eta Hasiera liburuan, Jakobek
benedikatu zuelarik Joseph, otoizten du Jainkoa: « Ene arbaso Abrahamek eta Isaakek, zerbitzatu
duten Jainkoak sortu nintzanetik gaurdaino nere artzain izan den Jainkoak » Eta benedikatu
zituelarik hamabi semeak: « Jakoben Jainko indartsua, Israelen artzaina eta harkaitza.» Eta orain
Isaiasen liburuan: « Artzainak bezala, alhatzen du artaldea: bildotsak deramatza bere ondoan, ardi
bildosdunekin batean. »
Israeleko populua deitua da Jainkoaren artaldea, hala nola, 94. Salmoan: « Hura da gure
Jainkoa, eta gu harek alhatzen duen herria, harek gidatzen duen artaldea. » Salmo hunek Jalgitza
oroitarazten dauku, populuak orduan senditu duela, Jainkoaren laguntza gabe ez dela sekulan
ixtripuetarik ateratuko. Egungo Salmoak irudi bera emaiten dauku: « Israeldarren artzain entzun,
zure ardiak, lehen bezala otoi lagun. »
Bigarren irudia, mahastia:« Guganat itzul, Jaungoikoa! Zerutik beha, gure zain heda zuk
besoa.» Testo hunek oroitarazten dauku, Isaiasen kantua mahastiarentzat: « Neure adiskidearen
izenean kantatuko dut adiskidearen eta haren mahastiaren kanta. Nere adiskideak bazuen mahasti
bat malda emankor batean. Lurra harrotu, harriak kendu eta aihenik hoberenak landatu zituen.
Erdian dorre bat eraiki eta dolarea egin zuen.» Iduritzen zaiku mahastiaren kantua orok ezagutzen
den kantua dela, menturaz, amodiozko kantu bat gizongaiak bere maiteari kantatzen zuena.
Oihartzun batzu balira bezala, Salmo huntan beste pertsu batzu irakurtzen ditugu:« Egiptotik
mahats ondo bat atera zinuen, eta herri batzu haizaturik, hura landatu. Haren aitzinen lurraldea
garbitu zinuen, erroak egin zituen eta lurraldea bete. Bere itzalaz estali zituen mendiak, bere
aihenez zedroetan gorenak, itsasoraino luzatu zituen adarrak… »
Hemen aipatuak dira Israeleko oren ospetsuak, ateratu zelarik Egiptotik, sartu Lur hautatuan
eta bereziki Moisek populu hori, es deusetarik ateratu zuelarik. Orai goratasunean da eta badaki
usaiaz kanpoko gertakaria, Jainkoari esker gertatua dela, zinez oren ospekoak dira: «Bere itzalaz
estali zituen mendiak, bere aihenez zedroetan gorenak, itsasoraino luzatu zituen adarrak »
Bainan, hastean den amodio horrek ez du iraun, maitea (Israel) ez baita leial egon, huna
Isaiasek zer erraiten duen: « Erranen dauzuet zer eginen diotan neure mahastiari: hesia kenduko
diot, larre bilaka dadin, harresia aurtikiko diot, zangopila dezaten, lur soil ezarriko dut. Ez dut
moxtuko ez jorratuko, sasiek eta laharrek hartuko dute, hartarat euririk ez dezaten egin manatuko
diotet hodeieri. »
Enzuten ditugu profetaren hitzak, abertitzen du populua zorigaitzaren orenak heldu direla.
Eta gaurko Salmoan, ikusten dugu jadanik zorigaitza hor dela.
Gero:« Zertako zilatu diozu inguruko hesia? Bidekariek fruitua kentzen diote, basurdeek
xehatzen, basihiziek jaten…Auzoen elepide egin gaituzu, etsaiak trufaka ari zaizkigu » Dena den,
Israelek ezagutzen ditu bere hutsak, eta Salmoan otoizten du Jainkoa: « Noiz arte egon behar duzu
haserre, herria otoizka ari zaizunean. Nigarra eman daukuzu janari, malko ainitz edari »
Oraiko mendean, Jainkoak gaztiga bagintza, ofentsa gintazke, orduan uste zuten zoriona eta
zorigaitza, denak Jainkoak igortzen zituela, berantxago, ikusi dugu, Jainkoak errespetatzen duela
gizonaren libertatea.
Dena den, Salmo hunek, umiltasunaren eta fedearen erakaspena emaiten dauku. Populuak
aitortzen du ez dela leial egon eta hitzemaiten du sekulan ez dela Jainkoaren ganik urrunduko.

Bigarren irakurgaia

( Hemen nauzu, zure nahiaren egiteko)

Hebrearreri epixtolatik 10, 5-10

Haurrideak,
5 Kristok, munduan sartzean, hau dio, salmoaren arabera:
Ez zinuen opari eta eskaintzarik nahi izan,
bainan gorputza moldatu zinautan.
6 Erre-opari eta bekatuen barkamen-oparirik ez duzu atsegin izan.
7 Orduan, erran nuen:
Hemen nauzu, nere Jainkoa, zure nahiaren egiteko,
nitaz horrela baita Liburuan idatzia.
8 Lehenik dio: Ez zinuen nahi izan, ez atsegin izan
opari eta eskaintzarik, ez erre-opari,
ez bekatuen barkamen-oparirik,
nahiz eta gauza horiek legeak manatuak diren.
9 Gero beste hau dio:
Hemen nauzu, heldu naiz zure nahiaren egitera.
Horrela lehen kultua kentzen du, berria jartzeko.
10 Eta Jainkoaren nahi horren indarrez saindu eginak gira,
Jesu Kristok behin betiko egin zuen
bere gorputzaren eskaintzari esker.

Bizpahiru lerroz behar balitz bildu testo hau, erran gindezake: Huna zertan dagon Kristoren
sakrifizioa. Mundurat jin delarik Aitari erran dio : « Hemen nauzu zure nahiaren egiteko.»
Hemendik goiti haren gorputza girelakotz, behar dugu egun oroz erran: « Hemen nauzu. »
« Hemen nauzu » errepostu horren beha da Jainkoa, Testamendu Zaharrak, jadanik, errana
zuen hori. Oroit gaiten Samuel ttipiaren bokazioneaz, Israelen zerbitzari handi bilakatua. Burasoek
sagaratua izan zen Jainkoaren zerbitzuko, Siloko saindutegian Eli apezaren ondoan. Gau batez,
haurrak entzun zuen boz batek deitzen zuela. Hiru aldiz jeiki zen eta erran zion apezari : « Deitu
nauzu, hemen naiz », eta aldi guziz Elik ihardetsi zion : « Ez dauzut dei egin ». Hirugarren aldian,
Elik ulertu zuen haurra ez zela ametsetarik ari, eta kontseilu hau eman zion : « Zoazi etzatera.
Norbaitek berriz dei egiten badauzu errazu : « Mintza zaite, Jauna, adi dago zure zerbitzaria »
Abrahamek erran zuelarik « Hemen naiz » hitz horiek izan ziren ospetsuak. Jainkoaren deia
entzun zuenean, errepostu hau egin zion Jainkoari: «Hemen naiz » Isaaken sakrifizioa beti froga
bezala emana izan zen Israeleko populuari, bainan Isaak ez zen izan sakrifikatua. Orduan, populuak
konprenditu zuen sakrifizioa baino eskukotasuna hobe zela. Samuelek erran zion
Esauri : « Atseginago ote ditu Jaunak erre-opariak eta sakrifizioak hari obeditzea baino ? Ez !
Sakrifizioak baino hobe hari obeditzea »
Jainko faltsuen denbora zen eta populuak egiten zituen Jainkoari otoitzak, bainan ez zinez
eta gertatzen zitzaioten sakrifizioen egitea oraino. Profetek larderiatzen zuen jendea eta erraiten
zion, otoitzak hobe zirela sakrifizioak baino.
Oseas irakurt dezagun : « Itzul zaitezte Jaunarenganat, egiozue otoitz hunela : « Barka,
bekatu oro, ontzat hartzazu gure aitorpenaren oparia. »
Gutun hunen egileak barna sartua du bere baitan erakaspen hori, eta ikusten du Kristok beti
Aitaren nahia egiten duela. Kondatzen du nola Israel lanjerrari eskapatu den : « Ez duzu nahi ukan
sakrifiziorik, ez eta erre-opari, ez bekatu barkamenduen oparirik…Orduan erran dut : « Hemen
nauzu, nere Jainkoa, zuren nahiaren egiteko.»
Salmo hau esker onezkoa da, Israel lanjerrari eskapatu delakotz : « Jaunari nindagon beha
eta beha ; ukurtu da entzun du nere oihua : herio leizetik atera nau, ixtil eta lohitik atera.
Harrokaren gainean tinko ezarri dauzkit oinak, segurtatu nere urratsak » Hemen, Egiptotik
ateratzeaz, mintzo da, eta hortakotz esker-onezko otoitza egiten du, eta Salmoak segitzen du
erranez : « Kantu berria ezarri daut ezpainetan, gure Jainkoarentzat gorespen-kanta », eta
urruntxago : « Ez duzu nahi ukan sakrifiziorik ez eskaintzarik eta erre-opari ez bekatuen
barkamendu oparirik, beharriak ideki dauzkidazu zu entzuteko eta erran dut : « Hemen nauzu zure
nahiaren egiteko »

Ebanjelioa

Alleluia, alleluia

Boztu eta kanta, Birjina Maria
Zu baitan dago zeru-lurrek kabi ez dezaketena.

Jesu Kristoren Ebanjelioa san Luken liburutik 1, 39-45

39 Egun heietan, Maria bizi-bizia abiatu zen
Judeako mendialdeko herri baterat.
40 Zakariasen etxean sarturik, Elixabeti agur egin zion.
41 Elixabetek Mariaren agurra entzun orduko,
haurrak jauzi egin zion sabelean.
Orduan, Izpiritu Sainduaz bete zen Elixabet,
42 eta oihu handi batean erran zuen:
“ Benedikatua zu emazte guzien artean,
eta benedikatua zure sabeleko fruitua !
43 Nor naiz ni, nere Jaunaren ama etor dakidan ?
44 Zure agurra nere beharrietarat heldu orduko,
huna non haurrak bozkarioz jauzi egin dautan sabelean.
45 Zoriontsua zira, sinetsi baituzu
Jaunaren partez erran zaitzuna beteko dela.”

” Orduan Izpiritu Sainduaz bete zen Elixabet…” Horrek erran nahi du Izpirituak berak duela jakinarazten
, sortuko dena nor den :Jauna ! Lukek badaki Elixabeten errana :” benedikatua zu emazte
guzien artean ” aurkitzen dela kasik berdin JUDIT-en liburuan (13, 18) : “Benedika zaitzala , nere
alaba , goi goiko Jainkoak emazte guzien gainetik !” Judit-eri solas horiek erranak zaizkio , etsaien
jenerala hil eta , bitoria bat ereman baitu . Berdin Mariak gaizkiaren kontrako gudua irabazteko
bidean emaiten du gizartea . Ez da hori bitoria ttipiagoa
Elixabetek dio Mariari :” Zure agurra nere beharrietarat heldu orduko , huna nun haurrak
bozkarioz jauzi egin dautan sabelean !” Haur hori Jondoni Batista da eta Izpiritu Sainduaz beterik
da bozkarioetan sartzen . Hor ere Izpiritua bera da agertzen . Berriz ere entzun dezagun Elixabet :
” Nor naiz ni nere Jainkoaren ama etor dakidan ? ”
Hitz horiek beldurra adiarazten dute bai eta ere bozkarioa . Berdin zen gertatu , bi
sendimendu horiek zituen ukan Dabid-ek batasunaren arka ( l’arche d’alliance ) Jerusalemerat ekarri
nahi ukan zuenean . Maria batasun arka berria da . Arka hori Jainkoaren egoitza zen . Mariak ere,
berekin dakar Jainkoa .eta Haren bidez :” hitza gizon egin da , eta gure artean bizi izan da .”
JOANI 1 , 14 . Hori beraz Mariari esker , Elixabetek dioen bezala :” Zoriontsua zira sinetsi baituzu
Jaunaren partez erran zaizuna beteko zela . ”
Mariaren erantzuna Elixabeti ezagutzen dugu ,Magnifikata da . Kantu huntako pasaia
geihenetan salmoetako erran berak entzuten dira . Umila da Maria . Gogoz dazkien otoitzen hitzak
ditu berriz hartzen . Bibliatik ikasia zaio hor Mariari gogoratzen : Sinesteak sortzen.