Abendualdiko 1. igande C ABESTIAK 2015-11-29

SARRERA Kanta zagun guztiok ABENDU
(Bened 156) (Loiola 457) (Gora Jauna-2, 5)

R/. Kanta zagun guztiok
bihotza betean;
gure Salbatzailea
etorri artean.

1.-Gauaren erdian da
entzun deiadarra;
erne egon gaitezen,
badator senarra. R/.

2.-Nausia badator ta
lapurra bezala.
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala. R/.

SALMOA

SALBATZAILEA ZATOZ LENBAITLEN (Sal 24:: Idazu Jauna zure bideak ikastea) ABENDU (Gora Jainkoa-2, 8. or.)

Salbatzailea,
zatoz lenbaitlen!
Zure zain, Jauna,
gaude gu hemen.

1.-Idazu, Jauna, / zure bideak / ikastea,
zure bidexkak / jakitea.
Argi nazazu / egi bidetik / ibiltzeko.
Zu zaitut nire / Jaun eta Jainko.- R/

2.-On eta zuzen / delako, Jaunak / eman die
bekatariei / zuzenbide.
Apalak ditu / bide zuzenez / eramaten,
nondik ibili / die esaten.-R/

3.-Errukia eta / leialtasuna / Hark bidetzat
ituna gorde / dutenentzat.
Jainkozaleak / Jaunak etxeko / ditu hartzen,
bere ituna / Hark agertzen.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jauna,
zeure onginahia
erakuts iezaguzu,
zeure salbamena
emaguzu.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten du, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Bened 112)

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna, gure Jainkoa,
BEDEINKATUA ZU!
Zeru-lurren egile,
BEDEINKATUA ZU!
Guztien Salbatzaile,
BEDEINKATUA ZU!
“Gure jabe zara-ta
BEDEINKATUA ZU! (2)

Jesus Jainko Semea,
BEDEINKATUA ZU!
Guregatik hil zara,
BEDEINKATUA ZU!
Aitak piztu zaitu-ta,
BEDEINKATUA ZU!
“Gure artean zaude,
BEDEINKATUA ZU!” (2)
Espiritu Santua,
BEDEINKATUA ZU!
Bizian bizigarri,
BEDEINKATUA ZU!
Poz-emaile bikaina,
BEDEINKATUA ZU!
“Malkoetan pozgarri,
BEDEINKATUA ZU! (2)

BUKAERA AGUR AMA ERRUKIZ BETEA

R/. Agur, ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea:
ama pozez, Jainkoak asea,
zu Maria.

1.-Gizadian haurrik ederrena,
neskatxetan agurgarriena:
birjinetan garbiz garbiena.
Ta gorago zeruan zaudena.
Zu Maria.-R/.

2.-Egin zaitu Jaunak miragarri;
autu zaitu mirabetzat, Mari,
aukeratu andre zoragarri,
zeruko ta lurreko mirari,
zu Maria. R/.

3.-Nahi zaitugu / dohatsu aitortu,
eginahalez / ezin dugu lortu,
esan, jardun, / hitzetan agortu,
zu goratzen geldi gara mutu,
oi Maria. R/.