Santu Guztiak Festaburua ABESTIAK (2020-11-01)

SARRERA

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean;
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

1.-Aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
abestu Jaunari.

2.-Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

1.-Aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
abestu Jaunari.

3.-Norbait larri eta estu
zure beharrez bada,
emaiozu neurri gabe
maitasun-besarkada,
hurkoari on eginez
Jainkoa agertzen da,
pozez denok maita.

SALMOA

Kanta Jaunari jai honetan,
santu guztien ohoretan.

Jaunarena da lurra, / eta lurra betetzen dutenak,
lurbira eta bertan bizi direnak.
Hark eman dizkio itsasoak oinarri, / eta ibaiak sendogarri.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia

Zatozte nigana, / nekatuok, lanpetuok;
eta Nik arinduko zaituztet / ─dio Jaunak─.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, JAUNA, / sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena.
Santua, santu, santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

JAUNARTZEA

Jauna gure Jainkoa, bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, bedeinkatua zu! (2)

Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu!

Espiritu Santua, bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu!

AZKENA

Eskerrak bihotzetik, / Aita Jaungoikoa.

Zuk sortu ta salbatu / gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu / zureak garenok.-R/

Maitasun, bake, egi, / zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu. / Esker onak zuri.-R/.