KEINUAK
(Badira beste zeinu batzuk ere)

Hau poza, ene Jainko, zu aurkitu izateaz!
Baina zeuk ninduzun aurkitu lehenago.
Urrunetik ninduzun ikusi, niri begira gelditu
eta begi-keinua egin zenidan.

Ikusi nuen zure keinua arbolan, arrosan, txorian,
errekaren xuxurlan.
Baina ez nekien zureak zirela keinuak.
Bigarrenez, hirugarrenez keinu egin zenidan
eta zure adiskideek eman zidaten arte misterioaren berri:
Ā«Beraren zeinu dira, Jesusek erakutsi zigun horiei antzematenĀ».

Ikusi nuen zer zuten arbolek barnean,
zer arrosak, txoriak, errekak.
Ahots bat zen, entzun dezakezuna
eta aurpegi misteriotsu bat, doi-doi ikusten al duzuna.
Eta pentsakor gelditu nintzen, sakon pentsakor.
Gaur zur eta lur jarraitzen dut ikusten dudanean
jendearen eta gauzen barnea.
Bera ote barnean dagoena?
Eta begi-keinu egin didazu, gogokide, maliziatsu.
(Patxi Loidi)