Urteko 34. ig Kristo Errege ABESTIAK 2019-11-24

SARRERA

Kristo gure Errege adora dezagun
Zeru-lurren jabe aitortu dezagun.

Fede bizi baten denok ernai,
“Zureak gera gu, o Jesus, bai” (2);
ez, beste jaberik ez dugu nahi.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari..

SALMOA

Zure etxera goaz, Jauna,
hauxe da poza daukaguna.

Hura poza nirea, esan zidatenean:
Bagoaz Jaunaren etxera!
Oraintxe gure oinak iritsi dira,
Jerusalem, zure atarira.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Bedeinkatua gure aita Davidengandik
datorren erreinua!.-R/

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk nire sinesmena.

SANTU

“Hosanna, hosanna,
zeru goienetan” (2).

Bedeinkatua
Jaunaren izenean
datorrena.

“Hosanna, hosanna,
zeru goienetan” (2).

JAUNARTZEA

Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
esker, otoitz, maitasuna” (2).

Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila
harek dakarren argia.

AZKENA

Agur Jainkoaren
Ama maite ederra,
zeruko atea,
itsasoko izarra (2).