Urteko 32. igandea C ABESTIAK 2019-11-10

SARRERA

Zein gozo ta eder den / anaiok elkartu
eta denok batera / Jainkoa goratu.

Gora bihotzak eta guztiok / egin kantu,
Jainkoak bere eskuz / salbatuko gaitu.-R/.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.-R/.

SALMOA

Jauna dut argi / eta salbamen.

Entzun, Jauna, / nire auzi bidezkoa,
adi ezazu / nire deiadar hotsa;
hartu belarriz / nire arrena,
gezur gabeko / ezpain hauena.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jesu Kristo da / hilen arteko lehen semea;
berari aintza eta agintea / gizaldi eta gizaldietan.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, sinesten dut.

SANTU (Bened 43. or.)

Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
HOSANNA, / zeru goienetan
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
HOSANNA / zeru goienetan!

JAUNARTZEA

Zu zara Jainko salbatzailea, / argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza / aterpe babesgarria.

Eskerrak zuri, Jauna, / eskerrak zuri.

Pozik gabilzke ur ateratzen / biziaren iturritik.
horren indarrak baitu jendea / berpizten hilen artetik.-R/

Orduan dugu denok esango: / “Jo Jaunari kantu hotsa!
Handia baitu bere izena, / neurrigabea bihotza”. R/-

Gorets beza lur osoak Jauna, / kanta harek egin lana.
Bai harrigarri dela herrian / salbatzaile dugun Jauna. R/.-

AZKENA

Jainkoaren Ama, / Ama guztiz ona,
“zaitugu maite / beti, beti” (2).

Gure+esker gaiztoek /
zure bihotza dute erdiratzen /
samurra baita,
gutaz izan (e)zazu /
beti errukia, beti, beti.-R/.