Urteko 31. igandea C ABESTIAK 2019-11-03

SARRERA

Goazen elkarturik, piztuta fedea
argitan zabalik maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza,
bere Hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.

AINTZA

Aintza zeruan (3), / Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari (2).

SALMOA

Jaunari kanta,
ona baita,
hain du handia
bere betiko errukia..

Goraipatuko zaitut,
ene Jainkoa, ene Errege,
bedeinkatuko dut zure izena betikotasun osoan.
Egunero zaitut bedeinkatuko,
zure izena menderen mende
dut goretsiko.

Jaunari kanta,
ona baita,
hain du handia
bere betiko errukia.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Hain maite izan baitu Jaungoikoak mundua,
bere Seme bakarra eman dio;
hari sinesten dionik inor
gal ez dadin,
baizik betiko bizia izan dezan.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Bened 43)

Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna,
zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, zeru goienetan!

Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, zeru goienetan!

JAUNARTZEA

Igandean du sortarazia
Jaun zerukoak argia.
Igandean du maitez egina
munduko lehen eguna.

“Denek batean eskerrak eman
Zeruan eta lurrean” (2).

Igandean du Kristok hasia
piztu beharren Bizia.
Zuei bake! Zuekin nago,
munduak mundu dirauino.

“Denek batean eskerrak eman
zeruan eta lurrean” (2)

AZKENA

Eskerrik asko, Jauna,
Bihotz-bihotzetik:
eskerrik asko, Jauna,
orain eta beti.