Urteko 28. igandea B ABESTIAK 2018-10-14

SARRERA Zure erreinua oihukatzen dugu Jauna (Bened 508)

R/.-Zure erreinua oihukatzen dugu, Jauna,
zure erreinua, zure erreinua, Jauna.
• Zuzentasun (e)ta / bakearen erreinu,
bizitza eta egiaren erreinu. R/.
• Maitasun eta / graziaren erreinu.
gu guztiongan bizirik den erreinu.-R/.
• Munduko ez, ta / munduan den erreinu,
indarra-bide iristen den erreinu.-R/.
• Kristorengandik / sorturiko erreinu,
eta amairik inoiz ez duen erreinu.-R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan”.
Goresten zaitugu zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa. R/.

SALMOA

Erruki hutsa / dugu Jauna, / errukia ta / maitasuna.

Gure egunak / bat banatzen erakuts iezaguzu,
bihur dakigula bihotz hau zuhur.
Itzul zakizkigu, Jauna; noiz arte?
Jar zaitez zeure morroien alde.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zorionekoak / gogoz behartsu direnak,
berena dute-eta / zeruetako erreinua.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena.
Santua, santu, santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu,
bera da gaixoen janari, / beragan dugu, bai,
guk aurkitzen osasun / ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu,
ogi bat / mahai santu batean,
ezin izan gorroto-haserrerik, / gaurtik behin ere gure artean.

Jauna begira
beti daukagu, / eskuak zabaldurikan
beraren bidetik joan behar dugu / ta eseri beraren mahaian

AZKENA

Ama Maite Maria, / egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus / ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta / gure Ama ona,
entzun Elizarekin / eskatzen duguna:
eman zure fruitua, / gure Osasuna,
isur zure Semea, / Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data / salbatzaile Jauna.

Ama Maite Maria,
egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.