Urteko 27. igandea B 2018-10-07
ABESTIAK

SARRERA

R/.-Dohatsu bihotz garbiak, ikusiko baitute Jainkoa

Dohatsu bihotz-barnez pobreak, haiena baita zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak, agindutako lurraz baitira jabetuko.

R/.-Dohatsu bihotz garbiak, ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu negarretan direnak, gozotasuna izango dute Jaunagandik.
Dohatsu zuzen gose direnak, ho(r)ien goseak bere asea izango du
.-R/.

AINTZA (Gora Jainkoa-7,14. or.)

R/.-Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

1.-Hain handi eta eder / zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua Zu, / eskerrak zuri.

R/.-Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

2.-Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna, / gorespen zuri.

R/.-Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna, / Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / erruki, Jauna.-

R/.-Aintza zeruetan Jainkoari,
bakea lurrean gizonari.

4.-Zu bakarrik Santua, Jesu Kristo.
Espiritu Santuarekin, / Jainko Aitaren argitan.

SALMOA

R/.- Agertu zure / bihotz ona.
eman zuk, Jauna, / Osasuna.

Dohatsu,
Jaunaren beldur dena,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana
baituzu jango,
zoriontsu izango zara
eta ongi zaizu joango.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Elkar maite badugu,
Jaungoikoa gurekin dago
eta haren maitasuna
bere betera iritsi da gure artean.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna, gure Jainkoa,
BEDEINKATUA ZU!
Zeru-lurren egile,
BEDEINKATUA ZU!
Guztien Salbatzaile,
BEDEINKATUA ZU!
“Gure jabe zara-ta
BEDEINKATUA ZU! (2)

Jesus Jainko Semea,
BEDEINKATUA ZU!
Guregatik hil zara,
BEDEINKATUA ZU!
Aitak piztu zaitu-ta,
BEDEINKATUA ZU!
“Gure artean zaude,
BEDEINKATUA ZU!” (2)

Espiritu Santua,
BEDEINKATUA ZU!
Bizian bizigarri,
BEDEINKATUA ZU!
Poz-emaile bikaina,
BEDEINKATUA ZU!
“Malkoetan pozgarri,
BEDEINKATUA ZU! (2)

AZKENA

ESKERRIK ASKO, JAUNA,
BIHOTZ BIHOTZETIK,
ESKERRIK ASKO, JAUNA,
ORAIN ETA BETI.