Urteko 22. igandea B ABESTIAK 2015-08-30

SARRERA

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Nor bizi, Jauna,
zure etxean.

Akatsik gabe eta zintzo dabilena,
Bere artean egia dioena.
Mihiz inor belzten ez duena,
hurkoari gaitzik egiten ez diona,
auzokoa lotsagarri uzten ez duena.

Nor bizi, Jauna,
zure etxean.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Aitak, bere gogoz,
egiaren hitzez sortu gaitu,
beraren izaki guztietan
lehenengoak izan gaitezen.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten du,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Lourdes) (Gora J.-7,26)

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua
Jaunarengandik
datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Sinesteko mirari
hain harrigarria,
ogiaren irudiz
Jesus estalia,
Jesus bera gurtzen dut
aldare gainean,
Jesus bera jaten dut
egiz jaunartzean.

Nire begiek Jesus
han ez dute ikusten,
orobat zentzukiek
ez dute naba(r)itzen.
Baina zalantz(a) gabe dut
han dela sinesten,
sinesmenaren argiz
hau dut ezagutzen.

AZKENA

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!

Zuregandik sortu dena:
Aleluia!
Hilobitik zutitu da:
Aleluia!