Urteko 17. igandea B ABESTIAK 2015-07-26

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu Jaunari.

SALMOA

Bai dohatsu,
gau ta+egun
Jaunaren legea
hausnartzen duena.

Bai dohatsu
gaiztoaren asmoari jarraitzen ez zaiona,
hobendunen bidean ez dabilena,
lotsagabeen batzarrean
esertzen ez dena.
Ostera, Jaunaren legean atsegin duena,
gau eta egun haren legea hausnartzen duena.

Bai dohatsu,
gau ta+egun
Jaunaren legea
hausnartzen duena.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.
Poztu zaitezte eta alaitu,
handia izango da-eta
zuen saria zeruetan.
Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin zeruko kanta ederrena.
Santua, santu, santua zara
Jaungoiko gure Jaun onena,
Zeru ta lurrak goresten dute, goresten zure ahalmena,
«Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna ta gorapena,
bedeinkatua orain ta beti guregana datorrena” (2).

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Azken afari ezkeroz, Jauna,
gure janari Zu zera.
Agindu gozoz lotu gintuzun
Zure gorputza hartzera.
Ogia bide gera iristen
gure gorputzak lotzera,
zuhaitz gerria adarrarekin
bat egiten den antzera.

Batasun honek eskatutzen du
arimak ere bat egin;
buru-bihotzez bizi gaitezen
bat eginikan zurekin.
Zaren osoa eskaintzen zara,
izanez gure atsegin.
Zuk jarritako maite-legean
ez genuke nahi huts egin.

AZKENA

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!

Zuregandik sortu dena:
Aleluia!
Hilobitik zutitu da:
Aleluia!