San Jose eguna ABESTIAK 2015-03-19

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den
guztiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari.
Eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Ondorengoak
zuk ugari,
eta iraungo
dute beti.

Jaunaren bihotz
ona dut kantuz
goratuko;
leiala dela
menderen mende
aipatuko.
Diozu: “Beti
nire errukia
zutik dago,
Leialtasuna
zerua baino
sendoago”.-R/.

EBANJELIO AURREKOA

Jesu Kristo, guri mintza,
argi gure bihotza.

Bai dohatsu
zure etxean bizi direnak,
beti zu goresten ari direnak!

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Hosanna,
hosanna,
zeru goienetan.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.

Santu, santu, santua,
diren guztien
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.

Bedeinkatua
Jaunaren izenean
datorrena.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Sinesteko mirari
hain harrigarria,
ogiaren irudiz
Jesus estalia,
Jesus bera gurtzen dut
aldare gainean
Jesus bera jaten dut
egiz jaunartzean.

Nire begiek Jesus
han ez dute ikusten,
orobat zentzukiek
ez dute naba(r)itzen.
Baina zalantza gabe dut
han dela sinesten,
sinesmenaren argiz
hau dut ezagutzen.

AZKENA

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Zuk sortu (e)ta salbatu
gaituzu, bai, denok;
Zuganatu gaitzazu
Zureak garenok.