Pazkoaldiko 4. igandea C ABESTIAK (2019-05-12)

SARRERA

Kristo bizi da, bizi, / lehen, orain, beti.

Hilen artetik zaigu / Kristo berriz piztu,
lotan daudenetatik / lehen bizi-fruitu.
Berak heriotzea / piztuz du garaitu. R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.-R/.

Jainkoa baita / nire indarra (e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.- R/.

AINTZA

R/.-Aintza ta aintza zuri, Jauna,
bai zeruetan
bai lur honetan.

1.-Goratzen zaitugu Zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.

R.-Aintza ta aintza zuri, Jauna,
bai zeruetan
bai lur honetan.

2.-Jainkoaren Bildotsa,
Aitaren Seme,
Zuk barkatzen ta salbatzen
gaituzu bai denok.

R.-Aintza ta aintza zuri, Jauna,
bai zeruetan
bai lur honetan.

3.-Zu bakarrik santua,
Zu Jesu Kristo:
Espirituarekin
Aitaren argitan.

SALMOA

Jauna dut artzain, / ez naiz ezeren beharrean.

Bere ondotik / narama bide zuzenetik.
Zure begia eta makila / Hor dauden arte,
Badut nik gozo, / Badut bake. R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zaindu nazazu, Jauna, / babes bila bainator zugana.
Hau diot nik Jaunari: / «Zu zaitut neure jabe»;
Jauna da nire ondare eta edontzia; / Zuk daukazu eskuetan nire zoria.-R/

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut,
indartu zuk nire sinesmena.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu. / Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen / osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu / ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrik / gaurtik behin ere gure+artean.

Jauna begira beti daukagu, / eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu / ta+eseri beraren mahaiean.

AZKENA

Agur, Ama, errukiz betea, / Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea: / ama pozez, Jainkoak asea, / zu Maria.