ONTASUNA MUNDUAREN ESPERANTZA

«Ontasunak du salbatzen mundua, jendearen eguneroko ontasunak, batzuek besteei eskaintzen dieten ontasunak. Ontasun hori, ontasun zoro hori, da gizakiagan dagoen alderik gizatiarrena, gizakia definitzen duena, gizakiak irits dezakeen lorpenik handiena. Batzuetan ontasun horrek oso txikia eta ahula dela ematen du gaitzaren izugarrikeriaren eta hedaduraren ondoan. Halaz guztiz, beraren txikitasuna eta ahuldadea gorabehera, ez du gaitzak sekula garaituko. Horra: ontasuna, bizitzako dardarizoetako bat den horixe, da munduaren esperantza. Monasterio budista batetik kanpo, Himalaiako mendietan, bada harri bat asmakizun batekin: «Zer egin behar da ur-tanta bat ez lehortzeko?» Eta harri bereko idazkiaren atzealdean dator erantzuna: «Itsasoan erortzen utzi». Irudi eder-ederra. Baina neuk partekatzen ez dudan ozeanoan eta osotasunean integratzearen ideiari dagokio erantzun hori. Agian, balegoke ordezko erantzun bat, kanpotik, izarpetik, basamortutik hartua: «Zer egin behar da ur-tanta bat ez lehortzeko?» «Egarri den norbaiten ezpainetan ipini». (Josep María Orioll filosofiaren “La penúltima bondad” idazkitik hartua).