Goizian argi hastian

Triste dagoen bihotza alegeratzen du txoriaren goizeko kantak bezala, egunsenti ederrak: naturak.
Triste dagoen arren, badu argirik ikusteko, beste batzuk tristeago bizi direla. Halakoak gonbidatzen ditu, bihotz-zabal, belarriak irekitzera txoriaren kanta entzutera. Begiak irekitzera, egunsentia kontenplatzera.

Goizian argi hastian, (ikus behean jatorrizkoa)
ene leiho-hegian
txori bat pausatzen da eta
ozenki hasten kantan.
Txori ederra, hain alegera,
entzuten haudanean (=hi entzun nik)
ene bihotzeko tristura
laster zoak airera.
Ene txoririk maiteena,
zertan etorri haiz nigana?
Esnatu nauelarik,
ametsik ederrenean.
Etorriz hain goiz, uste al huen
banuela nik pena handirik?
Ez, ez, hoa kontsolatzera
ni baino zoritzarragoko dena.

(jatorrizkoa)

Goizian argi hastian,
ene leiho-hegian
txori bat pausatzen da eta
goratik hasten kantan.
Txori eijera, hain alegera,
entzuten haidanian,
ene bihotzeko tristura
laister duak aidian.
Ene txoririk maitena,
zertaz jin hiz ni gana
Iratzarrazi nialarik
ametsik eijerrena.
Jinik hain goizik, uste hiena
baniala hanitx pena?
Ez, ez, habil kontsolatzera
malerusago dena.

,
ene leiho-hegian
txori bat pausatzen da eta
goratik hasten kantan.
Txori eijera, hain alegera,
entzuten haidanian,
ene bihotzeko tristura
laister duak aidian.
Ene txoririk maitena,
zertaz jin hiz ni gana
Iratzarrazi nialarik
ametsik eijerrena.
Jinik hain goizik, uste hiena
baniala hanitx pena?
Ez, ez, habil kontsolatzera
malerusago dena.