Garizumako 4. igandea B ABESTIAK (2018-03-11)

SARRERA

Deika naukazu (Bened 262)

Deika naukazu, Jauna, zu zaitut beti lagun;
erruki nitaz, nire oihua entzun, arren, entzun.
Gizasemeok, noiz arte zauzte bihotz gogor?
Huskerizale gezurretara hain erorkor

SALMOA

Jerusalen zu
ez besterik,
ezin izan nik
poz biderik.

Babiloniako ibai ertzean
negar egitera eseri ginen,
Sionez oroitu baikinen.
Lurralde hartako saratsetatik,
utzi genituen zitarak zintzilik.

EBANJELIO AURREKOA

Aintza, Jesus, zuri beti;
Zu zara gure argi.

Hain maite izan baitu
Jaungoikoak mundua,
bere Seme bakarra eman dio;
hari sinesten dionik inor gal ez dadin,
baizik betiko bizia izan dezan.- R/

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ETA EZ UTZI GU TENTALDIAN ERORTZEN
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu, bai, guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrerik
gaurtik behin ere gure artean

Jauna begira beti daukagu, eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu
ta eseri beraren mahaian.

AZKENA

Bekatariok Ama
Birjina zaitugu,
“Zugan gure bihotza
guk ipintzen dugu” (2).

Egizu Zuk, Maria,
gugatik erregu,
“heriotzako orduan
ez gaitezen galdu” (2).