Garizumako 5. igandea B ABESTIAK 2018-03-18

SARRERA

Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake (e)ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.

Agindu lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

Zure pozetan goaz,
Jerusalem berri;
fedeak zu baitan
du bere zimentarri.
Maitasunak zu zaitu
bere berogarri.
Piztu itxaropena
zure herriari.

SALMOA

R/.- Bihotz garbia nigan sortu,
arnas bizkorra
barne muinetan emaguzu.

Erruki zakizkit, Jainko,
duzun maitasun handiaz,
suntsi ezazu nire makurra
zeure amaigabeko errukiaz.
Garbi nazazu neure hobenetik,
ikuz nazazu neure gaiztakeriatik.-R/.

EBANJELIO AURREKOA

Jesu Kristo guri mintza,
argi gure bihotza.

Nire zerbitzari izan nahi duenak,
jarrai biezat –dio Jaunak-;
eta ni naizen tokian,
han izango da nire zerbitzaria.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna gure Jainkoa, bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, bedeinkatua zu!
Gure jabe zarata, bedeinkatua zu!

Jesus Jainko Semea, bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara ta, bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu!

Espiritu Santua, bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu!

AZKENA

Gogo larri ta bihotz ilunez,
Ama, ikusten bagaituzu,
poza dakarzun izar eder hoi,
goien ager zatzaizkigu.

Izan argitsu atsegingarri
kristauen argitzailea,
itsas harrotu suminkorrari
eman zaiozu bakea.