JUBILEU URTERAKO (2015-12-08 / 2016-11-29) FRANTZISKO AITA SANTUAREN OTOITZA

Jesu Kristo gure Jauna, zeruko Aita bezala, errukitsu izaten erakutsi diguzu, eta esan diguzu, zu ikusten zaituenak Aita ere ikusten duela. Erakuts iezaguzu zeure aurpegia, eta lortua dukegu salbazioa.
Zure begiratuak, maitasunez beteak, askatu zituen: Zakeo eta Mateo diruaren esklabotzatik, emakume adulteriogilea eta Magdalena zoriona gauza materialetan bakarrik bilatzetik, negar eginarazi zion Pedrori saldukeria egin ondoren, eta segurtatu zion paradisua lapur damutuari. Egizu, gutako bakoitzak entzun dezala berari esana bezala emakume samariarrari esan zenion hau: Ā«Jainkoaren dohaina ezagutuko bazenu!Ā»
Zu, Aita ikusezinaren aurpegia zara, bere guztiahaltasuna batez ere barkazioaz eta errukiaz azaltzen duen harena: egizu, izan dadila Eliza, munduan, zure, Jaun berpiztu eta aintzatsua zaituen horren, aurpegi nabari eta agerikoa.
Zuk, zure ministro edo ordezkoak ere ahuldadeak joak izatea nahi izan duzu, horrela ezjakinean edo errorean bizi direnentzat benetako gupida senti dezaten: egizu, haiengana hurbilduko den orok suma dezala Jainkoa itxaroten duela, maitasun eta barkazio duela.
Bidal ezazu zeure Espiritua, eta sagara gaitzazu guztiok haren igurtziaz, errukiaren jubileua Jaunaren onginahi-urte izan dadin, eta zure Elizak, gogo berrituz, Berri Ona eraman ahal diezaien pobreei, askatasuna aldarrika ahal diezaien presoei eta zapalduei, ikusmena itzul ahal diezaien itsuei.
Zuri Mariaren, errukiaren Amaren, bitartez eskatzen dizugu, Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean errege bizi baitzara menderen mendetan.