Kaixo, adiskide hori!

Albiste on batekin natorkizu. Kalean da “EGUNEAN EGUNEKO EBANJELIOA 2016”. MEZULARIK / MENSAJEROK argitaratua. Jai-igandeetan Mezako hiru irakurgaiak; astegunetan ebanjelioa. Egunero iruzkin edo komentario labur bat; aurten Dolores Aleixandre-ren eskutik. Bukaeran otoitz-sailtxo bat.

Zer gehiago? Tresna ederra, egunero etxean, familian, bakarka, egunean eguneko ebanjelioa irakurtzeko. Bide batez, esan nahi nizuke, lan ona egingo zenukeela beste batzuei eskainiz.

Jakina, liburu erlijiosoen ohiko liburu-dendetan aurkituko duzu. Gainera, Gipuzkoako Goierrin, eskura du albiste hau ematen dizun honek liburu-sail bat: bere etxean, San Prudentzio ermitan, Lazkaomendiko ermitan, Lazkaoko beneditarretan… Eta Durangon eskura ditu orobat Koldo Katxo jesulagunak.

Izan gogoan Bibliaren garrantzia kristau-bizitzan. Ondo izan. DIONISIO AMUNDARAIN

San Jeronimoren (374-420) hitzak dira: «Liburu Santuak ez ezagutzea Kristo ez ezagutzea da». Eta San Gregorio Handia (540-604) aita
santuarenak: «Ezagut ezazu Jainkoaren bihotza Jainkoaren hitzaren bidez». Eta Vatikano II.a kontzilioarenak: «Elizak benerazio handia izan die beti Liburu Santuei, Jaunaren Gorputzari izan dion bezalaxe, liturgia santuan batez ere etengabe hartu eta banatu baitu fededunen artean bai Jainkoaren hitzaren eta bai Kristoren Gorputzaren mahaiak
eskaintzen duen biziaren ogia…» (Dei Verbum konst. 21. Zenb.).