GAIA

santuak
2019/10/14

2019/10/04

URRIAREN 4a

ASISKO SAN FRANTZISKO

I

Doinuak: FGD, 8-10

1.-AITA FRANTZISKO, ZEUGANA
gaude kantari jarriak,
bistan dituzun zauriok
zein diren miresgarriak,
Gurutziltzatuak zuri
maitasunez ezarriak.

2.-Erromes beti munduan
gauzen kateetatik aske,
ez bidezorro, ez diru,
pobreza harturik emazte,
bideetan bakea eta
ongia duzu albiste.

3.-Ez zaitugu arma zale,
bai gizon guztiz mantsoa,
anaia txikarra zara,
behartsuenen auzoa,
olibo gozoenaren
kima dakarren usoa.

4.-Penitentzian alaia,
urrikalmendu suharrez,
“Amor non amatur” hura
zenion oihuz, negarrez,
Gurutzetuaz jendea
ohartarazi beharrez.

5.-Eskerrak

2019/10/04

Urriaren 2 Asisko Frantzisko Santua

Orduen Liturgiako BIGARREN IRAKURGAIA

San Frantziskok fededun guztiei egindako gutunetik (K. Esser, Fontes Franciscani, Assisi 1995, 79-86 or.) (Frantziskotarren Ordun Liturgia Berezia, Arantzazu 1999)

Guztien morroi naizenez gero,
behartua nago guztiak zerbitzatzera

Guztien morroi naizenez gero, behartua nago guztiak zerbitzatzera eta nire Jaunaren usain gozoko hitzak ematera; eta erabaki dut zuei adieraztea Aitaren Hitza den Jesu Kristo gure Jaunaren hitzak eta Espiritu Santuaren hitzak, espiritu eta bizi direnak.

Aitaren

2019/09/19

2017/12/06

Xabierko Frantzisko santua (abenduaren 3a)

Abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko santuaren eta euskararen eguna ospatzen dugu.

«Saint François Xavier», Molères jaunaren liburua, «Parole et Silence» argitaletxeak plazaratua.

Bere arima Jainkoaren esku jarri aurretik, Xabierko Frantziskok, azken otoitzat, haurtzaroko euskaraz aurkitu zuen, beraren idazkari eta Txinarako bideko lagunak dioenez; nafar apostoluaren oroigarritzat, urtero bezala 1949an gero, abenduaren 3ko igande hau euskararen seinaletzat emango da, Xabierri eskainia den nazioarteko egunean. Molères jaunak,1986-2008an Baionako gotzain izanak, argitara

2017/05/16

Fatimako Andre Mariari Otoitza
(Frantzisko aita santuak 2017-05-12)

Aita Santuak
Agur Erregina, Fatimako Andre zoriontsua, Bihotz Garbiko Andrea, babes eta bide Jainkoagana joateko.

Zure eskutik datorren Argiaren erromes, eskerrak demazkiot Jainko Aitari, parte hartzen duelako, beti eta nonahi, gizakiaren historian;

zuk leku honetan iragartzen duzun Bakearen erromes, goratzen dut Kristo, geure bakea, eta adiskidetasuna nahi diot eskatu munduarentzat, herri guztien artean;

Espirituak arnasten duen Esperantzaren erromes, profeta nator eta mezulari, guztiei oinak garbitzeko, guztiok

2015/08/02

Loiolako Ignazio santuaren
ereserkia (2015-07-30)

Lorentzo Zugazagaren
bertsio berria

Inazio
fededunon argia
ta gure zaindaria
gaur pozik nahi zaitugu goratu
ta jaso Jaunari gure otoitz ta kantu
zuregan baitugu babesle ta eredu
mundu ta eliza-elkartean
gure kristau-bizitzan.
Santuen bizitzak
lagun izan dituzu
ta bultzatu zaituzte
Jesusi jarraitzera
Hemengo lilura denen gainetik, aurrera.
Maitasun bideak
urratu dituzu
hezkuntzarako aukerak
zabaldurik mundura.
Inazio hor zaude
leial eta erne
zerbitzu bidean
otoitz sakonean
gogo-jardunean
Jauna

2015/02/09

Lourdesko Andre Maria (2015-02-11)
(doinua eta partitura: Cantoral Religioso de Loyola, 604. or.)

1.-Lourdesko Andere / zara zu, Ama;
zeruan ez zara / preso kartzelan.

2.- Lurrera etorri / nahi+izan duzu,
esperantza guri / beti ekarriz.

Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.

3.-Jesusek Arnasa / zizun ezarri,
Mendekostekoan / hartaz zu betez.

4.-Bihotza gainezka / senti zenuen;
bihotz betetikan / zuk gu na(h)i betez.

Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.

5.-Esperantzaz bete /

2014/08/15

Homilia

Anai-arrebok!

Andre Mariaren zeruratzea ospatzen dugu gaur. Esan beharrik ez da jada, ez garela ari leku-aldaketa batez. Zeruratzea esatean, Andre Maria aintzatua izan dela esan nahi dugu. Jainkoak berpiztu egin duela. Jainkozko bizia bizi duela.

Jai honek adierazten digu, gure esperantza ez dela ilusio hutsa. Ostera, gure esperantzak baduela zentzua. Zentzu betea, gainera. Adierazten digu, gure bizia ez dela bukatzen heriotzarekin, baizik izaera bete-betera iristeko hazia duela bere baitan. Bai, Andre Mariaren

2014/08/12

Andre Maria 2014-08-15 A Jasokundea Abestiak

Page 1 of 2