GAIA

Lapurdi Irratia
2020/10/24

URTEKO HOGEI TA HAMEKAGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Jainkoaren erasiak bere Tenpluko apezen kontra )

Malakias profetaren liburutik 1,14–2,2.8-10

1,14 Errege handia naiz ni, dio diren guzien Jaunak,
eta nere Izena beldurgarria da herrialdeetan.
2,1 Orai, apezak, zuentzat oharpen hau:
2 Ez baduzue entzun nahi,
ez baduzue axolarik nere Izenari aintza emaiteko,
dio diren guzien Jaunak,
madarikapena igorriko dut zuen gainerat,
eta zuen benedizioneak madarikatuko ditut.
8 Zuek, bidetik baztertu zirezte,
ainitz eta

2020/10/24

OMIA SAINDU

Lehen irakurgaia

( Sainduen, salbatuen oste gaitza )

Jondoni Joaniren Apokalipza liburutik 7, 2-4 . 9-14

2 Nik, Joanik,
aingeru bat ikusi nuen iguzki aldetik igaiten,
Jainko biziaren zigilua zaukala,
eta ozenki oihu egin zioten
lurraren eta itsasoaren hondatzeko ahala
eman zitzaioten lau aingerueri, erranez:
3 “ Ez honda lurra, ez itsasoa, ez eta zuhaitzak,
gure Jainkoaren zerbitzariak zigiluz kopetan markatu arte.”
4 Eta entzun nuen zigiluz markatuak zenbat

2020/10/18

URTEKO HOGEI TA HAMARGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Jainkoak eskatzen du pobreen maitatzea )

Jalgitza liburutik 22,20-26

Moisek Jaunaren legeak herriari emaitean, erran zuen:
20 “Ez gaizki erabil, ez leher zure etxean bizi den etorkina,
zuek ere etorkin izan baitzirezte Egipton.
21 Ez egin kalterik alargunari eta umexurtxari
22 Kalte egiten badiezu, eta heiek neri dei egiten,
entzunen dut heien deia.
23 Sutuko da nere hasarrea, eta ezpataz hilen zaituztet:
zuen emazteak alargun

2020/10/11

URTEKO HOGEI TA BEDERATZIGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Erresumak, Jainkoaren eskuetan )

Izai profetaren liburutik 45,1.4-6

1 Huna zer dion Jaunak Ziro erregeari,
berak sagaratu eta eskutik hartu duenari,
herriak haren menpean ezartzeko
eta erregeeri soinetik armak kentzeko,
ateak haren aitzinean zabaltzeko, bat ere ez baita hetsirik geldituko.
4 “ Jakob nere zerbitzariarengatik, Izrael nere hautetsiarengatik,
zure izenaz deitu zaitut, eta ohorez bete,
zuk ni ezagutzen ez ninduzularik.
5 Ni naiz Jauna, eta

2020/10/05

URTEKO HOGEI TA ZORTZIGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Mesiasen bazkaria)

Izai profetaren liburutik 25,6-9

Egun hartan,
6 Jaunak, diren guzien Jainkoak, herri guzieri
bazkari bat eginen diote, bere mendi gainean,
janari guri eta arno gozoekin,
haragi mamitsu eta arno zahar finekin.
7 Kenduko du herri guzien gainean hedatua zen dolu-estalgia,
herrialde guziak estaltzen zituen hil-oihala.
8 Herioa suntsituko du behin betiko.
Jaunak begitarte guzietako nigarrak xukatuko ditu,
eta lur guziaren gainetik kenduko

2020/10/02

Urteko 27. igandea A Meza LAPURDI IRRATIA 2020-10-04
2020/09/29
URTEKO HOGEI TA ZAZPIGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

(Mahastiak ez dio fruitu onik eman Jaunari )

Izai profetaren liburutik 5,1-7

1 Nere adiskidearen izenean noa kantatzera
adiskidearen eta haren mahastiaren kantua.
Nere adiskideak bazuen mahasti bat, mendi-hegal jorian.
2 Aitzurtu zuen, harriak kendu, mahats bat hauta landatu.
Erdian dorrea eraiki zuen eta dolarea egin.
Mahats ona igurikatzen zuen, eta basak eman ziozkan.
3 Orai, Jerusalendar

2020/09/21

URTEKO HOGEI TA SEIGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Jainkoak egunero bihozberritzera deitzen gaitu )

Ezekiel profetaren liburutik 18,25-28

Hunela mintzo da Jainko Jauna:
Ez dut nahi gaixtaginaren heriotzea.
25 Eta zuek erraiten duzue: “ Ez da zuzena Jaunaren bidea.”
Entzun, beraz, Izraeldarrek! Nere bidea ez dela zuzena?
Izaitekotz, ez ote da zuena makurra?
26 Zintzoa bere zuzentasunetik baztertzen bada,
gaizkia egiten badu, eta hola hiltzen,
egin duen gaizkiarengatik hiltzen da.
27 Gaixtoak,

2020/09/18

URTEKO HOGEITA BOSGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Nere gogoetak ez dira zuen gogoetak )

Izai profetaren liburutik 55, 6-9

6 Bila zazue Jauna, aurki ditakeno, dei egiozue, hurbil deno.
7 Utz beza gaixtoak bere bidea, eta gaixtaginak bere asmo tzarrak !
Itzul bedi Jaunarenganat eta urrikalduko zaio.
Itzul bedi gure Jainkoaganat, nasaiki barkatzen baitu.
8 Zeren ene gogoetak ez baitira zuen gogoetak,
eta ene bideak ez baitira zuen bideak, dio Jaunak.
9

2020/09/09

URTEKO HOGEI TA LAUGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Bekatoreak nolaz ez dezake barka ? )

Ziraken liburutik 27,30 – 28,7

30 Herra eta hasarrea higuingarriak dira,
eta bekatorea horietan dago.
28,1 Mendekatzen denak Jaunaren mendekua jasan beharko du;
bekatuen kontu zorrotza hartuko dio.
2 Barka hurko lagunari egin dautzun hutsa;
eta zuk eskatzean, barkatuko zaizkitzu zure bekatuak.
3 Gizaki bat beste batekin hasarre bada,
nola eska diezoke Jaunari osasuna?
4 Bere idurikoarentzat

2020/08/31

URTEKO HOGEI TA HIRUGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Profetak bere gain ditu bere haurrideak )

Ezekiel profetaren liburutik 33,7-9

Hunela mintzatu zitzaitan Jauna:
7 “ Gizaseme, Izrael etxearen begirale jarri zaitut.
Nere ahotik hitza entzuten duzunean,
ohartarazi behar dituzu nere izenean.
8 Nik gaixtoari erraiten badiot: “ Hil behar duzu”,
eta zuk ez baduzu ohartarazten,
ez badiozu erraiten bere bide makurretik bazter dadin,
bera , gaixtoa, bere hobenez hilen da,
bainan zuri

Page 5 of 38