GAIA

izkirimiriak
2017/02/07

Donald Trump-ek Frantzisko aita santuaz idatzia 2013ko abenduaren 25ean: «Aita Santu berria gizon apala da, zuzena, ni neu bezala, eta honengatik, agian, gustatzen zait horrenbeste» (Internetetik hartua, baina beste nonbait ere ikusia). DIONISIO AMUNDARAIN (2017-02-07)

2016/11/09

Madagaskarretik mezu interesgarria
Herria eta ebanjelizazioa

Mundo Negro aldizkarian (617. zenb., 2016ko ekaina, 35-38 orrietan) irakurri ahal izan dut. Madagaskarreko Luis Rafiringa lehen erlijioso dohatsu deklaratuaren esaldiak dira. Madagaskarren oso ezaguna lider abertzale gisa. Konplot antikolonial batean parte hartu zuelakoan, kartzelatu ere egin zuten. Oso ezaguna lider katoliko bezala ere. Hezitzaile ona. Bere ama hizkuntza sakon ezagutzen zuen. Eta, guztien gain, bere santutasunaz nabarmendu zen. 1856an jaioa. Salletar frantsesen

2016/10/27

Bitxikeria atzerakoi bat gehiago
gure liturgian

Gauza ezaguna da, gure mezan kalizakoa sagaratzean, esaten duguna: «… zuentzat eta guztientzat bekatuak barkatzeko isuriko dena».
Ba, ez. Hemendik aurrera, «guztientzat» ez, baizik «askorentzat» esan behar omen da.
Halere, italierazko meza-liburuan “per tutti” jartzea erabaki omen dute Italiako gotzainek.
Frantzisko aita santuak berak ere italierazko “per tutti” formula hori erabiltzen omen du eskuarki; latinez ematen duenean «pro multis».
Espainolez latineko forma hartu dute. Baina

2016/10/17

Gaur arratsaldean paper zaharren artean nenbilela, bi folioko hau aurkitu dut. Gaur egun are interesgarriagoa izan daitekeelakoan, hor doakizu. Eman eta zabaldu munduan albistea. DIONISIO (2016-10-17)

Dioni Amundarain
De: “xipry.arbelbide”
Para: “Dioni Amundarain”
Enviado: martes, 10 de mayo de 2005 15:28
Asunto: Re: Euskaraz ala gaztelaniaz mintzo?
le 8/05/05 9:08, Dioni Amundarain á dioni@facilnet.es a écrit:
Ñola esaten duzu?
-3Nire aita/ama/arreba… ala gure…2 —3Nire andrea/gizona… ala gure…2
Hona zer dioten UZEIk euskal hitzen

2016/09/28

OHARRA: 1998ko irailaren 29an, kamioi batek, Andoaingo bihurgune batean, bere karriletik kontrako karrilera igaroz, gure biloba garbitu zituen: Joanita Amundarain eta Joan Mari Mendizabal, senar-emazteak.

Joanitari eta Joan Mireni
gutuna

Kaixo, ene iloba maite-maiteak!

Hasteko, Joan Mari, ez iezadak galdetu NOLATANik, beste behin, aspaldi batean, ezkontza-aurreko hitzaldiak ematen ari ginela, galdetu hidan bezala: «Nondik nora dakizu zuk, ezkongabea izanik, ezkonduen bizitzako berririk»? Mesedez, ez iezadak NOLATANik galdetu, ez; nire erantzuna askotan «EZ

2016/03/10

Suizida bat eta Jainkoaren errukia

Duela urte asko zen. Puerto Ricon. Gizon batek bere buruaz beste egin zuen.

Beharrezkoak hartu, eta Funerariarantz irtetera nindoan. Parrokiako Bulegoko emakume boluntario batek (gaztelaniaz, noski): «Aita, bere buruaz beste egin duen bat da, e!». Ez dakit juxtu zer esan nion. Gutxienez, Jainkoaren errukia aipatu nion. Eta beste hau ere bai: joanak dira horrela hildakoei kanposantuan lur ematea debekatua zegoen garaiak.

Itzulian luzeago aritu nintzen arazoaz, aipatu bulegari

2016/03/09

Iloba txiki bati idatzi diodan e-posta baten zatia
eta nirearen segidan interesgarriagoan den beraren erantzuna gai honi dagokionez; harena anonimo (2016-03-09)

Bestetik, egun hauetan emakumeak gora eta gora ari zarete, nahikoa gora ez bazeundete bezala. Berriketak utzirik, badun gauza bat batere gustukoa ez dudana. Bat edo gehiago. “Berdin” eta “berdintasun” hitzen erabilerari dagokiona dun.

Duela urte asko, Itun Berria euskaratzen ari ginela, Baztan-en, bageninan taldekide, bat bertako apaiz bat. Ez huen ezer