Fatimako Andre Mariari Otoitza
(Frantzisko aita santuak 2017-05-12)
Aita Santuak
Agur Erregina, Fatimako Andre zoriontsua, Bihotz Garbiko Andrea, babes eta bide Jainkoagana joateko.
Zure eskutik datorren Argiaren erromes, eskerrak demazkiot Jainko Aitari, parte hartzen duelako, beti eta nonahi, gizakiaren historian;
zuk leku honetan iragartzen duzun Bakearen erromes, goratzen dut Kristo, geure bakea, eta adiskidetasuna nahi diot eskatu munduarentzat, herri guztien artean;
Espirituak arnasten duen Esperantzaren erromes, profeta nator eta mezulari, guztiei oinak garbitzeko, guztiok
Jose Antonio Garmendia (Iraolako lehengusua) 2017-03-06
HOMILIA
«Lo hartzen dudanean
eta ez esnatzeko…
Milla galdera datoz burura
orratz sastada antzeko.
Bañan biotza beti prest dago
datorrenari heltzeko» (Joan Mari Lekuona).
Senideok, Jose Antonio joan zaigu, ustekabean, bizialdi luzea egin ondoren, eta luzeagoa espero genionean, luzeagoa opa genionean.
Inork ez digu samina kenduko. Halere, gogoan izan beharko genuke: batetik, gure esaera zaharrak dioena: jaiotzeak hiltzea zor da; bestetik, kristau bezala sinesten duguna: hiltzea ez
GARIZUMA: LURRAREN HAUTSETIK (Baionako Elizbarrutiko web orritik hartua, 2017-02-06)
Jainkoak zuen gizona egin, egin lurraren hautsetik,
Kreatze horren erakaspena ahanzten dugu hargatik ;
Orroit gaitezen gure biziko balentria guzien gatik
Hauts bilakatu behar dugula bizitza hunen ondotik.
Zoin guti giren hautsaz orroitzen su eder bat ikustean,
Dena gar eta pindar baigira gu ere gure ustean!
Egun batean sortzeak eman indar guziak haustean,
Maitasunaren garra pitz bedi, gorputzak utzi hauts pean.
Aitortzen dugun sineste
Ebanjelioak eskakizunik?
Ama bat telefonoz deika. Seme bat, batez ere, on-ona du. Batetik, eskerrak emanez; bestetik, salaketa eginez. (Laburtua.) A: Nire semeak ez du joan nahi presoez hitz egiten den eliza horretara.
B: Halere, Ebanjelioa behin eta berriz mintzo da presoez.
A: Euskal presoez?
B: Guztiez. Guztiez. Aita Santua ere, azken aldi honetan, asko mintzo da presoez.
(Isiltasuna. Eta agurra.)
Gogoeta eta irizpidea. Daitekeena ote urruneko presoez arduratzea, hurbilekoez arduratu
Dirua idolo (Frantzisko aita santuak)
«Ez jende bat zokoratzen duen ekonomiari! Hiltzailea da ekonomia hori. Boteretsuak irentsi egiten du ahulena. Jendetza-masa handiak zokoraturik eta marjinaturik gertatzen dira: lanik gabe, jomugarik gabe, irtenbiderik gabe. Gizakia bere baitan kontsumorako ondasuntzat hartzen da, erabili eta, gero, bota daitekeen gauzatzat. «Karta berriak» («descarte») eskatzearen kultura hasi dugu, sustatu ere egiten delarik. Baztertuak ez dira jende ustiatua, baizik eta zabor, zarama. Baztertuek itxaroten jarraitzen dute. Axola-ezaren
JUBILEU URTERAKO (2015-12-08 / 2016-11-29) FRANTZISKO AITA SANTUAREN OTOITZA
Jesu Kristo gure Jauna, zeruko Aita bezala, errukitsu izaten erakutsi diguzu, eta esan diguzu, zu ikusten zaituenak Aita ere ikusten duela. Erakuts iezaguzu zeure aurpegia, eta lortua dukegu salbazioa.
Zure begiratuak, maitasunez beteak, askatu zituen: Zakeo eta Mateo diruaren esklabotzatik, emakume adulteriogilea eta Magdalena zoriona gauza materialetan bakarrik bilatzetik, negar eginarazi zion Pedrori saldukeria egin ondoren, eta segurtatu zion paradisua lapur damutuari.
Omia Saindu : Fermin Mihuraren bertsuak
Gau beltzaren ondotik jiten (etortzen) da argia
Neguaren ondotik hor udaberria
Atzo zenduak egun daizke bozkaria,
Guk ere Esperantzan dezagun paria…(pariatu=apustua egin)
Saindu hoiek mundutik lehen iraganak
Ta izenda gabeak badira andanak (piloak)
Ausnar ditzagun ere Jesusen erranak :
Denentzat du bizia, hitzemana Jaunak !
Biziaren seinale ditugu loreak
Hilarrietan gaindi zoin paregabeak
Zer maitasun miraila (ispilu) hoien koloreak
Gurekin poztu diten zeruko taldeak !
Jendeak zoriontsu nahi luke izan
Ta zenbat nigar diren ixurtzen bizitzan…
Jaun ona Zuri
Santu Guztiak (2016-11-01)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Jai handia eta pozgarria ospatzen dugu gaur: SANTU GUZTIEN JAIA. Horien artean gure familiartekoak, gurasoak, anai-arrebak, adiskideak. Baina baita munduko azken txokoan bizi izan den gizon eta emakume xalo, apal, umil, maitale … hura ere.
Askotan, santuak esatean eliza katolikora mugatu izan gara. Baina katoliko hitzak esan duena hartu behar dugu kontuan: cat-holiko da hitza; holos-etik dator; holos horrek guztiak esan nahi du.
Santu Guztiak ulertzeko moduak garrantzi handia
Goizian argi hastian
Triste dagoen bihotza alegeratzen du txoriaren goizeko kantak bezala, egunsenti ederrak: naturak.
Triste dagoen arren, badu argirik ikusteko, beste batzuk tristeago bizi direla. Halakoak gonbidatzen ditu, bihotz-zabal, belarriak irekitzera txoriaren kanta entzutera. Begiak irekitzera, egunsentia kontenplatzera.
Goizian argi hastian, (ikus behean jatorrizkoa)
ene leiho-hegian
txori bat pausatzen da eta
ozenki hasten kantan.
Txori ederra, hain alegera,
entzuten haudanean (=hi entzun nik)
ene bihotzeko tristura
laster zoak airera.
Ene txoririk
Page 4 of 6