Errefuxiatuak 2018-01-14 (Arratiako elizatik hartua)
https://youtu.be/X1KFZAOTHoQ
Jainko Aita bakarrak
gu gara eginak,
zorion bila gabiz (2)
bideak bardinak.
Gure antzeko dabez
amets ta ezinak
errefuxiatuak (2)
eta etorkinak.
Jesus ume txiki
ekarri gogora
Herodesen beldurrez (2)
ihes Egiptora.
Antzera datozenak
ez bota kanpora,
onartu ta elkartu (2)
gaur gure ondora.
(Etorkinaren eta Errefuxiatuaren Mundu Ekitaldia. Goiburua: Onartu, babestu eta integratu etorkinak eta errefuxiatuak). Vatikanoak 20 neurri nabarmendu ditu, NBEren (ONUren) Batzar Nagusiak 2018ko irailean onartuko
GELDI ZAITEZ
NIREKIN
https://youtu.be/wGTmVUnF
Jauna, geldi zaitez gaur nirekin,
eta gidatu zuk nire pentsamenduak eta nire desirak,
nire egintzak eta nire egitasmoak.
Gidatu nire urratsak
arin ibil daitezen nekatuen eta bihozgabetuen bila.
Gidatu nire eskuak
bidean galdu direnen bidelagun izan daitezen.
Ireki nire besoak,
besarkatu ahal ditzadan bakarrik eta esperantzarik gabe sentitzen direnak.
Gidatu nire begiak
eta jarri erne nire belarriak neure anai-arreben intziria entzuteko.
Emadazu bihotz samur bat, bereizkeriarik gabe maitatzeko
Aralar mendiaren bizi-prozesua
NATURA esaten didazue euskaldunok. Ez dakit hitz horren pean duzuen ikusmoldea, egiazko nire izaerari dagokiona ote den. Naturala ere asmatu duzue. Nolabait, berezkoa den zerbait adierazteko-edo. Nago, nitaz ikusmolde okerra ote duzuen. Nik neuk, neure buruari, ama baten edo aita baten bizi-ibilbidea edo prozesua, bilakaera, nabari diot.
Aralar mendia. Zuen Nafarroan eta Gipuzkoan hedatua. Haiek ziren denborak haiek! Den-dena, edo ia dena, baso. Arbola lerdenak nituen babes. Trumoiaren kontra,
Fatimako Andre Mariari Otoitza
(Frantzisko aita santuak 2017-05-12)
Aita Santuak
Agur Erregina, Fatimako Andre zoriontsua, Bihotz Garbiko Andrea, babes eta bide Jainkoagana joateko.
Zure eskutik datorren Argiaren erromes, eskerrak demazkiot Jainko Aitari, parte hartzen duelako, beti eta nonahi, gizakiaren historian;
zuk leku honetan iragartzen duzun Bakearen erromes, goratzen dut Kristo, geure bakea, eta adiskidetasuna nahi diot eskatu munduarentzat, herri guztien artean;
Espirituak arnasten duen Esperantzaren erromes, profeta nator eta mezulari, guztiei oinak garbitzeko, guztiok
Jose Antonio Garmendia (Iraolako lehengusua) 2017-03-06
HOMILIA
«Lo hartzen dudanean
eta ez esnatzeko…
Milla galdera datoz burura
orratz sastada antzeko.
Bañan biotza beti prest dago
datorrenari heltzeko» (Joan Mari Lekuona).
Senideok, Jose Antonio joan zaigu, ustekabean, bizialdi luzea egin ondoren, eta luzeagoa espero genionean, luzeagoa opa genionean.
Inork ez digu samina kenduko. Halere, gogoan izan beharko genuke: batetik, gure esaera zaharrak dioena: jaiotzeak hiltzea zor da; bestetik, kristau bezala sinesten duguna: hiltzea ez
GARIZUMA: LURRAREN HAUTSETIK (Baionako Elizbarrutiko web orritik hartua, 2017-02-06)
Jainkoak zuen gizona egin, egin lurraren hautsetik,
Kreatze horren erakaspena ahanzten dugu hargatik ;
Orroit gaitezen gure biziko balentria guzien gatik
Hauts bilakatu behar dugula bizitza hunen ondotik.
Zoin guti giren hautsaz orroitzen su eder bat ikustean,
Dena gar eta pindar baigira gu ere gure ustean!
Egun batean sortzeak eman indar guziak haustean,
Maitasunaren garra pitz bedi, gorputzak utzi hauts pean.
Aitortzen dugun sineste
Ebanjelioak eskakizunik?
Ama bat telefonoz deika. Seme bat, batez ere, on-ona du. Batetik, eskerrak emanez; bestetik, salaketa eginez. (Laburtua.) A: Nire semeak ez du joan nahi presoez hitz egiten den eliza horretara.
B: Halere, Ebanjelioa behin eta berriz mintzo da presoez.
A: Euskal presoez?
B: Guztiez. Guztiez. Aita Santua ere, azken aldi honetan, asko mintzo da presoez.
(Isiltasuna. Eta agurra.)
Gogoeta eta irizpidea. Daitekeena ote urruneko presoez arduratzea, hurbilekoez arduratu
Dirua idolo (Frantzisko aita santuak)
«Ez jende bat zokoratzen duen ekonomiari! Hiltzailea da ekonomia hori. Boteretsuak irentsi egiten du ahulena. Jendetza-masa handiak zokoraturik eta marjinaturik gertatzen dira: lanik gabe, jomugarik gabe, irtenbiderik gabe. Gizakia bere baitan kontsumorako ondasuntzat hartzen da, erabili eta, gero, bota daitekeen gauzatzat. «Karta berriak» («descarte») eskatzearen kultura hasi dugu, sustatu ere egiten delarik. Baztertuak ez dira jende ustiatua, baizik eta zabor, zarama. Baztertuek itxaroten jarraitzen dute. Axola-ezaren
JUBILEU URTERAKO (2015-12-08 / 2016-11-29) FRANTZISKO AITA SANTUAREN OTOITZA
Jesu Kristo gure Jauna, zeruko Aita bezala, errukitsu izaten erakutsi diguzu, eta esan diguzu, zu ikusten zaituenak Aita ere ikusten duela. Erakuts iezaguzu zeure aurpegia, eta lortua dukegu salbazioa.
Zure begiratuak, maitasunez beteak, askatu zituen: Zakeo eta Mateo diruaren esklabotzatik, emakume adulteriogilea eta Magdalena zoriona gauza materialetan bakarrik bilatzetik, negar eginarazi zion Pedrori saldukeria egin ondoren, eta segurtatu zion paradisua lapur damutuari.
Omia Saindu : Fermin Mihuraren bertsuak
Gau beltzaren ondotik jiten (etortzen) da argia
Neguaren ondotik hor udaberria
Atzo zenduak egun daizke bozkaria,
Guk ere Esperantzan dezagun paria…(pariatu=apustua egin)
Saindu hoiek mundutik lehen iraganak
Ta izenda gabeak badira andanak (piloak)
Ausnar ditzagun ere Jesusen erranak :
Denentzat du bizia, hitzemana Jaunak !
Biziaren seinale ditugu loreak
Hilarrietan gaindi zoin paregabeak
Zer maitasun miraila (ispilu) hoien koloreak
Gurekin poztu diten zeruko taldeak !
Jendeak zoriontsu nahi luke izan
Ta zenbat nigar diren ixurtzen bizitzan…
Jaun ona Zuri
Page 1 of 4