GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/12/06

Abendualdiko 2. igandea C ABESTIAK 2018-12-09

SARRERA

Bakea ta justizia
bidali, mundura, Jauna,
zure jaiotzak gugana
bekar poza, zoriona.
Zatoz, Jauna,
zatoz lurrera,
zure herri
hau salbatzera.

SALMOA

Asko lagundu diguzu, Jauna.
Hau da poza guk daukaguna.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete zitzaigun ahoa barrez,
geure mihia gorazarrez.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Urra ezazue bidea Jaunarentzat,
zuzendu haren bidexkak;
eta ikusiko dute guztiek
Jaungoikoaren salbamena.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten

2018/12/06

ABENDUALDIKO 2. IGANDEA (C) 2018-12-09

SARRERA

Senideok, abendualdiko 2garren igandea ospatzen dugu gaur. Gaurko irakurgaietan oihartzun handia du «bide egiteak», bidaiari izateak. Jainkoak, profetaren ahoz, hau diosku: zelaitu lurra, «Israel herria seguru ibili ahal dadin». Eta ebanjelioan, Joan Bataiatzaileak hauxe: «Prestatu bidea Jaunari». Bai; kristau-bizitza, Jesusen arabera, harekin batean bide egitea da, bidaiari izatea, erromes izatea. Norbaiti dei egitean, hau esan ohi dio Jesusek: «zatoz, eta jarraitu niri». Jesus bera ibiltari

2018/12/03

BIDE BERRIAK IREKI (Lukas 3,1-6)

Abendualdiko 2. igandea C 2018-12-09

Lehen kristauek, Joan Bataiatzailearen jardueran, Jesusi bidea modu erabakitzailean irekin zion profeta ikusi zuten. Horregatik, mendetan barna, Bataiatzaileak dei bat izaten jarraitzen du; geure artean Jesus onartzeko aukera emango diguten bideak premiatsuki prestatzea eskatzen digun deia da.

Isaias profetagandik hartu duen mezu honekin laburtu du Joanena Lukasek: «Prestatu Jaunaren bidea». Nola entzun genezake irrintzi hori gaurko Elizan? Nola ireki bideak gaur egungo gizon-emakumeok

2018/12/03

ANDRE MARIA SORTZEZ GARBIA B 2018-12-08

SARRERA

Andre Maria Jesusen ikasle handia da, Jesusen jarraitzaile bizia. Gauza jakina da, honetan datzala bekatua: gizakiak jainko izan nahi izatean; benetako Jainkoa baztertu nahi izatean: bere jarrera, bere jokabidea, bere biziera direla medio.
Jarrera hori gainditzeko, dohain bereziak, grazia berezia, eman dizkio Jainkoak Andre Mariari. Graziaz betea da Maria. Eta ondo asko baliatu da Maria grazia horretaz. Bete-betean aitortu du Jainkoa: «gerta bekit zuk

2018/12/03

Andre Maria guztiz garbia 2018-12-08.-

ANDRE MARIAZ DEKALOGOA

(Jose Maria Conget Arizaletaren, 1990etik 2002an hil arte Jakan gotzain izanaren, dekalogoan inspiratua da testu hau.)

1.-Andre Maria ohoratu Jainkoaren Ama bezala. Herriko emakume bat da Maria; miraririk handienak egin zituen Jainkoak harengan, eta hura bizileku bihurtuz etorri zen gugana Jainkoa Jesu Kristogan.
2.-Andre Maria kontenplatu bere handitasun betean. Errugabea da eta onginahiz betea, Birjina eta Ama, zerura Jasoa eta aintzatua, gure primatutza eta

2018/12/03

2018/12/02

Badugu zertan pozik egon (Lukas 3,1-6)

Abendualdiko 2. igandea C 2018-12-09

Orain berean Erroman nago, nazioarteko elkarte batean, eta norberaren herrialdeko egoeraz hitz egitean, Italiatik Japoniara, Indiatik, Frantziatik, Ameriketako Estatu Batuetatik etab. pasatuz, apenas agertzen den inor oso baikor. Gure munduak, eguneroko hurbilak, eta urrunekoak, kezkatzeko eta triste agertzeko arrazoiak ematen dizkigu. Eta Abendualdiko igande batean eliza katoliko batera joatean, apaizaren kasulla moreak, ematen du, baietsi egiten duela tristura hori.

Alderantziz, igande honetako

2018/12/01

Abendualdiko 1. igandea C 2018-12-02
HOMILIA

Anai-arrebok!

Liturgiari dagokionez, urte berria hasi dugu gaur. Eta urte berriarekin, abendualdia. Abendu hitza latineko «adventus» hitzetik dator. Etorrera esan nahi du.

Hain justu, abendualdian hiru etorrera ospatzen ditugu: batetik, duela 2000 urte Jesus etorri zitzaigun Andre Mariagandik jaioz; bestetik, egunero-egunero etorri dator Jesus hura bera, bihotza irekitzen badiogu; hirugarren, duela 2000 urte apal-apal eta pobre etorri zen Jesus hura bera, egun batean aintzatsu etorri da.

Abendualdian,

2018/11/30

ABENDUALDIKO 1. IGANDEA (C) 2018-12-02

SARRERA

Senideok! Abendualdia hasi dugu gaur. Jesusen hiru etorrera ospatzen ditugu. Batetik, duela bi mila urte inguru, Jesus gizon eginik etorri zen. Bigarren, etorri dator beti sakramentu bidez edota eguneroko gorabeheretan. Hirugarren, aintzatsu etorriko da egun batean, mundu berpiztua Aitaren eskuetan ipintzeko.
Lehen etorrian, Ama Mariagandik jaioz, pobre eta apal etorri zen, gutako bakoitzari eskua luzatzeko.
Bigarren etorria, egunero egiten digun bisita da. Guztiok maite gaitu. Eta

2018/11/29

Abendualdiko 1. igande C ABESTIAK 2018-12-02

SARRERA Kanta zagun guztiok
(Bened 156) (Loiola 457) (Gora Jauna-2, 5)

R/. Kanta zagun guztiok
bihotza betean;
gure Salbatzailea
etorri artean.

Nausia badator ta
lapurra bezala.
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala. R/.

SALMOA

SALBATZAILEA ZATOZ LENBAITLEN (Sal 24:: Idazu Jauna zure bideak ikastea) ABENDU (Gora Jainkoa-2, 8. or.)

Salbatzailea,
zatoz lenbaitlen!
Zure zain, Jauna,
gaude gu hemen.

On eta zuzen / delako, Jaunak / eman die
bekatariei / zuzenbide.
Apalak ditu

Page 91 of 218