GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/10/14

URTEKO 29. IGANDEA B (2021-10-17)

SARRERA

Senideok, urteko 29garren igandea ospatzen dugu gaur. Isaias lehen irakurgaia Jainkoaren zerbitzariaz mintzo zaigu; gaurko ebanjelioko Jesus bera iradokitzen edo sujeritzen digu zerbitzari horrek: zerbitzari hori gizadia zuzen egiteko eta salbatzeko iturburu da.
Ebanjelioa, berriz, bi jarrera kontrajarriz mintzo zaigu: batetik, gerora apostolu apal izango diren Santiagok eta Joanek lehen postuak eskatu dizkiote Jesusi; bestetik, bere burua erabat apaldu eta bere bizia gugatik emateko prest ageri

2021/10/11

Garaile ala zerbitzari? (Markos 10,35-45)
Urteko 29. igandea B 2021-10-17

Gaurko honen aurreko igandeetako irakurgaietan ikasleei irakasten ikusi dugu Jesus, gai desberdinen inguruan (haurrak, dibortzioa, aberastasunak etab.). Gaurko honetan bere azken irakaspena eman die Jerusalemera nekaldirako igo aurretik.

Jesusek zer pentsatzen duen

Nekaldia eta piztuera hirugarrenez iragarriz hasi da dena, pasarte hori irakurtzen ez bada ere; halaz guztiz, oinarrizkoa da hori segidakoa ulertu ahal izateko. Jesusek beste behin errepikatu die ikasleei, apaiz nagusiek

2021/10/11

ZUEK HORRELAKORIK EZ (Markos 10,35-45)
Urteko 29. igandea B 2021-10-17

Jerusalemera igoz doazela, hiriburuan espero dion dolorezko zoriaren berri emanez doa Jesus ikasleei. Hauek ez diote ulertzen. Beren artean eztabaidatuz doaz lehen postuen inguruan. Santiago eta Joan, biak lehen orduko ikasleak, Jesusi hurbildu zaizkio, zuzenean eskatzeko, egun batean esertzeko modua egin diezaien «bata bere eskuinean eta bestea bere ezkerrean».

Hatsa erdi galdurik ageri da Jesus: «Ez dakizue zer ari zareten eskatzen». Ematen

2021/10/11

HANDIAK DIRA, BEREK EZ JAKIN ARREN Markos 10,35-45
Urteko 29. Igandea B 2021-10-17

Beraien izena ez da ageri ohi egunkarietan inoiz ere. Inork ez die aurretik pasatzen uzten inon ere. Ez dute, ez titulu, ez kontu korronte inbidiagarririk, baina handiak dira. Ez dute aberastasun handirik, baina badute diruz ezin erosi den zerbait: onberatasuna, harrera-gaitasuna, txera eta errukia premian denarentzat.

Pilo bateko gizon-emakumeak dira, inork ere baliorik doi-doi ematen dion oinezko jendea, baina

2021/10/08

Urteko 28. Igandea B 2021-10-10
HOMILIA

Anai-arrebok!

Ikusgarria da gaurko ebanjelioko galdera hau: «Zer egin behar dut betiko bizia lortzeko?» Korrika etorri eta gazte aberats batek Jesusi egin dion galdera da.

Jesusek Moisesen legeko manamendu batzuk aipatu dizkio: ez hil, ez egin adulteriorik, ez lapurtu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin iruzurrik tratuan, ohoratu aita eta ama. Eta gazteak erantzun: Gazte-gaztetik bete ditut horiek guztiak.

Jesusek barru on bat ikusi du gazte horrengan, eta

2021/10/08

Urteko 28. igandea B ABESTIAK 2021-10-10

SARRERA

Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

Aldarean aurkitzen da
kristau-alaitasuna,
kristau-alaitasuna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

AINTZA

“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan”.

Goresten zaitugu zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa. R/.

SALMOA

Erruki hutsa / dugu Jauna, / errukia ta / maitasuna.

Gure egunak / bat banatzen erakuts

2021/10/07

URTEKO 28. IGANDEA B (2021-10-10)

SARRERA

Senideok, urteko 28garren igandea ospatzen dugu gaur. Bai lehen irakurgaiak, bai ebanjelioak nork bere bizitzan aukera egin beharra proposatzen digute: giza segurtasuna ala Jainkoagan konfiantza aukeratu. Aberastasunez ala Jainkoaz fidatu.
Jesusek galdezka etorri zaion gazteari bezala esaten digu: Azkeneraino iritsi nahi baduzu, gauza bat duzu falta. Neure buruari egin beharreko galdera da: Benetan nahi ahal dut azkeneraino iritsi?
Txorakeria da pentsatzea, Jainkoak zerbaiti uko egitea eskatzen

2021/10/04

GEUREA EZ DUGUN DIRUA Marcos 10,17-30
Urteko 28. Igandea B 2021-10-10

Gure elizetan dirua eskatzen da premian direnentzat. Baina jadanik ez da predikatzen teologo eta predikari batzuek diruaz hain sutsu predikatu zutena; adibidez, Treverisko Anbrosiok, Hiponako Agustinek edo Clairvauxko Bernardok.

Galdera bat ageri da etengabe beraien ahoan. Guztiok anai-arreba bagara eta lurra Jainkoak gizadi osoari egindako erregalua, zein eskubidez jarrai dezakegu beharrezkoa ez duguna metatuz, horrela jokatuz besteak bizitzeko behar dutena gabe

2021/10/03

Salomon, gazte aberatsa eta ikasleak (Markos 10,17-30)
Urteko 28. igandea B 2021-10-10

Igande honetako irakurgaiek hiru jarrera aurkezten dizkigute: Salomonena: jakinduria ipini du urrearen, zilarraren eta harribitxien gainetik; gazte aberatsarena: bere aberastasunak ipini ditu Jesusen gainetik; ikasleena: gauza guztiei egin die uko Jesusi jarraitzeko.

Salomon: urreak baino gehiago balio du jakinduriak (Jakinduria 7,7-10)

Jakinduria liburua K.a. I. mendean idatzi zuten, segur aski Alexandrian, grekoz (horregatik, juduek ez dute hartzen inspiratutzat). Ez dakigu

2021/10/03

JESUSEKIN KRISIALDIAN (Markos 10,17-30)
Urteko 28. igandea B 2021-10-10

Bideari ekin aurretik, ezezagun bat hurbildu zaio Jesusi, korrika. Itxuraz, presa du bere arazoa konpontzeko: «Zer behar dut egin betiko bizia heredatzeko?». Ez zaizkio axola bizitza honetako kontuak. Aberatsa da. Dena du konpondua.

Moisesen Legea proposatu dio Jesusek. Gauza bitxia bada ere, ez dizkio oroitarazi hamar aginduak, baizik lagun hurkoaren kontra aritzea eragozten dutenak soilik. Gazte hori gizon ona da, judu-erlijioaren betetzaile fina:

Page 6 of 218