GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/09/19

2019/09/19

Urteko 25. igandea C ABESTIAK 2016-09-22

SARRERA

Eskerrak, Jauna, / damazkizugu
guregana / zarelako,
bai eta ere / zeure biziaz
bizitu gai / tuzulako.
Eman zaguzu / goiko indarra
gu zurekin / bat egoteko,
senideak di / tugun pertsonak
maite ahal i / zateko,
Zuk erakutsi / dizkiguzunak
gizartean / betetzeko.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, / lurrean

2019/09/17

DIRUA (Lukas 16,1-13)
Urteko 25. igandea C 2019-09-22

OHARRA: Aste honetan nonbait izango naizelako, garaiz doazkizu 25. igandekoak

Jesusek ezagutu zuen gizartea gurea ez bezalakoa zen oso. Jerusalemgo familia boteretsuek eta Tiberiades inguruko lurjabe handiek soilik metatu zezaketen urrezko eta zilarrezko monetarik. Landa-jendeak doi-doi eskura zezakeen brontzezko edo kobrezko monetaren bat, nolanahi ere balio eskasekoak. Jende asko dirurik gabe bizi zen, produktuak trukatzera mugatzen zen, bizitze hutseko erregimenari loturik.

Gizarte horretan, maiztasun harrigarriz

2019/09/16

EZ DA SOILIK KRISI EKONOMIKOA

Urteko 25. igandea C 2019-09-22

«Ezin izan zarete Jainkoaren eta Diruaren zerbitzari». Jesusen hitz hauek ezin ahaztu ditugu momentu hauetan haren jarraitzaile sentitzen garenok; izan ere, Jesusek Gizadiari egin dion oharpenik larriena da. Dirua, idolo absolutu bihurtua, da etsai handia Jainkoak nahi duen mundu zuzenago eta anai-arreba artekoago bat eraiki ahal izateko.

Tamalez, Aberastasuna, gure mundu globalizatu honetan, egundoko boterea duen idolo bilakatu da; irauteko, gero eta biktima

2019/09/16

Lapurreta Jainkoari egitearen abantaila (Lukas 16,1-13)

Urteko 25. igandea C 2019-09-22

Egunkaria itxi eta taldeari begira jarri zen Jesus:

─Istorio bat kontatuko dizuet: Alderdi politiko batek administratzaile bat zuen. Honek Suitzan zuen bere kontu pertsonala loditzeko erabiltzen zituen jasotako opariak. Jakinik beraren kudeaketaz errezeloak aireratu zirela, esan zuen bere kolkorako: “Alderditik botako naute; are, gerta dakidake, kontra salaketa jartzea ere. Oposizioan ez didate lanik emango, banketxeek ere ez. Zer egin nezake? Libreta batean

2019/09/14

Urteko 24. igandea C 2019-09-15

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko hiru irakurgaiek bihotza gainezka agertzen digute Jainkoa maitasunez, errukiz, gupidaz, onginahiz. Edozein pertsona, sentiberatasun-apur bat badu, liluraturik eta bigundurik uzteko moduko erruki eta maitasun da Jainkoa.

Joan den igandeko ebanjelioan nabari genuen zorroztasuna erabat gainditurik ageri da gaurko hiru irakurgaietan. Gaurkoak esaten digu, zerga-biltzaileek eta bekatariek gustukoa zutela Jesusi entzutea. Zerbaitegatik! Ez, noski, epaile zorrotz ikusten zutelako. Jesusen Jainkoa eta Jesus bera, askotan uste izan dugun

2019/09/13

URTEKO 24 IGANDEA C (2019-09-15)

SARRERA

Senideok, urteko 24garren igandea ospatzen dugu gaur. Irakurgaietan Jainkoaz ikuspegi harrigarria ageri da. Lehenengo irakurgaian, Moises dator, Jainkoari bere herriaren alde erreguka, eta Jainkoak amore eman du erregu horren aurrean; Jainkoa guk uste baino bigunagoa da. Bigarren irakurgaian, Pauloren aitortza miresgarria eta zoragarria ageri da: lehenago biraolari handia izan da, eta pertsegitzailea; orain Jainkoaren onginahia gainezka bizi du. Azkenik, ebanjelioan, Jainkoaren errukia agertzen diguten hiru parabola

2019/09/13

2019/09/13

Urteko 24. igandea C ABESTIAK 2019-09-15

SARRERA BAI ZUTITUKO NAIZ (Loiola 494)

R/.-Bai zutituko naiz / Aitarengana nijoa.

1.-Zugan daukat nik neure arima, / neure Jaungoiko Salbatzaile.- R/.

2.-Ikus, Jauna, nire zorigaitza, / isur, otoi, zure grazia.- R/.-

3.-Zure aurpegi bila nabil, Jauna, / entzun, arren, erruki nitaz.-R/.

AINTZA

Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan (2).

Goresten zaitugu zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.-R/.

SALMOA

Zuk eman, Jauna,

2019/09/10

PARABOLA BAT GAUR GAURKOA (Lukas 15,1-32)

Urteko 24 igandea C (2019-09-15)

Beste inongo parabolatan ez gaitu sarrarazi nahi izan Jesusek Jainkoaren misterioan eta giza izatearen misterioan gaurko honetan bezain sakon. Besterik ez da guretzat «Aita onaren» parabola hau bezain gaurko.

Seme gazteenak diotso aitari: «emadazu dagokidan ondare-zatia». Eskari hori egitean, aitaren heriotza ari da eskatzen hein batean. Libre izan nahi du, loturak eten nahi ditu. Ez du izango zorionik aita galdurik ikusi arte.

Page 4 of 158