GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/09/11

DIRUA (Lukas 16,1-13)
Urteko 25. igandea C 2016-09-18

OHARRA: Aste honetan nonbait izango naizelako, garaiz doazkizu 25. igandekoak

Jesusek ezagutu zuen gizartea gurea ez bezalakoa zen oso. Jerusalemgo familia boteretsuek eta Tiberiades inguruko lurjabe handiek soilik metatu zezaketen urrezko eta zilarrezko monetarik. Landa-jendeak doi-doi eskura zezakeen brontzezko edo kobrezko monetaren bat, nolanahi ere balio eskasekoak. Jende asko dirurik gabe bizi zen, produktuak trukatzera mugatzen zen, bizitze hutseko erregimenari loturik.

Gizarte horretan,

2016/09/07

Urteko 24. igandea C 2016-09-11
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko hiru irakurgaiek bihotza gainezka agertzen digute Jainkoa maitasunez, errukiz, gupidaz, onginahiz. Edozein pertsona, sentiberatasun-apur bat badu, liluraturik eta bigundurik uzteko moduko erruki eta maitasun da Jainkoa.

Joan den igandeko ebanjelioan nabari genuen zorroztasuna erabat gainditurik ageri da gaurko hiru irakurgaietan. Gaurkoak esaten digu, zerga-biltzaileek eta bekatariek gustukoa zutela Jesusi entzutea. Zerbaitegatik! Ez, noski, epaile zorrotz ikusten zutelako. Jesusen Jainkoa eta Jesus bera, askotan uste izan

2016/09/07

URTEKO 24 IGANDEA C (2016-09-11)

SARRERA

Senideok, urteko 24garren igandea ospatzen dugu gaur. Irakurgaiek Jainkoaz ikuspegi harrigarri bat agertzen digute. Lehenengo irakurgaian, Moises ageri da Jainkoari bere herriaren alde erreguka, eta Jainkoak amore eman du erregu horren aurrean; Jainkoa guk uste baino bigunagoa da. Bigarren irakurgaian, Pauloren aitortza miresgarria eta zoragarria ageri da: lehenago biraolari handia izan da, eta pertsegitzailea; orain Jainkoaren onginahia gainezka bizi du. Azkenik, ebanjelioan, Jainkoaren errukia agertzen diguten

2016/09/06

Urteko 24. igandea C ABESTIAK 2016-09-11

SARRERA BAI ZUTITUKO NAIZ (Loiola 494)

R/.-Bai zutituko naiz
Aitarengana nijoa.

1.-Zugan daukat nik neure arima,
neure Jaungoiko Salbatzaile.- R/.

2.-Ikus, Jauna, nire zorigaitza,
isur, otoi, zure grazia.- R/.-

3.-Zure aurpegi bila nabil, Jauna,
entzun, arren, erruki nitaz.-R/.

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.-R/.

SALMOA

Zuk eman, Jauna,
arnas berri.
Sortu niregan
bihotz garbi.

Erruki zakizkit, Jainko,
duzun maitasun

2016/09/05

Urteko 24. igandea C 2016-09-11
Lau jarrera bekatarien aurrean

Kointzidentzia arraro bat tarteko dela, igande honetako hiru irakurgaiak bekatariei eskainitako barkazioaz mintzo dira; gai oso egokia errukiaren urte honetarako.

Moises: erregua

Irteera liburuaren arabera, Moisesek berrogei egun egin zituen Sinai mendian Jainkoarekin hizketan. Denbora gehiegi: herriak uste izan du hila izango dela. Eta bermea eta segurtasuna emango dion zerbaiten bila, Aaron apaiza konbentzitu du, urrezko zekor bat egin dezan. Antzinako Ekialdean,

2016/09/05

PARABOLA BAT GAUR GAURKOA (Lukas 15,1-32)
Urteko 24 igandea C (2016-09-11)

Beste inongo parabolatan ez gaitu sarrarazi nahi izan Jesusek Jainkoaren misterioan eta giza izatearen misterioan gaurko honetan bezain sakon. Besterik ez da guretzat «Aita onaren» parabola hau bezain gaurko.

Seme gazteenak diotso aitari: «emadazu dagokidan ondare-zatia». Eskari hori egitean, aitaren heriotza ari da eskatzen hein batean. Libre izan nahi du, loturak eten nahi ditu. Ez du izango zorionik aita galdurik ikusi

2016/09/02

Urteko 23. igandea C 2016-09-04
HOMILIA

Anai-arrebok!

Zorioneko izateko, aske izateko, nor bere buruaren jabe izateko, Jesus dugu geure bide bakarra. «Ni naiz bidea, ni naiz egia, ni naiz bizia», esan digu berak (Joan 16,6). Beste bost definizio ere eman ditu bere buruaz Joanen ebanjelioan: neu naiz argia, atea, artzaina, piztuera, mahatsondoa.

Jesusi jarraitzeko hiru baldintza

Gaurko ebanjelioan hiru baldintza agertu dizkigu benetan bera aintzat hartzeko:
• «norbaitek nirekin etorri nahi badu eta bere

2016/08/31

URTEKO 23. IGANDEA C eusk (2016-09-04)

SARRERA

Senideok, urteko 23. igandea ospatzen dugu gaur.
Bestalde, nolabait esateko, udako oporrak ere bukatu ditugu. Haur eta gazte askok hasiko dute, datorren aste honetan, ikasturte berria.
Horrek guztiak, gogoeta sakon bat egitera bultzatzen gaitu. Eta ebanjelioak oso zorrotz eskaintzen digu gogoeta horretarako gaia. Begira zer esaten digun: «Ondasun guztiei uko egiten ez diena, ezin izan da nire ikasle».
Jakina, Jesusek aipatzen duen gai hori zuzen

2016/08/31

URTEKO HOGEITA HIRUGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Jainkoak du emaiten egiazko zuhurtzia )

Zuhurtziaren liburutik 9, 13-18

13 Zein gizakik ezagut dezake Jainkoaren asmoa?
Nork konpreni Jaunak nahi duena?
14 Gizaki hilkorren gogoetak laburrak dira,
eta gure ideiak segurtasungabeak;
15 gorputz galkorra arimarentzat zama bat baita,
eta buztinezko etxola hunek nekarazten baitu
mila gogoeta derabilan gure izpiritua.
16 Nekez ezagutzen ditugu lurreko gauzak,
eta penarekin aurkitzen

2016/08/30

Urteko 23. igandea C ABESTIAK 2016-09-04

SARRERA Argiaren lehen xirrinta (Bened 465)

Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,
zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna baitan bozkaria.- R/

Lurpetik da Kristo jaikia
altxaturik hilarria.
Hura lagun, gaiten abia
moldatzean Lur Berria.- R/.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza, zuri, Jauna, eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora

Page 160 of 218