GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/10/07

IZAN GOGOAN ZEURE ZORIA

Gaur indartsu eta oinazerik gabe esnatu bazara…, beste askok baino zori hobea izan duzu!

Gerlaren, kartzelako bakardadearen, gosearen… arriskurik sekula bizi ez baduzu…munduko 500 milioi lagunen gainetik zaude.

Erasorik jasan gabe elizara, tenplura joateko edota sinesmena bizitzeko aukera baduzu… planeta honetako 3 milioi lagunek baino zori hobea duzu.

Zeure oinarrizko premiak aserik badituzu, …gainerako %75a baino aberatsagoa zara.

Zerbait aurreraturik baduzu, …mundu osoko populazio aberatseko %10eko kide zara.

Zeure gurasoak, biak elkarrekin

2016/10/07

URTEKO 28. IGANDEA C 2016-10-09

SARRERA

Joan den astean, urriaren 5ean, asteazkenean, eskerrak emateko eguna ospatu genuen Elizan. Gaur ere, lehenengo irakurgaian eta ebanjelioan, modu berezian ageri da Jainkoari eskerrak emate hori. Eukaristia bera eskerrak emateko ospakizuna da.
Aldi berean, ordea, esan behar da: eskerrak ematea bera bezain inportantea dela Jainkoa goratzea, Jainkoa aintzatzea. Halaxe ageri da gaurko ebanjelioan. Bere burua sendatua sentitu duenean, samariar lepraduna «Jainkoa aintzatuz» itzuli da Jesusengana.

2016/10/05

Urteko 28. igandea C ABESTIAK 2016-10-09

SARRERA

Eskerrak Jauna damazkizugu (Gora J.2,102)

Eskerrak, Jauna, / damazkizugu
guregana / zarelako,
bai eta ere / zeure biziaz
bizitu gai / tuzulako.
Eman zaguzu / goiko indarra
gu zurekin / bat egoteko,
senideak di / tugun pertsonak
maite ahal i / zateko,
Zuk erakutsi / dizkiguzunak
gizartean / betetzeko.

AINTZA

“Aintza aintza Aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman

2016/10/04

«Gaiztoak», baina esker oneko
Urteko 28. igandea C (2016-10-09)

«On» batzuk esker kaxkarreko

Igande honetako irakurgaiek leku oso desberdinetan bizi izandako bi esperientzia ekarri dizkidate gogora.
Lehena Jerusalemen 1990ean. Hango kale katramilatuetan apaiz batekin egin nuen topo; clergyman jantzia zuen eta mutiko bat lagun. Espainolez mintzo ziren eta galdu samar ikusi nituen. Hilobi Santura joan nahi zuten, baina kontra bidea hartu zuten. Lagundu nien, eta aipatu apaiza, bideari antzeman zionean,

2016/10/04

SENDATZEA (Lukas 17,11-19)
Urteko 28. igandea C 2016-10-09

Ezaguna da pasadizoa. Jesusek hamar lepradun sendatu ditu eta apaizengana bidali, beren familiara itzultzeko baimena eman diezaieten. Horretan amaitzen ahal zen kontakizuna. Baina, ez; haietako baten erreakzioa nabarmendu nahi izan du ebanjelariak.

Behin sendatuz gero, lepradunak ezkutatu egin dira eszenatik. Ez dakigu ezer haietaz. Ematen du ez dela ezer gertatu haien bizitzan. Halaz guztiz, haietako batek «sendatua ikusi du bere burua» eta konturatu da

2016/10/01

Urteko 27. igandea C 2016-10-02
HOMILIA

Anai-arrebok!

Habakuk profetak, lehen irakurgaian, hitz handi bat bota digu: «Pertsona zintzoari fedeak emango dio bizia». Zeinek ez du bizia maite? Ez da edozein batek esandako hitza. Bere garaian, zuzengabekeria eta txarkeria nagusi zirela ikusi zuen Habakukek. Eta Jainkoagana jo zuen kexuka: Zer egiten duzu zuk –esaten dio− hau guztia ikusi, eta erremediatzen saiatu gabe? Eta Jainkoak esaten dio: izan konfiantza, izan fedea Jainkoagan.
Bai. Jainkoak

2016/09/29

Kalkutako Teresaren gogoeta (2016-10-02 C-ko ebanjelioaz, Lukas 10,10)

Egintzak: zerbitzari soil gara

«Agindu dizuedan hau guztia egingo duzuenean…» (Lk 17,10)

Ez zaitezte nekatu gizadiaren arazo handien kausaren bila. Arazo horiek askatzeko, aski duzue zeuen esku duzuena egitea, zuen premia dutenei zeuen laguntza ematea. Batzuek esaten didate, besteei karitatea eskainiz, Estatuak askatzen ditugula premian direnekiko eta pobreekiko duten erantzukizunetik.

Horrek ez dit buruhausterik sortzen, zeren, gehienetan, Estatuek ez baitute maitasunik eskaintzen. Soil-soilik egin dezakedan guztia

2016/09/29

URTEKO 27. IGANDEA C 2016-10-02

SARRERA

Senideok, ongi etorri Eukaristia bizitzera. Jesusen hitza entzutera. Jesusen bizitza geure artean berregitera. Jesusen heriotzaz eta piztueraz gogoeta egin eta geure sinesmena indartzera. Izan ere, Jesus geure artean dugu.
Apostoluek bezala esango diogu Jesusi: handitu, Jauna, gure sinesmena, gure fedea gure konfiantza. Eta Jesusek erantzungo digu: fedearen inguruan, kontua ez da fede handia edo txikia izatea, baizik pertsona batengan konfiantza izatea, Jainkoagan konfiantza

2016/09/28

Urteko 27. igandea C ABESTIAK 2016-10-02

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (bis)

Emaguzu zure argi,
grazi ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

Aintza eta aintza, / zuri, Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan.

Goresten zaitugu Zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti Zuri, / Aita Zerukoa.- R/.

SALMOA

Entzungo ahal duzue gaur / Jaunaren mintzoa:
Ez gogortu / zeuen bihotza.

Zatozte, pozez oihu / degiogun Jaunari,
txalo degiogun / salbamen dugun harkaitzari.
Hurbil gakizkion aurrera /

2016/09/27

Kanpora harrokeria!
Urteko 27. igandea C 2016-10-02

Aberatsaren eta Lazaroren parabolaren ondoren, Jesusek apostoluei emandako lau irakaspen dakartza Lukasek: eskandaluaz, barkazioaz, fedeaz eta apaltasunaz. Esaldi oso laburrak dira, agerian beren artean erlaziorik gabe, Jesusek une desberdinetan jaulkiak. Lau irakaspen horietarik, bi bakarrik aukeratu ditu igande honetako ebanjelioak, bi azkenak: fedeaz eta apaltasunaz (Lukas 17,5-10).

Ateo batek baino fede txikiagoa

Lukasek dio, apostoluek behin batean Jesusi eskari hau egin ziotela: «Handitu iezaguzu fedea». Teologo

Page 158 of 218