GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/10/21

URTEKO 30. IGANDEA C 2016-10-23 (DOMUND)

SARRERA

Senideok, DOMUND eguna, misioen eguna, ospatzen dugu gaur. Aukera ona geure kristau izateaz hausnarketa egiteko. Kristau izateak garrantzizkoa eta funtsezkoa du, besteak beste, Jesusen ebanjelioaren berri ematea, Jesusek ekarri digun Berri Ona zabaltzea.
Azken batean, Berri Ona zabaltze horrek hau esan nahi du: zer sinesten dugun, zer espero dugun, zer maite dugun jakitera ematea. Beste hitz batzuekin esanda, geure fedearen berri ematea da

2016/10/19

Urteko 30. igandea C ABESTIAK 2016-10-23

SARRERA Zure erreinua oihukatzen dugu Jauna (Bened 508)

R/.-Zure erreinua oihukatzen dugu, Jauna,
zure erreinua, zure erreinua, Jauna.

Zuzentasun (e)ta / bakearen erreinu,
bizitza eta egiaren erreinu. R/.

Maitasun eta / graziaren erreinu.
gu guztiongan bizirik den erreinu.-R/.

Munduko ez, ta / munduan den erreinu,
indarra-bide iristen den erreinu.-R/.

Kristorengandik / sorturiko erreinu,
eta amairik inoiz ez duen erreinu.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan” (3)
Jaunari,
eta bakea
eta bakea
lurrean gizonari

2016/10/18

Jainkoaren zuzentasun partziala
Urteko 30. igandea (2016-10-23

Txikitan ikasi nuen Kristau Ikasbideak esaten zuen, «Jainkoak jende ona saritu eta jende gaiztoa zigortu egiten duela». Baina ez zuen zehazten zein ziren onak eta zein gaiztoak. Eta gure pentsaera sarritan Jainkoarena ez bezalakoa delako, daitekeena da bat ez etortzea Jainkoak on eta gaiztotzat ematen dituenak guk halakotzat ematen ditugunekin.

Jainkoa epaile partziala pobrearen alde

Hau da lehen irakurgaiak, Eklesiastiko liburutik hartuak, eskaintzen digu

2016/10/18

JARRERA ZUZENA (Lukas 18,9-14)
Urteko 30. igandea C (2016-10-23)

Jainkoaren aurrean zuzenak zirela uste zuten eta gainerakoak mespretxatzen zituzten batzuei zuzendu zien Jesusek fariseuaren eta zerga-biltzailearen parabola hau, Lukasen arabera. Tenplura otoitz egitera igo diren bi protagonistek bi jarrera erlijioso ordezkatzen dituzte, jarrera kontrajarriak eta bateraezinak. Baina zein da jarrera zuzena eta zinezkoa Jainkoaren aurrean? Hori da sakoneko galdera.

Legearen betetzaile zorrotza da fariseua, eta bere erlijioa fidelki betetzen du.

2016/10/14

Urteko 29. igandea C 2016-10-29
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko bi irakurgai, lehena eta ebanjelioa, otoitzaz mintzo zaizkigu. Otoitz egin beharraz. Eta otoitzaren indarraz.

Otoitz egin beharra. Jende askorentzat ez da izaten oso erraza behar hori sentitzea. Hona oso denbora-tarte labur batean entzun izan ditudan bi iritzi kontrajarri. Pertsona biak Fatiman egonak. Batarentzat, Fatimako giroa oso lehorra, oso hotza. Bestearentzat, giro eder eta gozoa, esanguratsua.

Behar hori sumatzeko, sentiberatasun berezia behar da. Jakina, fede-sentiberatasuna.

2016/10/12

URTEKO 29. IGANDEA C 2016-10-16

SARRERA

Anai-arrebok! Gaurko irakurgaiek otoitza nola egin adierazten digute. Zori txarrez, askotan ez dugu asmatzen otoitz egiten, otoitza zer den ere ez dakigulako. Sinesmena duenak bakarrik egin lezake otoitz. Hain zuzen, hitz gutxitan esateko, hau da otoitz egitea:
−Jainkoari entzutea;
−Jainkoari hitz egitea;
−Jainkoa geure baitan sentitzea;
−Jainkoa gorestea;
−Jainkoari eskerrak ematea;
−Jainkoa geure aurrean eta geure barnean dugula pentsatuz eta sentituz, geure kontutxoak ari

2016/10/10

Urteko 29. igandea ABESTIAK 2016-10-16

SARRERA Argiaren seme eta egunaren (Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, (seme)
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,

2016/10/10

Otoitza, munduaren azkena eta zuzengabekeriak
Urteko 29. igandea C 2016-10-16

Otoitzaz beste ikuspegi bat

Lukasek bere ebanjelioa idatzi zien kristauak ez zeuden oso ohituak otoitz egitera; izan ere, haietako gehienak berrikitan kristau egindako paganoak ziren. Gaur egungo kristau askoren antzera, trumoiak jotzean bakarrik jotzen zuten Santa Barbaragana. Otoitzaren garrantzia adierazten saiatu zen Lukas; hainbat jende aurkeztu du: Elisabet, Maria, aingeruak, Zakarias, Simeon; guztiak ere, gorespen- eta esker-forma desberdinenak jaulkitzen; batez

2016/10/10

SUFRITZEN ARI DIRENEN DEIADARRA (Lukas 18,1-8)
Urteko 29. igandea C (2016-10-16)

Emakume alargunaren eta eskrupulorik gabeko epailearen parabola hau, beste hainbat bezala, kontakizun irekia da; oihartzun desberdinak eragin ditzake entzuleengan. Lukasen arabera, etsi gabe otoitz egiteko deia da; aldi berean, gonbita da gau eta egun dei egiten diotenei Jainkoak justizia egingo diela konfiantza izatera. Zer oihartzun izan lezake gaur egun gu baitan kontakizun dramatiko honek, beren zoriaren menpe zuzengabeki

2016/10/08

Urteko 28. igandea C 2016-10-09
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaiek, barru-barrutik ateratzen zaigun jarrera bat gogoratzen digute: esker ona. Bai aberatsa, bai sarigarria dela eskerrak ematea! Eskerrak, ama; eskerrak, aita; eskerrak, eskerrik asko, mila esker… Txikitatik ikasi dugu: «zer esaten da?», galdetzen ziguten gurasoek norbaitek karamelu bat ematen zigunean. Eta bai zoroa dela barru-barruan dugu jarrera hori ito nahi izatea!

Horixe gogoratzen digu gaurko ebanjelioak. Jesus Galileatik Samarian barna doa.

Page 157 of 218