GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/10/29

Urteko 31. igandea C 2016-10-30
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lukasen ebanjelioan asko azpimarratzen den gai bat dugu gaur ebanjelioan: Jesusen maitasuna, Jesusen errukia. Zakeo gizon aberats eta zerga-biltzaileen buruaz errukitu da. Adierazi nahi digu, giza izaera desberdinena bizi dutenei ere, bere salbazioa eskaintzen diela Jainkoak.

Lukas ebanjelaria 19. kapituluko gaurko pasadizo hau, Zakeorena alegia, prestatu digu aurreko kapituluan, 18. kapituluan:
• 18,9-14an, tenplura otoitz egitera joan diren fariseuaren eta zerga-biltzailearen parabola dakar: fariseua harro-harro; zerga-biltzailea

2016/10/28

SANTU GUZTIAK (2016-11-01)

SARRERA

Senideok: jai handia ospatzen dugu gaur, poz-pozik ospatu ere: Santu Guztien Eguna. Milaka urtetan barna, gizon-emakume askok eta askok bizi izan ditu fedea, esperantza eta maitasuna. Haietako batzuk ezagunak ditugu beren santutasunari dagokionez, eta eredutzat ditugu; eta otoitz-gai ere egiten ditugu. Haietako beste asko ezezagunak ditugu santutasunari dagokionez; halere, beste guztiekin batean ospatzen ditugu gaur, Aitaren altzoan direla uste dugulako. Horiek guztiek esperantzaz bizitzera eragiten digute;

2016/10/28

Santu Guztien Festaburua ABESTIAK (2016-11-01)

SARRERA

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean;
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA (Gora Jainkoa-7, 14. or.)

Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea lurrean
gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu,

2016/10/27

2016ko azaroaren 2a

1

EMANA DUGUNA BAKARRIK DA GELDITZEN

Testua: Pasiotarren Parrokia Orria. Irun (Gipuzkoa).
Aurkezpena: Asun Gutiérrez.
Euskaraz: Dionisio Amundarain.
Musika: Cerca de ti, Señor.

2

Eskainia dugun maitasunak bakarrik
gaitu ferekatuko.

Opari eskainia dugun irribarreak bakarrik
gaitu alaituko.

3

Elkarrekin edana dugun urak bakarrik
gaitu freskatuko.

4

Partekatua dugun ogiak bakarrik
gaitu elikatuko.

MAITASUNA

5

Lagun hurkoari jantzia diogun arropak bakarrik gaitu estaliko.

STOP KALERATZEARI

6

Ostatuz hartua dugun
erromesak bakarrik
digu atsedena ekarriko.

7

Bihotz-emateko
erabilia dugun hitza bakarrik
izango dugu kontsolamendu.

8

Aldarrikatua dugun hitza bakarrik

2016/10/27

Santu Guztiak (2016ko azaroaren 1a)
Zoriontasunak (Mateo 5,1-12)
Pagolaren «Camino abierto por Jesús» liburutik, 56. or.

ZORIONTASUNAK HURBILETIK ENTZUN

Jesus mendira igo eta zoriontasunak aldarrikatzeko eseri denean, jendetza dago ingurune hartan, baina «ikasleak bakarrik hurbildu zaizkio» beraren mezua hobeto entzuteko. Zer entzuten dugu gaur egun Jesusen ikasleok, harengana hurbiltzen bagara?

Zorionekoak «gogoz pobre direnak», ezer gutxirekin bizitzen dakitenak, konfiantza beti Jainkoagan jarririk. Zorionekoa pobrearen arima duen Eliza, problema gutxiago izango baitu,

2016/10/26

URTEKO 31. IGANDEA C 2016-10-30

SARRERA

Senideok, gai zoragarria dakarkigu gaurko ebanjelioak. «Gaur zure etxean bazkaldu nahi dut» esan dio Jesusek Zakeori. Zakeo bekataria zen herri osoaren ustez; halere, berak ezer esan aurretik, Jesusek onbera begiratu dio. Jesus ez da arduratu eta kezkatu haren bekatuez; honi erreparatu dio bakar-bakarrik: Akeo ere Abrahamen semea da. Aski izan du Jesusek Zakeo bere bila dabilela ikustea. Bila, bila eta bila.
Baina zergatik dabil

2016/10/26

Urteko 31. igandea C ABESTIAK 2016-10-30

SARRERA

Goazen elkarturik, piztuta fedea
argitan zabalik maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza,
bere Hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Jauna, zure maitasuna
abestuko dut
betiren beti.

Goraipatuko zaitut,
ene Jainkoa, ene Errege,
bedeinkatuko dut zure izena betikotasun osoan.
Egunero zaitut bedeinkatuko,
zure izena menderen mende
dut goretsiko.

Jauna, zure maitasuna

2016/10/24

ALDA OTE NAITEKE JADA? (Lukas 19,1-10)
Urteko 31. igandea C (2016-10-30)

Irakurleek Jesusengandik zer espero dezaketen hobeto aurkitu ahal izateko dakar Lukasek Zakeoren pasadizo hau. Kristau-elkarteetan jarraitzen dutenek, alegia, dei egiten dioten Jaunagandik zer espero dezaketen: «galdua zenaren bila etorri da eta hura salbatzera». Kristauak ez luke hori ahaztu behar.

Aldi berean, Zakeoren jardueraz mintzo den kontakizun horrek gizakiak barnean duen galdera honi erantzuten laguntzen du: Oraino ere alda ote

2016/10/24

Salba al daiteke bankari aberats bat?
Urteko 31. igandea C (2016-10-30)

Bankariak eta zerga-biltzaileak

Gaurko ebanjelioko protagonista zerga-biltzaileen buru eta aberats bat da. Izen honek ez dio iradokitzen ebanjelioaren gaur egungo irakurle bati judu-herriak lanbide honetako kide batez sentitu ohi zuen gorroto eta mespretxurik: erromatarren zerbitzurako egiten baitzuen lan eta zapaltzen herria zergak biltzean. Antzinako zerga-biltzaile hark ez du zerikusirik gaur egungo bankari batekin. Halere, duela zenbait urtez gero jende

2016/10/22

Urteko 30. igandea C 2016-10-23
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur DOMUND eguna ospatzen dugu: Misioen aldeko Ekintza Eguna. «Munduari ebanjelioa emateko bizi da Eliza» esan zigun Paulo VI.a aita santuak. Ez al da poztekoa eginkizun hau? Jesus ezagutzera, maitatzera eman! Askotan gure atsegina beste leku batzuetan bilatu behar izaten dugu. Baina gure bihotza pixka bat sakontzen badugu… zer poza lagun hurkoari Jesusen berri eman ahal izatea.

Gaurko irakurgaien muina, berriz, Jainkoaren zuzentasuna da. Baina zuzentasun

Page 156 of 218