GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/12/07

Andre Maria Sortzez Garbia (2016-12-08)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Andre Mariaren jai handia ospatzen dugu gaur. Zergatik, ordea?

Jainkoak egin dion bisitari «bai» apal bat eman dio Mariak. Gazte-gazte izan eta guzti, hasierako beldurra eta guzti, Jainkoaren Erreinuaren zerbitzari jarri du bere burua. «Bai» esan dio Jainkoaren asmoari; «bai» Jainkoaren lankide izateari mundua salbatzeko, askatzeko eginkizunean.

Jainkoaren Erreinuaren alde lan egitean beldurrik ez izateko deia etengabea da Biblian. Beldurrik ez izateak konfiantza izatea esan nahi du.

2016/12/07

AMA SORTZEZ GARBIA (A) 2016-12-08

SARRERA

Sortzez Garbia den Andre Mariaren eguna ospatzen dugu gaur. Itxaropenaren ama. Itxaropena era sakonean bizi izan duen ama. Itxaropena ematen digun ama. Itxaropena den ama. Nola itxaron erakutsi digun ama da Maria. Ikusten ez duena, ulertzen ez duena, uste eta konfiantza handiaz itxaron izan du Andre Mariak, eskaini zaiona Jainkoaren hitza delako. Itxaropen hori bera bizitzera dei egiten digu gaur modu berezian.
Bestetik, Seminarioaren eguna dugu

2016/12/05

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia
ABESTIAK (2016-12-08)

SARRERA

Goiz arrats eta eguerditan,
Ama, goresten zaitugu,
aingeruaren hitzak berak
guk ere esaten ditugu.

Aingeru batek Mariari dio:
“Graziaz betea”,
Jaungoikoaren Semeari
emango diozu sortzea.-R/.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu Jaunari.

SALMOA

Kanta Jaunari kantu berri,
egin baititu hainbat harrigarri.

Ikusi

2016/12/05

Joan Bataiatzailearen nahasmendua (2016-12-11)
Abendualdiko 3. Igandea A

Gaurko irakurgaiek ez dute erlaziorik beren artean, baina aurreko igandeetako ildoari jarraitzen diote. Lehena (Isaiasena) antzinako eta gaur egungo arazo handietako batez ari da: erbestetuen eta lekualdatuen problemaz. Ebanjelioak zerikusi estua du joan den igandekoarekin: Jesusen jarduerak nahasmendua sortu dio Joan Bataiatzaileari. Bigarren irakurgaiak, Santiagorenak, aholku berri bat dakar Abendualdia bizitzeko.

1.-Duela mendeko askotako erbestealdia eta berrerriratzea; gaur egungo aterpetuak eta lekualdatuak.

2016/12/05

ZAURIAK SENDATU (Mateo 11,2-11)
Abendualdiko 3. igandea A (2016-12-11)

Jesusen jarduerak nahasirik utzi zuen Joan Bataiatzailea. Honek Mesias bat espero zuen, munduan bekatua desegingo zuena Jainkoaren epai zorrotza ezarriaz, eta ez Mesias bat, zauriak sendatzera eta sufrimendua arintzera emanik biziko zena. Makeronteko presondegitik mezu bat bidali dio Jesusi: «Zu al zara etortzekoa dena ala beste baten zain bizi behar dugu?».

Profeta sendatzaile baten bere biziera kontatuz erantzun dio Jesusek «Esan

2016/12/05

ANDRE MARIAZ DEKALOGOA

(Jose Maria Conget Arizaletaren, 1990etik 2002an hil arte Jakan gotzain izanaren, dekalogoan inspiratua da testu hau.)

1.-Andre Maria ohoratu Jainkoaren Ama bezala. Herriko emakume bat da Maria; miraririk handienak egin zituen Jainkoak harengan, eta hura bizileku bihurtuz etorri zen gugana Jainkoa Jesu Kristogan.
2.-Andre Maria kontenplatu bere handitasun betean. Errugabea da eta onginahiz betea, Birjina eta Ama, zerura Jasoa eta aintzatua, gure primatutza eta bermea, bertute guztietan eredua eta

2016/12/03

Abendualdiko 2. igandea A (2016-12-04)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Zer gertatuko litzateke, gaur egun, profeta bat Carrefour-en edo EROSKI-ren atarian hitz egiten hasiko balitz? Hots eginez:
−ez erosi ezer, egiazko behar edo premien arabera baizik?;
−ez kasurik egin eskaintzei?

Jendeak ez ote luke esango: burutik eginda dago; utz gaitzala beherapenez eta ahal dugun guztiaz gozatzen?

Zer gertatuko litzateke, telebistako proiekzio-gelara sartu eta bertakoei mikrofonoa eta bestelako gailuak kendu eta hitz egiten hasiko balitz? Hots eginez:
−ez

2016/12/01

ABENDUALDIKO 2. IGANDEA A 2016-12-04

SARRERA

Anai-arrebok!
Lehenengo irakurgaian mezu handi bat entzungo dugu; Isaias profetaren mezua: egoera utopiko bat dakarkigu: dena zorion, dena egia, dena zuzentasuna. Besteak beste profeta handi bat etorriko dela adierazten digu. Hona zer dioen profeta horretaz: «Haren gainean kokatuko da Espiritu Santua». Bere dohain guztiak emango dizkio.
Joan Bataiatzailearen eta Jesusen gainera bezalaxe, gutako bakoitzaren gainera ere, bihotzera ere, etorri da Espiritu Santua dohain guztiekin.

2016/11/30

Abendualdiko 2. igandea A ABESTIAK 2016-12-04

SARRERA

Bakea ta justizia
bidali mundura, Jauna,
zure jaiotzak gugana
bekar poza, zoriona.

ZATOZ, JAUNA,
ZATOZ LURRERA,
ZURE HERRI HAU
SALBATZERA.

SALMOA

Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena emaguzu.

Emaiozu, Jainko, zure auzia erregeari,
zure zuzentasuna errege-semeari.
Zaindu beza zure herria zuzentasunez,
eta zure gizagaixoak zuzenbidez.

Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena emaguzu.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Urra ezazue bidea Jaunarentzat,
zuzendu haren bidexkak;
eta ikusiko dute guztiek

2016/11/29

Paradisua, konbertsioa, harrera
Abendualdiko 2. igandea A (2016-12-04)

1.-Zuzengabekeria – paradisua (Isaias 11,1-10)

Abendualdiko lehen igandeko Isaiasen irakurgaia gerlaren esperientziaz mintzo zen eta gatazka militarrik eta arma-lehiaketarik gabe mundu baten esperantzaz. Bigarren igande hau zuzengabekeriaren esperientziaz ari da eta horren ordezko mundu zoriontsu batez, paradisura itzultzeaz-edo. Profetek salatu zuten gogorkienik egoera zuzengabea. Problemaren aterabide errazik nabari ez bazuten ere, konbentziturik zeuden erremedioa epaile eta monarka zuzen batzuen esku zegoela, lurraldean

Page 153 of 218