GAIA

egunean eguneko liturgia
2014/11/27

Erregua, errealitatea, erne egotea

Testua: José Luis Sicre Díaz
Euskaraz: D. Amundarain
Abendualdiko 1. igandea B 2014-11-23

Lau prestaketa-aste Jesusen jaiotza gogoratzeko? Ez. Hori baino gehiago da Abendualdia. Kontua ez da aspaldiko gauza bat era erromantikoan gogoratzea; gertatu zena, sakon ulertzea da kontua eta Jaunarekin behin betiko topo egiteko prestatzea.

Erregua (Isaias 63,16b-17. 19b; 64,2b-7)

Lehenengo irakurgaiak Jesus jaio aurreko hainbat mendetara garamatza. Israel herriak trapu zikin bat bezala dakusa bere burua, adarrak

2014/11/27

Abendualdiko 1. igandea B (2014-11-30)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Abendualdia hasi dugu. Abendu hitzak etorrera adierazten du. Noren etorrera? Esango litzateke, kristau batentzat erantzuna erraza eta argia dela: Jesusen etorrera.

Baina hain gabi al dago erantzun hori egia dela. Jesusen etorrera espero al dugu? Haur bati galdetzen badiogu, seguru asko, erantzuna beste bat izango da: Olentzero. Eta haur ez garen askorentzat ere, erantzuna, neurri batean eta egiaz, beste bat izango litzateke, seguru asko.

Baina, tira. Eman

2014/11/26

Abendualdiko 1. igandea B ABESTIAK 83014-11-30)

SARRERA Kanta zagun guztiok ABENDU (Bened 156)

R/. Kanta zagun guztiok
bihotza betean;
gure Salbatzailea
etorri artean.

1.-Gauaren erdian da
entzun deiadarra;
erne egon gaitezen,
badator senarra. R/.

2.-Nausia badator ta
lapurra bezala.
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala. R/.

SALMOA (Mintzo ta Kantu 2014 Abendu 1/25)

R/.-Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
geure salbamena
emaguzu.

Ezagutarazi du Jaunak
beragandiko garaipena,
Agertu du atzerrien aurrean
bere zuzentasuna.
On eta leial izan dela gogoratu

2014/11/26

ABENDUALDIKO 1 IGANDEA B
(2014-11-30)

Lehen kristau-belaunaldiek ezin kendu zuten burutik Jesus laster batean etorriko zela. Piztua zen hura ezin atzeratu zitekeen. Hartarainokoa zuten harekiko irrika, ahalik arinen egin nahi baitzuten harekin topo.

Denbora bazihoala eta Jauna ez zetorrela ikustean sortu ziren arazoak.

Laster konturatu ziren, ezen atzeratze hark herio-arriskua zuela berekin. Hasiera hartako sua itzaliko zen arriskua. Denbora joan ahala, elkarte txiki haiek pixkana axolagabe bihur zitezkeen, eta guztiaz ahaztu.

Gauza

2014/11/25

ABENDUALDIKO 1. IGANDEA B 2014-11-30

SARRERA

Senideok, Abendualdia hastera goaz gaur. Zain egoteko aldia da. Era bizian, zain eta erne egoteko aldia. Jauna etorri zain: bai eguneroko geure bizitzan, bai gutako bakoitzaren lur honetako bizitzaren azkenean, bai munduaren azkenean. Jauna etorri dator beti; etorrera hori ezin nabarituko dugu, geure kaskoa beste mila gauzatan murgildua badugu. Modu berezian etorriko da, gutako bakoitza Aitaren altzora eramateko etorriko denean. Baina ez da hura

2014/11/20

Urteko 34. igandea Kristo Errege (2014-11-23)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandean talentuen parabola entzun genuen: hartu ditugun dohainei, gaitasunei etekina atera beharraz mintzo zitzaigun Jesus; ez, noski, neoliberalismo mintzo den zentzuan, baizik eta beharrean eta premian direnei laguntzeko.

Gaurko ebanjelioko parabolak, bakoitzaren azken egunari begira ipini nahi gaitu; baina ez azken egunari beldurrez eta ikaraz begira gelditzeko, baizik eta, hura kontuan izanik, gaur zer jokabide izan behar dugun adierazteko. Azken egun

2014/11/19

Urteko 34. igandea A ABESTIAK Kristo Errege 2014-11-23

SARRERA

Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
Jesu Kristo Erregeri,
esker otoitz, maitasuna.

Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila,
har(e)k dakarren Argia.

AINTZA

Antza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora zu, bedeinkatua, zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.- R/.

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme

2014/11/18

URTEKO 34. IGANDEA A (KRISTO ERREGEA) 2014-11-23

SARRERA

Senideok, urte liturgikoan azken igandera iritsi gara. Kristo Errege eguna ospatzen dugu. Datorren igandean Abendualdia hasiko dugu; Mariagandik jaio den Jesusen etorrerako prestaketa.
Gaur liturgiaren lerro-buruak dio: «Jesu Kristo, Unibertsoaren Erregea»; alabaina, lehenengo irakurgaia artzain onaz mintzo, eta ebanjelioa mundu honetan behartsu direnei laguntzera eragiten digun Jainkoaz.
Kristori errege izena ematea, bai berez, bai egungo gizarte-giroan gauza aski bitxia eta arrotza da. Alde batetik,

2014/11/18

AUZI BITXIA
(Urteko 34 ig. KRISTO ERREGE 2014-11-23)

Iturriek ez dute dudarako biderik ematen. Laguntza-premian ikusten dituenei emanik bizi da Jesus. Ezin egin du ezikusiarena. Ez da sufrimenik bere egin ez duenik. Bat egin du txikienekin eta ezgaituenekin, eta ahal duen guztia egin du haientzat. Errukia du Jesusek lehenengo gauza. Horixe dugu Jainkoaren antzeko izateko modu bakarra: «Izan errukitsu, zuen Aita errukitsu den bezala».

Zer harritzekorik, Azken Auziaz hitz egitean, gure bizitza

2014/11/12

Urteko 33. igandea A (2014-11-16)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandean, hamar neskatxen parabola genuen irakurtzekoa, baina alde batera utzi genuen hura, Erromako Letrango Basilikaren jaia ospatzeko. Neskatxen ebanjelio hartan, buruargi, zuhur eta aurreikusle izateko eskatzen digu Jesusek.

Gaurko parabolan, langile eta ekintzaile izateko esaten digu. Hartu ditugun dohainez baliatzeko, geure dohainei fruitu emanarazteko.

Duela bost asteko parabolako nagusia, mahasti baten jabe zen. Gauza bera beste aste batzuk lehenagokoa ere. Gaurko parabolako nagusiak ez

Page 152 of 158