GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/01/02

BESTE ETAPA BAT (Mateo 3,13-17)
Jesusen Bataioa A 2017-01-08

Jesusen profeta-jarduera kontatu aurretik, haren bizitza errotik aldatuko duen haren esperientzia batez mintzo zaizkigu ebanjelariak. Joanen bataioa hartu ondoren, Jesusek sentitu du Jainkoaren Seme maitea dela, goitik behera Espirituaz betea. Espiritu horrek arnasturik, Jesusek ibiliari eman dio guztiei hots egiteko, bere bizieraz eta mezuaz, gizakiaren adiskide eta salbatzaile den Jainko baten Berri Ona.

Ez da harritzekoa, Aita Santuak guztiok gonbidatzea datozen urteetan «beste

2016/12/31

Jesusen Ama • Jesusi izena • Munduan Bakea (2017-01-01)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko egun honetan, gai asko ditugu bihotzean gozatzeko eta hausnartzeko. Lehenik eta behin, ez dezagun ahaztu, Eguberri giroan bizi garela. Hain juxtu Eguberri zortziurrena dugu gaur. Jainkoa gizon egin da, gizon-emakumeok jainko egiteko. Gauza miresgarria! Gauza zoragarria! Eska diezaiogun, Andre Mariaren bitartez, beronen Semeari sentiberatasun pixka bat misterio horren, Jainkoaren borondate horren muinean aztarrika egin eta, neurri batean bederen, zer

2016/12/29

ANDRE MARIA, JAINKOAREN AMA (A) 2017-01-01

SARRERA

Andre Mariaren jaia handia dugu gaurkoa: Jesusen Amaren jaia. Bigarren, Jesus izena jarri izana. Hirugarren, Bakearen Eguna ospatzen dugu. Laugarren, Urte berria hasi dugu.
Antzina, gaurko egunean, Jaunaren Erdainkuntza ospatu ohi zuten, Eguberri-egunaren zortziurrena delako, haurrari izena ezartzen zitzaion eguna delako.
Azken aldi honetan, ordea, Andre Mariaren jaia ospatzen dugu nagusiki. Kontuan izan behar da hau: Maria Jesusen Ama. Bestalde, San Agustinek garbi dio: Ez

2016/12/27

Andre Maria Jainkoa Ama eta Bake eguna A ABESTIAK 2017-01-01

SARRERA

Agur, Jesusen Ama,
birjina maitea.
Agur, itsasoko izar
distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea.
Agur, bekatarien
kaia eta estalpea (2).

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar,

2016/12/26

Hiru jarrera urte berrirako
Andre Maria Jainkoaren Amaren jaia (2017-01-01)

Aldaketa bitxi bat 1970ean

Judu orok daki haur ar bat erdaindu egin behar dela jaio eta 8. egunean. Hala agindu zion Jainkoak Abrahami: «Jaio eta 8. egunean, belaunaldiko zuen haur ar guztiak erdaindu egin behar dituzue» (Hasiera 17,12). Ondorioz, Elizak abenduaren 25a Jesusen jaioteguntzat hartu zuenean, urtarrilaren 1a erdainkuntza-egun bihurtu zen eta Jesus izena ipintzearen egun.

Bazen Andre Mariaren, Jainkoaren Amaren,

2016/12/26

AMA (Lukas 2,16-21)
Andre Maria Jainkoaren Ama A (2017-01-01)
Askorentzat gerta liteke harrigarri, urte zibilaren lehen eguna eta Andre Maria Jainkoaren Amaren festaburua Elizak egun berean ospatzea. Alabaina, esanguratsua da, Elizak, IV. mendeaz gero, Salbatzailearen jaiotza handikiro ospatu ondoren, urte berria Mariaren, Salbatzailearen eta gure Amaren, amatasun-babesean ospatu nahi izatea.
Gaur egungo kristauok galdegin beharra dugu zer egin dugun Mariaz azken urte hauetan; izan ere, segur aski pobretu egin dugu

2016/12/24

Eguberri eguna 2016-12-25
HOMILIA

Anai-arrebok!

Hasteko, ZORIONAK bihotz bihotzez. Aingeruen bidez, Jaunak berak eman dizkigun hitzez: «Aintza zeruan Jainkoari eta bakea lurrean Jainkoak maite dituen gizon-emakumeei». Bakea eta zoriona beti elkarrekin. Bakea bihotzean, bakea lagun hurkoarekin, bakea Jainkoarekin.

Ez da gutxiagorako. Jainkoa Betleemen jaio da; leku ez-ezagun batean. Eta jaiotzen jarraitzen du Jainkoak, gutxiena espero genezakeen lekuan: bihotzean; zure, nire, haren, haien bihotzean.

Betleemgo jendeak ez du onartu Familia Santua. Eta zuk? Eta nik?

2016/12/23

EGUBERRI EGUNA (A) 2016-12-25
(eguneko meza)
SARRERA

Senideok, jai handia ospatzen dugu gaur. Jainkoa gizon egina, gure artera etorri da. Jainkoa-gurekin. Jada ez da urruneko Jainkoa. Gure ondoan bizi da. Haragi egin da. Gizon egin da. Jainkoaren aspaldiko misterio da, Jainkoaren aspaldiko asmoa gauzatu da, bete da. Gu bezalako egin den Jainko Gizon batek agertu digu posible dela Jainkoarekin hitz egitea, posible dela Jainkoaren nahia betetzea. Jesus da

2016/12/22

Ezikusiarena egin, ukatu ala onartu
Eguberri Festaburua (2016-12-26)

Hiru Meza egun berean

Ez dakit noiz hasi zen Eguberri egunean hiru Meza emateko ohitura. Pentsatzen dut oso aspaldikoa izango dela ohitura. Gauerdiko Mezarekin hasten gara; egunsentikoa dator ondoren, eta egunekoa azkenik. Horietako bakoitzak bere irakurgaiak ditu, irakurgai berak hiru urteetan (A, B,C). Irakurgaiak ugari (9) direlarik, testu bat komentatzera mugatu naiz, irakurle guztiei izua sortzen dien hau: Joanen ebanjelioaren hitzaurrea, eguneko

2016/12/22

HURBILEKO JAINKOA (Lukas 2,1-14)
Eguberri Gauerdiko Meza (2016-12-14

Eguberri jaiak egun hauetan gure kaleetan arnasten den giro azaleko eta manipulatu hori baino askoz sakonagoak dira. Gure kontsumo-gizartearen trikimailu guztiak baino jai barnekoiago eta pozgarriagoak.

Fededunek eskuratu beharra dugu berriro jai hauen muina, eta aurkitu beharra, hainbesterainoko arintasunaren eta zorakeriaren gainetik, geure alaitasunaren jatorria den misterioa. Ikasi beharra dugu Eguberriak «ospatzen». Ez dakite guztiek zer den ospatzea. Ez dakite guztiek zer

Page 151 of 218