GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/01/19

URTEKO 3. IGANDEA A 2017-01-22

SARRERA

Senideok, pozik gatoz beste behin Jaunaren hitza entzun eta ospatzera. Hitz hori geure argi izango dugu, eguneroko geure eta munduko gorabeherak egoki ulertu ahal izateko. Gorabehera horien aurrean begiak irekirik bizi ahal izateko. Hau eta hori eta beste hura, gizakiaren onerako al dira? Jesus da gure argia. Gaurko ebanjelioak esaten digu Jesus Galilean barna ibili zela irakasten, Jainkoaren Erregetzaren Berri Ona

2017/01/17

Urteko 3. igandea A ABESTIAK 2017-01-22

SARRERA

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona,
gu geraden guztia.

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia.

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

AINTZA

“Aintza zeruan” (3),
Jaunari,
“eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari” (2).

SALMOA

Jauna dut argi,
eta salbamen.

Jauna dut argi eta

2017/01/16

Jesusen jardueraren hasiera
Urteko 3. igandea A (2017-01-22)

Aurreko bi igandeetan Jordan ibaian izan gara, Jesusen bataioa eta Joan Bataiatzaileak eskaini zuen testigantza gogoratuz. Liturgiak, gaur, jauzi handi bat egin du. Jesusen tentazioak (Garizumako lehen igandean irakurriko ditugunak) alde batera utzirik, geroagoko une batean jarri gaitu, Herodesek, Joan Bataiatzailearen predikuaz asperturik, hura kartzelan sartzea erabaki duen unean. Segidan gertatu dena 4,12-23an kontatu du Mateok. Hiru zatitan bana dezakegu pasarte

2017/01/16

ZERBAIT BERRI ETA ON (Mateo 4,12-23)
Urteko 3. igandea A (2017-01-22)

Jesusen jarduera eta mezua bildu zituen lehen idazleak hitz hauekin laburbildu zituen: «Jainkoaren Berri Ona» hots egiten zuela Jesusek. Geroago, gainerako ebanjelariek grekozko termino bera (euaggelion) erabili zuten, konbentzimendu bera adieraziz: Jesusek hots egindako Jainkoagan, zerbait «berri» eta «on» sumatzen zuen jendeak.

Ba ote da Ebanjelio horretan, gaur oraino, gure gizarte axolagabe eta fedegabe honetan, gure egun hauetako

2017/01/14

Urteko 2. igandea A (2017-01-15)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaiek Jainkoaren erreinua eraikitzeko egitasmoan parte hartzeko gonbida eta proposamena egin digute.

Lehenengo irakurgaian, Babiloniako erbestealdian bere fedeari irmo eutsi dion taldetxoa du buruan idazleak: taldetxo hura izango da argia, ez bakarrik Israel herriarentzat, baizik eta herri guztientzat.

Bigarren irakurgaian, Paulok, Korintoko kristau-taldeari idaztean, mundu osoa du gogoan.

Ebanjelioan, Joan Bataiatzailearen arabera, mundu guztia salbatzeko, bere burua eskaini duen bildotsa da Jesus.

Gogoan izan behar dugu, hizkuntza erlijiosoa,

2017/01/12

URTEKO 2. IGANDEA A 2017-01-15
SARRERA

Anai-arrebok, Eguberri-jaiak bukatu dira. Gaurtik aurrera, Garizuma hasi arte, Urtekoa deitzen den aldia ospatuko dugu. Ez da jai berezirik ospatzen. Eguneroko kristau-bizimodua nola bizi agertuko digute, bai mezako irakurgaiek, bai mezako otoitzek.
Irakurgaietan Jainkoaren zerbitzaria zer den entzungo dugu. Hitz batean esateko, jendea argitzen duen zerbitzaria da. Horretarako, Espiritua hartu du. Zerbitzari izan da Jesus, zerbitzari izan dira apostoluak, zerbitzari da gutako bakoitza. Zerbitzari

2017/01/11

Urteko 2. igandea A ABESTIAK 2017-01-15

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

Apaizak./ Aintza zeruetan Jaungoikoari

Guztiek./ Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak Zuri.

G./ Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,

2017/01/09

Joan Bataiatzailearen testigantza
Urteko 2. igandea A 2017-01-15

Joan den igandean Jesusen Bataioa gogoratu genuen. Markosen eta Lukasen ebanjelioetan, Joan Bataiatzaileak ez du hitz egiten. Mateorenean, solasaldi labur bat egin du Jesusekin; ez du ulertzen zertan datorkion hau bataioa eskatuz. Laugarren ebanjelioak beste bide bat hartzen du, oso bestelakoa: Jesus Jordanera doa, baina ez du bataiorik aipatzen; aitzitik, Joan Bataiatzailearen hitzaldi labur bat dakar. Igande honetan irakurri dugun testua da (Jn

2017/01/09

Gure HIAZINTO zeruko Aitagana joan zaigula-eta zilegi bekit 2014 omenaldikoan jaulki nituen hutz hauek gogoratzea

HIAZINTOREN JAIALDITXOAN (2014-02-04)

Kaixo, Hiazinto eta bertaratu zareten guztiok!

Labur izateko eskatu eta agindu didate. Saiatuko naiz.

Hargatik, albora utziko ditut ohikoak diren beste formalismo guztiak; are gehiago: irakurri egingo dut prestatu dudan hau.

Nire hitz hauen ondoren ikusiko dugun Powerrak izenburu hau du: «Adar Ugaridun Arbola». Lazkaon urte asko andereño egin dituen batek ere hauxe esan

2017/01/09

ESPIRITUAREN SUAZ (Joan 1,29-34)
Urteko 2. igandea A 2017-01-15

Lehen kristau-elkarteak ardura handia izan zuten Joanen eta Jesusen bataioak bereizteko: Joanek Jordan ibaiko uretan murgiltzen zuen jendea; Jesusek, bere bataioaz, bere Espiritua ematen zuen, bere jarraitzaileen bihotza garbitu, berritu eta eraldatzeko. Jesusen Espiritu hori gabe, Eliza itzali egingo litzateke eta agortu.

Jesusen Espirituak bakarrik egin dezake egiazkoago gaur egungo kristautasuna. Espiritu horrek bakarrik gida gaitzake geure zinezko nortasuna berreskuratzera, Ebanjeliotik

Page 149 of 218