GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/04/24

Desilusiotik gogo-berotasunera
Pazkoaldiko 3. igandea A (2017-04-30)

Dakiguna ahaztu beharra

Emausko ikasleen kontaera ulertu ahal izateko, ahaztu egin behar da iragan egunetan, larunbat Gaubeilatik, Jesusen agerpenen inguruan, irakurritako guztia. Izan ere, Lukasek bertsio berezia eskaini digu gertaerez. Bere ebanjelioaren bukaeran hiru agerpen bakarrik dakartza:
1) Emakume guztiei, ez biri eta ez hiruri, bi aingeru agertu zaizkie hilobira joan direnean, Jesusen gorpua gantzutzera.
2) Emausera doazen bi ikasleei Jesus agertu zaie, baina ez antzemateko moduan,

2017/04/22

Pazkoaldiko 2. igandea A (2017-04-23)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Pazko zortziurrena ospatzen dugu gaur. Gaurko mezu nagusia hauxe dela ematen du: Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, hala bidaltzen zaituztet nik zuek. Eta berehala bere hatsa, bere arnasa, ufatu zuen ikasleen gainera, eta esan zien: Har ezazu Espiritu Santua; bekatuak barkatuko dizkiezuenek barkatuak izango dituzte, eta barkatzen ez dizkiezuenek ez.

Juduentzat, gure igandea astearen lehen eguna zen, lan-eguna. Zazpigarren egunean larunbata (xabata) ospatzen zuten,

2017/04/20

PAZKOALDIKO 2. IGANDEA A 2017-04-23

SARRERA
Senideok, Pazkoaldiko bigarren igandea ospatzen dugu gaur. Piztu eta zortzi egunera, ikasleei agertu zaie Jesus berpiztua. Haiei bezala guri ere bai, gaur. Eta haiei bezala, bere bakea eta bere Espiritua eskaintzen dizkigu. Pazko eguneko poza indartzen digu. Jesus gure artean dela uste izatearen poza da. Horixe da kontua, senti dezagula Jesus gure artean dugula. Ez modu biologikoan, ez modu fisikoan, baina bai modu aintzatsuan: hil

2017/04/19

Pazkoaldiko 2. igandea A ABESTIAK 2017-04-23

SARRERA

Kristo bizi da, bizi,
lehen, orain, beti.

Hilen artetik zaigu
Kristo berriz piztu,
lotan daudenetatik
lehen bizi fruitu,
berak heriotzea
piztuz du garaitu.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
Lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna,
(e)ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi

2017/04/18

Agerpen berezi-berezi bat
Pazkoaldiko 2. igandea A (2017-04-23)

Jesus berpiztuaren agerpen guztiak dira bereziak. Halakoa kontatzean ere desberdin dira ebanjelariak: Markosentzat hiru dira hilobira doazen emakumeak (Maria Magdalena, Maria Kleofasena eta Salome); Lukasenean ere hiru dira, baina desberdinak (Maria Magdalena, Joana eta Maria Santiagorena); Joanengan, berriz, bakarra da (Maria Magdalena, nahiz eta, ondoren, pluralean mintzo den: «ez dakigu non ezarri duten»). Markosen kasuan, mutil bat ikusi dute, zuriz jantzia, hilobi barnean

2017/04/17

JESUSEK DU ELIZA SALBATUKO (Joan 20,19-31)
Pazkoaldiko 2. igandea A (2017-04-23)

Jesus indarrez hil izanaz izuturik, etxe ezagun batean babestu dira ikasleak. Berriro elkarrekin dira, baina Jesus ez dute berekin. Inork bete ezin duen hutsune bat da elkarte horretan. Jesus falta zaie. Nori jarraitu orain? Zer egin hura gabe? «Iluntzen ari du» Jerusalemen; baita ikasleen bihotzean ere.

Etxe barruan dira, «ateak itxirik». Jada ez misiorik ez jomugarik ez duen elkartea da, bere

2017/04/16

PAZKO IGANDEA A 2017-04-17

SARRERA

Senideok, Pazko-igandea ospatzen dugu gaur. Jesus piztu den eguna. On eginez bizi izan Jesus. On eginez, mutur-muturreraino agertu zuen maitasuna. Berarekin konforme ez zeudenek hil egin zuten. Baina Jesusek bere bizitzan agertu zuen egundoko ontasun hura ezin gelditu zen hutsean, ezin gelditu zen ezerezean. Eta zeruko Aitak piztu egin zuen. Jesusen piztuera gure piztueraren bermea da, gure piztueraren garantia.
Izan dezagula guztiok Pazko-jai zoriontsua. Har dezagula

2017/04/15

Pazko igandea A 2017-04-16
HOMILIA

Anai-arrebok!

Behin eta berriz errepikatuko dugu, bai gaur, bai pazkoaldi osoan: Kristo berpiztu da; Jainkoak berpiztu du Jesus. Bi esaldi horiek laburbiltzen dute Itun Berriak Jesusen piztueraz esaten diguna.

Beste era askotan ere agertu nahi izan du misterio handi hori. Eta, gainera, Jesusen piztuerak guretzat zer esan nahi duen agertuko digu.

Gaurko ebanjelioak (Joan 20,1-9), hainbat xehetasun agertu dizkigu.
Batetik, Maria Magdalena, larunbata, legezko atseden-eguna, igarorik, goizean goiz doa

2017/04/15

Gaubeila (2017-04-15) (Mateo 28-1-10)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesus piztu da eta zuen aurretik joango da Galileara. Piztu da. Piztu da.
Kristauen irrintzia da, heriotzaren eta ustelkeriaren munduaren aurrean. Geure gaualdia argitzen digun argia da.

Emakumeek izan dute indarrik eta kemenik, hobiratzeari falta zitzaiona osatzera joateko. Bukatua da larunbata, atseden-eguna. Eta han doaz.

Hilobiaren bila atera dira, eta hilobia hutsik aurkitu dute. Hildakoari azken agurra eman nahi zioten, eta Kristo bizirik aurkitu dute. Historia mingarri

2017/04/14

Pazko Igandea A ABESTIAK 2017-04-16

SARRERA Kristo bizi da bizi lehen, orain (Meza Abestiak Bened. 358)

R/. Kristo bizi da bizi
lehen, orain, beti.

Hilen artetik zaigu Kristo berriz piztu,
loan daudenetatik
lehen bizi fruitu.
Berak heriotzea
piztuz du garaitu.

R/. Kristo bizi da bizi
lehen, orain, beti.

Hilen artetik zaigu Kristo berriz piztu,
eta heriotzea piztuz desegin du.
Non duk, heriotzea, hire garaitzea.

R/. Kristo bizi da bizi
lehen, orain, beti.

BATAIOA BERRITU: Hartuko

Page 142 of 218