GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/05/06

Pazkoaldiko 4. igandea A (2017-05-07)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioaren arabera, Atea da Jesus guretzat, benetako osasunerako Atea. Ate honetatik sartu-atera dabilena salbatuko da.
Pasadizo hau ulertzeko, bi gauza izan behar dira gogoan.
Bat. Jesusen garaian, eta gaur ere zenbait tokitan, artaldeak ez ziren izateko mila burukoak. Egunean artalde bakoitzak bere artzaina izaten zuen. Gauean, artalde desberdinak biltzen ziren eskorta berean zaindari bakar baten ardurapean.
Bi. Ebanjelioaren gaurko pasartea, Joanen ebanjelioaren 10. kapituluaren

2017/05/05

PAZKOALDIKO 4. IGANDEA A 2017-05-07

SARRERA

Senideok, Pazkoaldiko laugarren igandea ospatzen dugu gaur. Gaurko liturgia guztia, aitorpen honen inguruan borobilduko da: «Ni naiz ardien atea… Nigandik sartzen dena onik aterako da; sartu eta irten ibili ahalko da, eta aurkituko du larrerik… bizia izan dezaten etorri naiz ni, eta bizia, ugari izan dezaten; lapurra, berriz, lapurtu, hil eta dena hondatzeko sartu ohi da».
Saia gaitezen konbentzimendu hau sakontzen eta hausnartzen; gaur inoiz

2017/05/05

SAN JOAN ANTE PORTAM LATINAM (maiatzaren 6a; igandera aldatua)
Lazkaomendiko Ermitan jaia

1.-Ondo bereizi behar dira bi Joan hauek: alde batetik, Joan Bataiatzailea eta, bestetik, Joan apostolua.
Gainera, tradizioak Joan apostoluari egotzi edo leporatu dizkion beste egintza batzuk ere bereizi egin beharko lirateke-
Alde horretatik, Joan Ebanjelaria, Joan Profeta eta Joan Zebedeotarra bereizten dituzte adituek: Joan Ebanjelaria, Joan izeneko Ebanjelioa idatzi zuena; Joan Profeta, Apokalipsi liburua idatzi zuena; Joan Zebedeotarra, berriz,

2017/05/04

Pazkoaldiko 4. igandea A ABESTIAK 2017-05-07

SARRERA Hau da eguna Jaunarena (Gora Jainkoa-2,38. or.)

R/.- Hau da eguna,
Jaunarena:
Gaur piztu da-eta
Jesus Jauna.
Piztu ta kanta:
“Ona Jauna!,
Zer zoriona!
Zer eguna!”

Zatozte, kanta
Jainkoari,
osasun dugun Harkaitzari.-R/.

Goazen eskerrak
ematera,
soinu ta kantuz goratzera.-R/.

BATAIOA BERRITU

R/.-Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik

Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari,
dei egin haren / izenari.- R/.

Herriei haren / egin bikainak / ezaguazi,
zabaldu haren / izen handi.-

2017/05/02

Pazkoaldiko 4. igandea A (2017-05-07)
Jauna, Mesias, eredua, artegiko atea

Lau titulu hauek laburbiltzen dute 4. igande honetako irakurgaiek Jesusez esan dutena: Jauna eta Mesias dela dio Pedrok Eginak liburuan (1. irakurgaia); sufrimena jasateko orduan eredu proposatu digu Pedroren lehen gutunak (2. irakurgaia); artegiko atea delako irudia aplikatu dio Jesusek bere buruari Joanen gaurko ebanjelioan. Labur esateko, irakurgaiek katekesi bat eskaini digute Jesusez, lehen kristauentzat zer izan zen eta guretzat zer

2017/05/02

BESTE HARREMAN BAT JESUSEKIN (Joan 10,1-10)
Pazkoaldiko 4. igandea A (2017-05-05)

Kristau-elkarteetan beste harreman bat behar dugu bizi Jesusekin, harekiko harremana biziberrituz. Deliberatuki jarri behar dugu bera geure bizitzaren bihotzean. Ohikeriazko moduan aitortutako Jesus batetik, bizigiroan onartutako Jesusengana igaroz. Joanen ebanjelioak garrantzizko hainbat iradokizun egiten ditu ardiek beren Artzainarekin bizi behar duten harremanaz hitz egitean.

Lehenengoa da, «haren ahotsa entzutea», beraren freskotasun eta jatortasun betean hartuz. Nahastu gabe tradizioekiko errespetuarekin edota modaren

2017/04/29

Pazkoaldiko 3. igandea A 2017-04-30
HOMILIA

Anai-arrebok!

Entzun dugun ebanjelio-zatia oso ezaguna da, eta esanahi handikoa. Jesusen ikasleetako bik, etsirik, alde egin dute ikasleen taldetik. Uste dute, beren esperantza zuten Jesus hil ondoren, ez duela merezi taldean jarraitzea. Baina Jerusalemdik beren herrira bidean doazela, bidelagun egin zaie Jesus berpiztua, eta ikasle biek ez diote antzeman hasiera batean. Afaltzen ari direla, agur-afarian egin zuen keinu bera egin du Jesusek: ogia hartu, bedeinkatu, puskatu

2017/04/28

PAZKOALDIKO 3. IGANDEA A 2017-04-30

SARRERA

Senideok, Pazkoaldiko hirugarren igandea ospatzen dugu gaur. Emaus herrixkara zihoazen bi ikasleen kontakizuna entzungo dugu ebanjelioan. Etsita zihoazen; beren esperantza guztia pikutara joana. Baina Jesus berpiztua hurbildu zitzaien ustekabean. Hasieran ez zuten ezagutu. Baina hil aurretik egin zuen gauza bat egin zuen haien aurrean: ogia bedeinkatu, puskatu eta jateko eman; Jesus bizi zen seinale gertatu zitzaien Jesusen keinu hura. Jakina, horretarako, bihotzean bazuten, etsipena eta

2017/04/26

Pazkoaldiko 3. igandea A ABESTIAK 2017-04-30

SARRERA PIZTU DA KRISTO (Pazko) (Bened 383)

R/. Piztu da Kristo, aleluia!
Guregan dago, aleluia!

1.-Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu, aleluia,
bere indarrez
piztuko gaitu, aleluia, aleluia. R/.

2.-Gure gorputza
baitu egoitza, aleluia!
Orain berekin
gaitu bat egin, aleluia, aleluia! R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita nire indarra

2017/04/24

HARRERA EGIN EBANJELIOAREN INDARRARI (Lukas 24,13-35)
Pazkoaldiko 3. igandea A (2017-04-30)

Jesusen ikasleetarik bi Jerusalemdik kanpora doaz. Triste eta lur jota. Bihotzean itzali egin zaie Jesusengan jarria zuten esperantza, gurutzean hiltzen ikusi baitute. Halaz guztiz, hartaz gogoeta egiten jarraitzen dute. Ezin ahaztu hartaz. Amets hutsa izan ote da guztia?

Bizi izan duten guztiaz hizketan eta eztabaidan ari direla, Jesus hurbildu zaie eta bidelagun dute. Alabaina, ikasleek ez diote antzeman. Halako konfiantza eskaini

Page 141 of 218