GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/06/17

Corpus jaia A 2017-06-18
HOMILIA

Anaia-arrebok!

Esan genezake, gaurko lehen irakurgaiaren lehen hitzek dakarkigutela giltza, gaurko jai honen esanahia ulertzeko. Hara zer dioten: «Gogoratu Jaunak zeuen Jainkoak basamortuan berrogei urte hauetan eginarazi dizuen bidea». «Gogoratu», alegia. Basamortuan bizi izan zituzten 40 urte haiek baino askoz geroago idatzi zen testu hau.

Israel herria egoera oparoan bizi zen. Lasai eta arazo ekonomiko lasaian. Egoera horrek eraginik, ahaztu egin zen Jainkoaz. Profetak, bere iragana burura erakartzeko

2017/06/15

URTEKO 11. IGANDEA A CORPUS 2017-06-18

SARRERA

Senideok, Corpus eguna ospatzen dugu gaur. Ostegun Santuko Jesusen Azken Afariarekin lotura handia du. Orduan, maitasunaren seinalerik handiena agertu zigun Jesusek. Gaur, gure artean jarraitzen duela ospatzen dugu, gure bideko jan-edari bezala.
Garai batean, Israeldarrei, Egiptotik ihesi zihoazela, mana eman zien janari, eta lehorte-aldian ura aterarazi zien arrokatik. Orduan ez bezala, orain bere gorputz-odolak demazkigu jateko eta edateko.
Alabaina, har dezagun gogoan gaurko ebanjelioan datorrena:

2017/06/14

Corpus jaia A ABESTIAK 2017-06-18

SARRERA

Apaiz herri,
errege-talde,
Jainkoaren herri,
batzar santu,
goratu Jauna.

Goratua zu,
Aitaren seme maite hori.
Agur zuri,
Jainkoagandik irtendako hitza.- R/.

Goratua,
Kristo graziaren iturri.
Agur, zuri,
egarria kentzen / diguzun ur bizi.-R.

AINTZA

Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu,
bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, zeruko Errege
Jaungoiko

2017/06/12

Mana eta bizi-ogia
Corpus Christi jaia A (2017-06-18)

Jai hau ospatzen, Belgikan hasi ziren 1246an, eta hedapen publikorik handiena bi mende geroago lortu zuen, 1447an, Nikolas V.a aita santuak Hostia santua eramanez Erromako kaleak prozesioan zeharkatu zituenean. Bi helburu ditu jai honek: Eukaristiarekiko debozioa sustatu eta jendaurrean aitortu Jesu Kristoren presentzia erreala ogian eta ardoan.
Halere, A urteko irakurgaiek garrantzi handiagoa demaiote biziaren gaiari, zeinekin errazago sintoniza baitezakegu bizi dugun gerlen

2017/06/12

PLANTO EGINIK (Joan 6,51-58)
Jesusen gorputz-odolen jaia CORPUS (2017-06-18)

Frantzisko aita santua errepikatu eta errepikatu ari da, beldurra, duda-muda, ausardia-falta… eragozpen gerta daitezkeela gaurko egungo Elizak beharrezkoa duen berrikuntza eragiteko. «Ebanjelioaren poza» delako bere Erreguan hau esatera iritsi da: beldurrak jota geratzen bagara, «Elizak agor eta antzu nola planto egiten duen begira» gelditzeko arriskua bizi dukegula.

Hitz horiek zer pentsa ematen dute. Zer hauteman dezakegu geure artean? Mugitzen al gara geure kristau-elkarteetan

2017/06/10

HIRUTASUN SANTUA A 2017-06-11
HOMILIA

«Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean».
Anai-arrebok, horrela hastera gonbidatzen gaitu gaurko jai honek. Eta AITAREN egitean kontuan hartzen al dugu Jainkoa Aita eta Ama dela, Jainkoa Semea dela, Jainko Espiritu Santua dela? Eta elizara sartzean, goizean jaikitzean, goizean etxetik irtetean… gogoratzen al gara AITAREN egiteaz?

Baina zer ospatzen dugu Hirutasun Santuaren jai honetan?

Gogoan har dezagun. Jesusek ezin irudikatu izan zuen Hirutasuna. Ez zitzaion burutik pasatu

2017/06/09

HIRUTASUN SANTUA A 2017-06-11

SARRERA

Senideok, Pazkoaldia bukatu dugu. Gaur Hirutasun Santuaren jaia dugu: Aita, Semea eta Espiritu Santua.
Zenbat aldiz ez ote dugu aipatzen Hirutasuna geure otoitzean? Batez ere, mezakoan? Hirutasun Santuaren izenean hasten dugu meza: Aitaren eta Semearen eta Espirituaren izenean. Garizuman izan ezik, Hirutasuna goratuz abesten dugu Aintza. Segidako otoitza Hirutasunaren izenean bukatzen dugu ia beti, etab.
Halere eta horrez gain, geure liturgian, aipamen eta jai berezia eskaini

2017/06/06

Hirutasun txit Santua ABESTIAK 2017-06-11

SARRERA

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

Bakearen lokarriz
Espiritu bat
bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu:

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

Espiritu batean
gorputz bat
garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu:

Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

Kristorengan
itxaropen
bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu:

Bat denon Jauna,
bat

2017/06/05

Hirutasun txit Santua A (2017-06-11)

Urte liturgikoa Abendualdi eta Eguberrialdiarekin hasi ohi dugu, ospatuz, Jainko Aitak bere Semea bidali duela mundura. Segidako igandeetan Jesusen jarduera eta mezua gogoratuko ditugu. Zerura igotzean bere Espiritua bidali digu, joan den igandean ospatu genuena. Eta hor ditugu Aita, Semea eta Espiritu Santua. Prest gaude hirurak jai bat berean, Hirutasunaren jaian, ospatzeko.
Jai hau aski berandu sortu zen, 1334an, eta Joan XII.a aita santuak eratu zuen.

2017/06/05

JAINKOAREN BARNETASUNA (Joan 3,16-18)
Hirutasun Santua (2017-06-11)

Ezinezko batez, egunen batean, Elizak Jainkoa ez dela Hirutasun esango balu, aldatuko al litzateke zerbaitetan fededun askoren bizitza? Segur aski, ez. Horregatik, txunditurik gelditzen da bat P. Varillon-en aitorpen honekin: «Uste dut, Jainkoa Hirutasun ez balitz, ni segur aski ateo izango nintzatekeela ”. Nolanahi den, Jainkoa Hirutasun ez bada, nik ez dut jada ezer ulertzen».

Kristaurik gehienek ez dakite ezen Jainkoa Hirutasun bezala adoratzen dugunean,

Page 138 of 218