GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/06/29

Urteko 13. igandea A ABESTIAK 2017-07-02

SARRERA

R/. Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.-

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.-R.

SALMOA

Jauna, zure maitasuna
abestuko dut
betiren beti.

Jauna, zure maitasun-egintzak kantatuko ditut beti,
zure leialtasuna iragarriko

2017/06/26

Duintasunik eza, harrera eta saria (Mateo 10,37-42)
Urteko 13. igandea A (2017-07-02)

Apostoluei eskainitako diskurtso luzea (11-13 igandeetan laburtua), Jesusen esaldi-sail batekin amaitzen da, aldi berean oso zorrotzak eta oso kontsolagarriak. Zorrotzak apostoluei doazkie; kontsolagarriak onartzen dituztenei.

Zein ez da Jesusen duin?

Saila hiru esaldirekin hasten da, era berean bukatuekin: «ez da nire duin». Lehen biak oso lotuak dira elkarrekin: ez da Jesusen duin, bere aita edo ama hura baino maiteago duena, edota

2017/06/26

FAMILIA EZ DA UKIEZINA (Mateo 10,37-42)
Urteko 13. igandea A 2017-07-02

Sarritan, fededunek «familia» era abstraktuan harturik defenditu izan dugu; Ebanjelioaren arabera ulertu eta bizi izandako egitasmo familiar baten eduki zehatzaz gogoeta egitera gelditu gabe. Eta, halere, ez da aski familiaren balioa besterik gabe defenditzea; izan ere, familia era oso desberdinetan gauzatzen baita bizitza errealean.

Badira gizartearen zerbitzura irekiak diren familiak, eta badira beren probetxu propiora tolesturik bizi diren familiak. Badira egoismoan

2017/06/24

Urteko 12. igandea A (2017-06-25)

Anai-arrebok!

Garizuma eta Aste Santua ospatu genituen. Pazkoaldia ospatu dugu. Jesusen Espiritu hartu dugu modu berezian Mendekoste igandean. Hirutasun Santuaren igandea eta Corpus igandea ospatu ditugu. Misterio handien aldia bukatu dugu, komatxo artean esanda.

Gaurtik Kristo Erregearen eguna arte, Urteko deitzen dugun aldia biziko dugu.Ospatu ditugun festa handi horietan ezagutu dugun Jesus hori sakontzen joango da. Dosi txikietan hitz egiten jarraituko du Jesus: beraren eta gure misterio handia

2017/06/23

San Joan Bataiatzailea
2017-06-24

SARRERA

San Joan Bataiatzailearen jaioteguna ospatzen dugu gaur; abuztuaren 29an Joanen martiritza-eguna ospatuko dugu.
Edozein santuz ari garenean, beti Jesusekin erlazionatu behar izaten dugu. Burubide hau argi eta garbi adierazten digu Elizak datu soil honekin: neguko solstizioan, abenduaren 25ean, Jesusen jaiotza ospatzen dugu; udako solstizioan, ekainaren 24 honetan, Joan Bataiatzailearen jaiotza ospatzen dugu.
Joanen berak ere argi esan digu Jesusekin duen erlazioa: ni ez naiz Mesias. Nik urez

2017/06/23

Joan Bataiatzailea (2017-06-24)
HOMILIA

Aspalditik, IV. menditik, ospatzen da gure Eliza guztiz maitean Joan Bataiatzailearen jaia. Gainera, oso santu gutxiri eskaini ohi dizkiogu bi jai; horietako bat dugu Joan Bataiatzailea: gaur jaiotza; abuztuaren 29an martiritza.

Frantzisko aita santuarekin bat eginez, hiru bokazio azpimarratuko ditut Joanengan: «Batetik, Jesus Jaunaren etorrera prestatu; bigarren, Jesus Jaunari antzeman, Jesus Jauna zein den bereizi, alegia; hirugarren, bere burua beheratu, Jesus Jauna haz dadin».

Lehenik eta behin, Jesusi bidea

2017/06/22

URTEKO 12. IGANDEA A (2017-06-25)

SARRERA

Ongi etorri, senideok, Jainkoaren Hitza entzun eta Eukaristia, Kristoren eta geure misterio handi hau, ospatzera.
Bere garaiko apostoluei bezala, gaur ere irakaspena ematen ari zaigu Jesus guri; bere mezua gaurko munduari emateko gai izan gaitezen; hogeita batgarren mendean apostolu izan gaitezen. Adierazten digu, zailtasunak eta erasoak izango ditugula; aldi berean, ordea, adorea eta indarra eman nahi dizkigu, Jainkoaren seme-alaba garela esanez eta esperantzaz bizitzeko esanez.

2017/06/20

Urteko 12. igandea A ABESTIAK (2017-06-25)

SARRERA Zu zara Jainko salbatzailea (Orduen Liturgiako Doinuak 456. or.)

1.-Zu zara Jainko salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza
aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

2.-Pozik gabilzke ur ateratzen
biziaren iturritik.
horren indarrak baitu gizona
berpizten hilen artetik.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

3.-Orduan dugu denok esango:
“Jo Jaunari kantu hotsa!
Handia baitu bere izena,
neurrigabea bihotza”. R/

4.-Gorets beza lur osoak Jauna,
kanta harek egin

2017/06/19

Beldurrik ez hitz egiteko, beldurrik ez hiltzeko
Urteko 12. igandea A (2017-06-25)

Igande honetako ebanjelioa, Mateok Jesusi egozten dion bigarren hitzaldi handiaren zatia da. Apostoluei mintzo zaiela, irakaspen batzuek emanez hasia da Jainkoaren Erreinua nola hots egin behar duten; probetxurik eza eta pobretasuna azpimarratu ditu (Mt 10,5-15). Ezin dute imajinatu ikasleek, mezu hau hots egiteak edota gaixoak sendatzeak, batez ere ordainetan ezer eskatu gabe eginik, kalumnia eta pertsekuzioa erakarriko dizkiela. Halere,

2017/06/19

GURE BELDURRAK (Mateo 10,26-33)
Urteko 12. igandea A (2017-06-25)

Gure bihotza maitasun sendo batek edo fede irmo batek hartua ez denean, erraz gelditzen da gure bizitza geure beldurren mende. Batzuetan, izena, segurtasuna, erosotasuna edo ongizatea galtzeko beldurrak kentzen digu erabakiak hartzeko adorea. Ez gara ausartzen arriskatzera geure gizarte-egoera, geure dirua edo geure zoriontasun-apurra.

Beste batzuetan, onartuko ez ote gaituzten beldurrak zurruntzen gaitu. Bakarrik, jendearen adiskidetasunik gabe edo maitasunik gabe geldituko garen ahalbideak

Page 137 of 218